Mezua: Txorierri umorez blai martxoan

2007-03-06

Permalink 12:46:12, Atalak: Tximintx  

Txorierri umorez blai martxoan

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak tokian tokiko elkarteekin batera antolatzen duen Kultur Errota zirkuituak ra ekarriko du datozen egunotan bere eskaintza berria: eskualde zirkuituak, alegia. Zirkuituak elkarlanean jarri ditu ko , ko Lagatzu, ko Zorrizketan eta ko Arrekikili elkarteak, umoreari eskainitako kultur zirkuitua osatzeko. Lehenengo aldia da eskualdeko euskara elkarteak halako proiektu komun batean dihardutena, eta laurek ere esperientzia honek aurrerantzean ere antzeko elkarlana sortzeko itxaropena dute.

          Txorierriko kultur zirkuituak sei emanaldik osatzen dute, martxoaren 15etik 30era bitartean aurkeztuko direnak. Saioetan hartuko dute parte honakoek: Asisko Urmeneta eta Edorta Agirre, Etxahun Lekue, Oihana Bartra eta Xabi Paya, Gilkitxaro antzerki taldea, Xabier Amuriza, Erdizka lauetan eta Sustrai Colina eta Onintza Enbeita.

Topagunearen helburu nagusia euskararen erabilera sustatzea da,  eta hori lortzeko, besteak beste, Kultur Errota zirkuitua antolatzen du, federazioaren kide diren Euskara Elkarteekin batera. Formatu txikiko baina kalitate handiko kultur ekitaldiak antolatuz, hiru helburu lortzen ditu Topaguneak: euskarazko kultur eskaintza aberastea, euskarazko kultura kontsumitzeko ohitura sortzea eta, azkenik, kulturgileen ekoizpena sustatzea.

Kultur Errotaren ideia nagusietako bat kultur eskaintza herrietara hurbiltzea da. Aurten, gainera, hurbiltasun horri atarramendu gehiago ateratzeko bidea ireki du Topaguneak, eskualde zirkuituak antolatzeko aukera eskainiz. Eskualde zirkuitu horien helburua hurbil dauden euskara elkarteen kultur programazioa koordinatzea eta, horrela, eskaintza bateratua lortzea da. Zirkuituon oinarria oso sinplea da: hurbil dauden herrietan kultur alor bereko hainbat ikuskizun eskaintzea, elkarren aberasgarri izan daitezen.

Txorierriko kultur zirkuituak, esan bezala, elkarlanean jarri ditu eskualdeko euskara elkarteak eta, bakoitzaren eguneroko zereginetan interferentziarik sortu gabe, aurrerantzean ere eskualde osoari begirako proiektuak abiatzeko bide interesgarria zabaldu du.

Eskualde zirkuitu honetarako atera dugun diptikoa hemen.

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: Tximintx [Bisitaria] · http://www.blogari.net/tximintx
Lehen oihartzuna prentsan: http://www.bizkaie.biz/orokorra.php?atala=2&id=1376&sec=27 Bizkaie aldizkari digitalak argitara emon dau geuk bialdutako prentsa-oharra.
Permalink-a mezu RSS 2007-03-07 @ 16:24
Bidaltzailea: tximintx [Kidea]
Beste bi lekutan ere agertu da zirkuituari buruzko albistea. Aikor aldizkariko bertsio elektronikoan eta Derioko udalak argitaratzen duen Beitu aldizkarian.
Permalink-a mezu RSS 2007-03-08 @ 11:24
Bidaltzailea: tximintx [Bisitaria] · http://www.blogari.net/tximintx
Europa press-ek ere zabaldu egin du prentsa oharra, hemen.
Permalink-a mezu RSS 2007-03-09 @ 10:23
Bidaltzailea: Tximintx [Bisitaria] · http://www.blogari.net/tximintx
Gaur goizean (martxoak 14) Oihana Astobietari elkarrizketa egin diote Bilbo Hiria irratian, Umorezko kultur zirkuituaren gainean.
Permalink-a mezu RSS 2007-03-14 @ 12:27
Bidaltzailea: Tximintx [Bisitaria] · http://www.blogari.net/tximintx
Gaur eguerdian Bizkaia irratian elkarrizketa egin diote Oihanari kultur zirkuitua dela eta. Gogorarazi nahi dizuegu gaur arrastian hasten dela zirkuitua Derion, Asisko Urmeneta eta Edorta Agirreren hitzaldiarekin. Erdu eta batez ere gozatu.
Permalink-a mezu RSS 2007-03-15 @ 15:42

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Tximintx elkartearen bloga

Blog hau Tximintx-ek antolatzen dituen ekintzak eta egitasmoak zabaltzeko leihoa da. ------------------------------------------------------------------------------ Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago. --------------------------------------------------------------------------------------
Estatistikak

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution