Mezua: Film laburrak: kritika-edo

2007-02-23

Permalink 10:32:57, Atalak: eguenak  

Film laburrak: kritika-edo

Atzo n lehendabiziko aldiz Film Laburren emanaldia izan genuen, guk antolatuta. Eta ez hori bakarrik. Historian lehen aldiz, film baten mundu mailako estreinaldia Derion izan zen. Horra hor elkartearen ekarpena.



Loturak: Ane Muñoz. Mundu mailako estreinaldia, non eta Derion (, eta en ere bai). 20 minutuko filma, labur egin zitzaiguna. Barregarria, ondo filmatua eta, gainera, pentsarazi egiten dizuna. Familiarekiko loturak, apostuak, gizonen egoskorkeriak (emakumeena ez, gizonena), toka zaharra eta ardoa. Oso gustura ikusita. Gehienek onena izan zela aipatu zuten amaieran.

Sarean: Asier Altuna. Bost minutu eskas, itsasoa eta ur geza. Oso gogorra da, latza, baina errealitatea ere latz-latza da.

Xoxoak beleari ipurbeltz: Ozkar Galan. Oso film freskoa iruditu zitzaigun. Gainera, amaitu arte ez da oso ondo ulertzen, baina entzutekoak izan ziren amaieran izaniko barre zantzoak. Ona, anekdota polita. Bigarren esangurak ere bilatu ahal zaizkio, inkomunikazioa, gizarte harremanen azpian dagoen biolentzia, ...

Osaba Jaxinto: Iñaki Beraetxe. Film iluna, burutik ondo ez gaudenontzat egina. Baserrietako giroaren gainbehera, bakardadeak eragiten dituen erokeriak, inkomunikazioa, baina horri kontrajarriz, sentiberatasuna, xamurtasuna, maitasuna. Gogoan hartzeko moduko filma, bai horixe.

Midori: Koldo Almandoz
. Seien artean arraroena eta, oro har, egon ginenok gutxien ulertu genuena. Amaieran jendeak galdetu zuen: zergatik dago kartzelan? Ez, ez dago kartzelan, tenpluan baizik. Ulertzeko zaila, oso orientala. Ez gaude ohituta mota honetako filmak ikustera eta nabaritzen da.

Bilintx: John Andueza. Emanaldia amaitzeko ondo aukeratua. Happy end, xamurtasuna, ezinduek gizartean duten arazoak kaleratzen dituena, ... Polita da, goxoa.

Eta, horren ostean, txalo zaparrada. Oztopoak oztopo, emanaldia egin egin genuen eta gustura. Datorren urtean gehiago?

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: indezent [Bisitaria] · http://www.blogak.com/theindezents
kritika edo... izenburu egokia postarentzat bai jauna!
Permalink-a mezu RSS 2007-03-03 @ 16:59
Bidaltzailea: tximintx [Kidea]
Zergatik da horren aproposa?
Permalink-a mezu RSS 2007-03-04 @ 10:27
Bidaltzailea: Ozkar Galán [Bisitaria]

Agur t´erdi
Zineman, Antzerkian bezala, ikuslegoa dagoen artean, zinema ere egongo da. Mila Ester zuen kritikagatik. Ea datorren urtean beste hamar edo hogei edo filme gehiago aurkezteko modurik badago, eta ea filme hauek ikusi duten artean, lan egitera animatzen bada. Goga, ordenagailu bat eta kamera bat besterik ez dira behar.
Ozkar Galán Pérez
Permalink-a mezu RSS 2007-03-04 @ 22:04
Bidaltzailea: Tximintx [Bisitaria] · http://www.blogari.net/tximintx
Gu ere irrikitan gaude holako film emanaldiak antolatzeko. Urtean behin egin beharrean, gustatuko litzaiguke urtean birritan edo astero antolatzea, baina horretarako filmak behar. Benga ba, animatu.
Permalink-a mezu RSS 2007-03-06 @ 10:45

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Tximintx elkartearen bloga

Blog hau Tximintx-ek antolatzen dituen ekintzak eta egitasmoak zabaltzeko leihoa da. ------------------------------------------------------------------------------ Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago. --------------------------------------------------------------------------------------
Estatistikak

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution