Mezua: Larregain, sagardoa nonahi

2007-02-12

Permalink 11:08:53, Atalak: Berbalagun  

Larregain, sagardoa nonahi

Derio. Zapatua. Larregain, autobusaren zain. Mungiarrak ahaztuta. Euren bila. Atzerapena. Hernanin tragorik ez heldu aurretik. Apeaderoa ala tren geltokia? Derioztar bi galduta Hernanin. Euria, lau busti baino, hobe bi. AEK organizaziñue.

Larregain, sagardoaren zain. Mendi puntan. Txotx ere bai. Txorisagarra eta potrokillo. Bizkaisagarra ere bai. Bankuak ez ditugu nahi. Tortillak. Makailua tomatean edo tomate barik. Txotx ostera ere. Sagardoa gora eta sagardoa behera. Txuleta noiz etorriko? Kupeletan dantza. Irriak eta barreak. Mungia eta Gatika , Zamudio eta Loiu, Larrabetzu eta Derio. Berbalagunak ere bai, tximintxekoak ere. Txorierri Handia (bilbotarrak ez gara, baina ia-ia).
Azken txotxa. Larregain, barreak nonahi, sagardoa lar ai-ai-ai. Hernanira. Voston. Axkoiti. Zarautz. Autobusean bertsotan (aupa Aitzol).

Hernani, parranda nahi. Bakoitza berera. Poteak eta tragoak. dantzak eta irriak. Ligoteorik bai? Laurak dira. Bueltatu beharra. Nor falta da? Azken zigarroak. Txiza egin beharra dago. Itziarren lotu. Deriora goaz. 6etan etxera.

Larregain, datorren urtean ere bai.

Hurrengoan, argazki kamara eroan (Belenentzat).


 

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: Oihana [Bisitaria]
GORA GU ETA GUTARRAK!
Itzel ondo pasa gendun Larregainen!
Betiko moduan, onena Txalaka!
Hurrengoan gehiago, ezta?
A! Zamudioko Oihanek kamara eroan zeuen. Ikusi beharko dire horreek argazkiok!

Permalink-a mezu RSS 2007-02-12 @ 12:29
Bidaltzailea: tximintx [Kidea]
Aek-ko organizazinue! amaren moduan, danen atzetik ibili behar. Autobuseroa oso ona, baina bere enpresan es dotzien Mungire joateko abisurik eman. Atzerapena, bai, baina dena ez dago gure esku. Poteorik ez zen izan, zergatik ote? berdin da, akabuen sagardo nahiko edan genuen.

Giro ederra, hurrengo urtean joateko prest, ezta?.

Argazkiak Oihaneri eskatu behar, eskerrak!
Permalink-a mezu RSS 2007-02-12 @ 19:01

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Tximintx elkartearen bloga

Blog hau Tximintx-ek antolatzen dituen ekintzak eta egitasmoak zabaltzeko leihoa da. ------------------------------------------------------------------------------ Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago. --------------------------------------------------------------------------------------
Estatistikak

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution