Belen Gana, Aek-ko Txepetxa euskaltegiko zuzendaria. Elkarren berri izateko eta kulutraren danborila eragiteko dogun Aikor! aldizkaria. Denon artean hobetu eta eustea da txorierritar jatorren erronka.
Imanol Ormaza, Derio Ipar-Alde abesbatzako zuzendaria. Aikor!lagun eginda, aldizkaria ez ezik euskal kultura eta kantak ere babesten ditugu.
Leire Begoña, Leire Begoña ileapaindegikoa. Gure hizkuntza modan egon behar delako beti.
Alaitz Zabala, Lainomendi dantza taldeko kidea. Txorierriko euskaldunok batzen gaituen aldizkaria delako.
Egoitz Arruza, abadea. Euskerea Txorierriko lehena eta geroa dalako.
Angel Garitano "Ondarru", Athletic-eko 2. entrenatzailea. Euskaldun guztiontzat, txorierritar guztiontzat. Zelan, ba, ez dogu Aikor! lagunduko? Poztekoa da zuen lana.
Juan Luis Goikoetxea, irakaslea eta euskaltzain urgazlea. Aikor! baikorra delako, etorkizun bikaineko gaztea.
Ixone Zubieta, Tximintx euskara alkarteko presidentea. Aikor! egiten dogunok jakiteko zenbat jente dekogun atzetik. Ez daude Erantzunak/Pingback-ak mezu honetan...
Blog hau Tximintx-ek antolatzen dituen ekintzak eta egitasmoak zabaltzeko leihoa da.
------------------------------------------------------------------------------

Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.
--------------------------------------------------------------------------------------
Estatistikak