Artxiboak: 2007

2007-12-28

Permalink 07:54:12, Atalak: Aikor  

Aikorrek ere gabon zoriontsuak opatzen ....

----------
Permalink 07:51:13, Atalak: Tximintx  

Olentzeroa Derion izan zen

2007ko Olentzerori buruzko argazki sorta.


















----------

2007-12-26

Permalink 10:34:29, Atalak: Tximintx  

Eguberri onak

Tximintx euskara elkarteak eguberri onak opa die bazkide guztiei, blog honen irakurle guztiei, gure ekitaldietara etorri diren guztiei, gurera batu diren artistei, gure berbalagunei, Derioko euskaldun guztiei, Txorierriko elkarteetako kide guztiei, Aikor irakurtzen dutenei eta ahaztu zaizkigunei.



ZORIONAK ETA URTE BARRI ON!!!!!

----------

2007-12-21

Permalink 09:26:17, Atalak: Tximintx  

Abenduaren 24an Olentzaroa Derion

Abenduaren 24an, urtero legez, Olentzaroa Deriora etorriko da. Aurten, baina, beste leku batetik etorriko zaigu ikazkina. Errekalde parkera helduko zaigu, arrastiko 4etan. Horren ostean, astoekin eta gurdiarekin herri osotik emango du buelta.

Olentzaroa Tximintx euskara elkarteak eta Derioko Ipar-Alde abesbatzak antolatzen dugu, Derioko udalaren laguntzaz. Etorri baserritarrez jantzita .......

----------

2007-12-19

Permalink 18:52:28, Atalak: Berbalagun  

Mintzapraktikari buruz beste bideo bat

Beste behin ere agerian geratu da zein inutilak garen teknologia berriekin. Bideoa ikusi dugu bai, baina hona ekartzeko modurik asmatu, ezta bromatan. Beraz, loturarekin konformatu behar:

http://www.berria.info/bideoak.php

----------

2007-12-18

Permalink 17:09:49, Atalak: Tximintx  

Kirol campusa Derion

Eusko Jaurlaritzak euskarazko hiru kirol campus antolatu ditu Gabon hauetan: Irunen, Gasteizen eta Derion. Gure herrian abenduaren 26 eta 27an, eta urtarrilaren 2an eta 3an, txirrindularitzari buruzko kirol campusa izango da Euskaltel-Euskadi taldearekin.

Gura baduzue, badakizue, txirrindularitza campusa Derion. Informazio gehiago eta izena emateko jo ezazu www.euskara.euskadi.net-era.


----------
Permalink 17:03:41, Atalak: Tximintx  

Gozamena oparitu

Gabonak datoz, opariak egiteko garaiak datoz. Egun hauetan gozamena oparitu, gozamena partekatu. Horretarako, milaka aukera irekiko dizkizu euskarazko produktuen katalogoak. Badakizue, gozamena oparitu.
----------

2007-12-17

Permalink 11:10:31, Atalak: Bestorrene  

Piedra en mano taldea: “Ez gara birtuosoak, baina jotzeko gogo handia dugu”



Nortzuk zarete eta nola hasi zarete?
Xabier eta Iker gitarrek, Julen baxuak, Arkaitz bateriak eta Gorka ahotsak osatzen dugu taldea. Xabier hasi zen ideiarekin, eta apurka-apurka jendea erakartzen joan da.

Zer jotzen duzue?
Orain arte bertsioak egiten ibili gara: Lehendakaris muertos, Eskorbuto, Los muertos de Cristo, Escuela de odio, Envi-dia cochina, Kortatu. Akordeak internetetik jaisten ditugu, eta ez baditugu aurkitzen, asmatu egiten ditugu. Orain hasi gara gure musika egiten, letra batzuk ditugu.

Euskeraz, gaztelaniaz?
Orain arteko abesti guztiak gaztelaniaz di-ra, euskaraz dugun bat izan ezik, Kortatu-rena.

Non ikasi duzue jotzen?
Batzuek bagenekien lehendik gitarra jo-tzen, akademietan ikasita. Beste batzuk orain hasi gara ikasten.

Asko entseatzen duzue?
Lehen ez geneukan lekurik, Udalari eskatu eta Larrabarri baserria utzi digute. Bertako sotoan 12 talde inguruk jotzen dugu astero. Nahiz eta guztiok ez dugun elkar ezagutzen Txorierrikoak gara. Uste dugu denok rock inguruan gabiltzala, raperoren bat ba-dago ere. Guk astean 4 ordu dugu jotzeko. Anplifikadoreak, mikrofonoak, bateria, or-denagailua... bertan daude, eta, nahiz eta guk eduki, bertakoak erabiltzen ditugu.

Noizko publiko aurrean?
Gugatik oraintxe bertan, hartu instrumentuak eta bagoaz. Gogo handiak ditugu.

Zeintzuk dira zuen talde erreferentzialak?
Bakoitzak bere gustuak ditu, baina hauexek izan daitezke: Sin dios, Los muertos de Cristo, Escuela de odio, Eskorbuto, Lehen-dakaris muertos.

Definitu zeuen burua.
Betikoa esango dugu. Gure instrumentuak oso txarrak dira, onek asko balio dute eta, ez gara birtuosoak, ez dakigu ondo solfeoa... baina jotzeko gogorik? Handia. Baten batek nahi badu gurekin kontaktatu, piedra_en_mano@hotmail.com da gure emaila.
----------

2007-12-14

Permalink 19:55:03, Atalak: Berbalagun  

Berbalagun agenda. ABENDUA (II)

Hor dozue abenduko agendaren bigarren hamabostaldia. Ondo aukeratu eta ondo pasa.

----------

2007-12-13

Permalink 13:33:30, Atalak: Tximintx  

Domeka honetan Sebastopoleko titiriteroak Derion

Domeka honetan Sebastopoleko titiriteroak izango dira Derion, Gurea aretoan. "Munduko ipuin eta kondairak" ekarriko dituzte Deriora.

Arrastiko 5etan izango da. Sarrera 2€ umeek, eta 3 € nagusiek. Tximintxeko bazkideek eta euren umeek sarrera doan izango dute.

----------

2007-12-04

Permalink 12:21:14, Atalak: Tximintx  

Aurten ere Durangoko azokan egongo gara

Aurten ere Durangoko azokan egongo gara, azken bi urteetan bezala. Topagunearen postuan egongo da salgai "Derioztarren euskara" liburua. Postua Barrenkale 74 zenbakian dago.

Horrez gain, bariku arrastian txanda egiten egongo gara Tximintxeko kideak.

Azokaren kartela
----------

2007-12-02

Permalink 17:40:21, Atalak: Berbalagun  

Berbalagun agenda. ABENDUA (I)

Hor doa abenduko agendaen lehen zatia. Badozue non aukeratu




Agenda osoa pdf formatuan jaitsi gura baduzue klikatu hemen
----------

2007-11-30

Permalink 12:19:27, Atalak: Tximintx  

Lehentasunak Derion

Tximintxeko kide den Txerrak bere blogean zehaztu ditu Derion balizko biziberritze plan batek izan beharko lituzkeen lehentasunak.  Lan hau egin zuen hiznet ikastaroa egiten zuen bitartean.

Lehentasunak Derion
----------

2007-11-29

Permalink 14:28:32, Atalak: Tximintx  

Euskararen eguna Derion



Txorierriko Mankomunitateak urtero antolatzen ditu hainbat ekitaldi Euskararen eguna dela eta. urtero, eskualdeko herri bat aukeratzen dute eta aurten Deriori tokatu zaio. Hainbat ekitaldi izango dira.

Ume eta gazteentzat:
- Azaroak 30: "Bazen behin zirkoa", 4-5-6 urteko umeentzat. 9:30tan eta 12:00tan Gurea aretoan.
- Abenduak 3: Magic Clown, 7-8-9 urteko umeentzat. 9:30tan eta 12:00tan Gurea aretoan.
- Abenduak 3: "Iñaxitoren ametsak" bertso-antzerkia, 10-11 urteko umeentzat. 10:00tan Derioko kiroldegian.
- Abenduak 4: "Larru haizetara" antzezlana, gazteentzat. 17:30tan Gurea aretoan.

Helduentzat:
- Abenduak 1: ETBko Euskal Kantarik Onena zuzenean. Derioko frontoian, arrastiko 20:00tan. Sarrerak 2 €.
- Abenduak 2: Bertso saioa: Xabier Paya, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina eta Jon Maia. Gurea aretoan, arrastiko 19:00tan. Sarrera doan.
----------

2007-11-21

Permalink 12:16:37, Atalak: Berbalagun  

Bi errepidean: berbalagunak telebistan

Bi errepidean programan Berbalagunak agertu dira. Zehazki, Algortako berbalagun proiektua.
----------

2007-11-19

Permalink 13:37:06, Atalak: Tximintx  

Derioko gazteak sutanblai programan

Orain dela bi aste Derioko hainbat gazte elkarrizketatu zituzten ETB1eko sutanblai programan. Bideoak ekartzen saiatu gara, baina ezin izan dugu. Beraz, loturak jarriko ditugu bideoak ikusi ahal izateko.

Lehen bideoa.

Bigarren bideoa.

Hirugarren bideoa.
----------

2007-11-15

Permalink 16:05:22, Atalak: Aikor  

Aurten Txorierriko euskararen eguna Derion izango da

Horren inguruko elkarrizketa egin diote Laura Martinezi Aikor aldizkarian.



Abenduaren 3an Euskara Eguna ospatuko da eta data horren inguruan hainbat ekitaldi edukiko ditugu Txorierrin azaroaren 30etik abenduaren 4ra bitartean. Euskara Egunak 7. edizioa beteko du aurten, eta Derio izango da horren eszenatokia.

Txorierritar guztiengan pentsatuz antolatu dituzue ekitaldiak: umeentzako zein gazteentzako antzerkiak, helduentzako bertso-saioa, EKO musika-ikuskizuna… Hala ere, eskoletako ikasleek ekintzetan partehartze handiagoa izatea nahi izan duzue eta nobedade batzuk egongo dira…
Bai, gure helburua, umeak ekitaldiak ikusi ez ezik ekintzetan bertan ere inplikatzea izan da, eta horretarako egun batzuk lehenago eskoletan ekintza horiei buruzko prestaketak egingo dituzte. Horiek horrela, eurei zuzenduta dauden ekitaldien aurretik ekintzen aurkezpena egin dezatela pentsatu dugu. Euskara Eguna aurten Derion ospatuko dugunez, bertako eskolako umeak izango dira beste eskoletakoei aurkezpena egingo dietenak, eta datorren urtean dagokion herriko umeak izango dira aurkezleak. Beste alde batetik, Lau teilatu abestia hartu eta Txorierrirekin lotutako hitzak jarriko dizkiote abestiari bertsogintzan dabiltzan gaztetxoek, ume guztiek ikas dezaten. Era berean, eskola bakoitzak hizki batzuk hartuko ditu ‘euskara’ hitzetik, eta eskoletan kartulina desberdinetan margotuko dituzte. Gero, eszenatokian guztion artean osatuko dute ‘euskara’ hitza, ume guztiek Lau teilatuko “txorierritarren bertsioa” abesten duten bitartean.

Batzuk eskola pribatuetako umeek ezin dutela Txorierriko Euskara Egunean parte hartu kexatu dira…
Lehenengo eta behin, aztertu beharko litzateke Txorierriko zenbat ume dauden eskola pribatuetan, eta portzentajea oso txikia izango litzateke, ziur asko. Gure filosofia hau da: gauzak bertokoentzat antolatu behar ditugu, eta eskola publikoetan dauden ume guztiak Txorierrikoak dira, salbuespen barik. Badakigu, idealena Txorierrira ikastera datozenentzat eta ikasle guzti-guztientzat ekintzak prestatzea dela , baina kasu honetan kopuruak itzel igoko lirateke eta antolakuntza aldetik ezingo genioke aurre egin.

Ekitaldiak eskolako ordutegitik kanpo egitea konponbidea izan liteke.
Baina eskarmentuagatik badakigu jende gutxi hurbiltzen dela eskola-orduetatik kanpo antolatzen diren ekitaldietara. Herri bereko umeak hurbil litezke, baina beste herrietakoak, ostera, oso gutxi. Ekitaldiak eskolako ordutegiaren barruan egiten badira, berriz, mugimendu eta partehartze itzela egoten da.

Zein helburu du aurtengo Euskara Egunak?
Urtero duena. Tristea da Euskara Eguna egin behar izatea, baina uste dut urteetan egiten jarraitu beharko dugula. Helburua jendea euskararen inguruan kontzientziatzea da, umeek euskarari buruz hitz egin dezatela egun batzuetan behintzat, euren artean euskaraz egin behar dutela kontura daitezela… ez dakit horrekin lortzen den ala ez. Urtean zehar hainbat kanpaina egiten dira euskararen inguruan, eta gauza txiki horiekin zerbait handia lortuko ahal da! Guk, behintzat, horren itxaropena dugu.



Aurreko edizioei begira, zelan izan da partehartzea?
Ekintzen arabera. Batzuk oso arrakastatsuak izan dira; Benito Lertxundiren iazko kontzertua, esate baterako, eta beste batzuk ez hainbeste. Hala ere, aurretik sumatu ezin den kontua da hori: batzuetan ekitaldi batek arrakasta itzela izango duela pentsatzen duzu, eta ez da horrela izaten. Edo alderantziz.

Txorierri, berez, eskualde euskalduna da; hala ere, gaztelera nagusi da berton.
Kanpotar asko datozkigu bertora bizi izatera eta horiek gazteleraz egiten dute. Txorierriko populazioa gora doa etengabe eta ondorioz, eskualdea erdaldunduz doa. Kanpainak egiten dira jende erdalduna euskara ikastera animatzeko, seme-alabak D eredura eramateko… Baina gutxika-gutxika jorratu ahal dugun bidea da; ez urte batean edo bitan, baizik eta urte askotan. Beste alde batetik, bertokoak ere animatu behar dira euskaraz egitera edo dakitena erabiltzera.

Mankomunitatetik hainbat kanpaina aurrera eraman duzue –merkataritza arloan, eskoletan, udaletako barne planak, elkarteei zuzendutakoak…- baliagarriak dira horiek benetan?
Guk espero genuena baino okerrago atera diren gauzak egon badaude: seme-alaba euskaldunak dituzten guraso erdaldunei zuzendutako hitzaldiak, adibidez. Baina arrakasta izan duten hainbat ekimen ere badaude: euskararen aldeko jaietara joateko autobusak, Berdinean ere, eman euskaraz kanpaina, elkarteei zuzendutako itzulpen zerbitzua, merkataritzan aurten egin ditugun bi kanpaina bereziak…. eta abar. Gure eginbeharra Txorierri ahalik eta euskaldunena izatea da, eta hori lortzeko ahaleginetan jarraituko dugu.

Lehen aipatu duzun moduan, tristea da Euskara Eguna ospatu behar izatea.
Bai, beste hizkuntza batzuek ez dute horrelakorik behar, erdarak edo ingelesak adibidez, eta Euskara Eguna existitzen den bitartean, oraindik ere beharrizan handia dagoela esan nahiko du horrek. Beno, halako ekintzen bidez euskara erabiltzea lortzen da, behintzat… Hemendik 20 urtera Euskara Egunik ez badago, xanpainarekin ospatuko dugu. Bitartean, txorierritar guztiak antolatutako ekintzetan parte hartzera animatu nahi ditugu. Guztiontzako ekintzak daude eta ondo pasatzea eta euskara erabiltzea da gure helburua.
----------
Permalink 11:20:11, Atalak: Aikor  

Derio elizatetzat jo zuten duela 319 urte



Irailaren 24a, astelehena, derioztarrek pozik ospatu zuten eguna izan zen, Gernikako Batzar Nagusiek Derio elizatea egun horretan aintzat hartu baitzuten orain dela 319 urte. Hurrengo lerrootan Andres Bañosek horren gainean idatzitako artikulua jaso dugu. Artikulua Beitu Derioko udal aldizkarian argitaratu zuten irailean.
1688. urteko irailaren 24a. Hori data inportantea izan zen Derio herriarentzat, egun horretan Gernikako Batzar Nagusiek eskubide osoko elizatetzat onartu zuten-eta. Gehienek aldeko botoa eman zuten, eta Deriori 72. eserlekua eta botoa egokitu zitzaizkion. Uribeko Merindadearen barruan 32 zenbakia eskuratu zuen. Horrela, Derio Batzar Nagusietan sartu zen azken elizatea izan zen, harik eta XIX. mendearen erdialdean Bedia onartu zuten arte.
Batzar Nagusietan lekua izatea ez zen erreza, eta elizate batzuek ez zuten inoiz lortu. Zergatien artean hauek aipa daitezke: biztanle gutxi zituztelako, tirabiran zebiltzalako lurrak zirela-eta, edo beste herri batzuetatik desanexionatu zirelako Batzarren baimen barik. Azken motibo horrengatik, adibidez, ez zuten Basauri elizatetzat hartu, hori Arrigorriagatik banandu zenean.

Batzar Nagusietan parte hartzeko zailtasunak

Derio nahiko berandu sartu zen Gernikako Batzar Nagusietan, eta horretan lehen aipatutakoak bezalako zergatiek eragina izan zuten, ziur asko.
XVI. mendetik behintzat Derioko lur-zati handi bat Mungiarena zen, eta, 1883. eta 1888. urteetan gertatu zen moduan, baliteke hango erregidoreak ahaleginak egin izana hiriak elizatea anexiona zezan. Eta hori ere Batzar Nagusiek Derio lehenago onartu ez izanaren arrazoia izan liteke.
Gernikan ospatu zuten bilkuran eta aktan azaltzen den moduan, Antonio Miguel Zaldua eta Ugarte jauna, Bilboko biztanlea eta Derioko erregidore leiala zenak hala eskatu zuen: “Derio eta horko biztanleak eta etxeak aintzat hartzea”. Horrela, Derio Bizkaiko Jaurerriko aginte-organoetan sartu zen.
----------

2007-11-13

Permalink 14:36:44, Atalak: Berbalagun, Bestorrene  

Jürgen Wolf, Tandem fundazioko hizlaria: “Berbalagun proiektuek hizkuntzarekin harreman emozionala izaten laguntzen digute”

Wolfek euskaraz hitz egiteko beldurra kentzen lagundu zigun joan den hilabetean. Tailerra Derioko Berbalagun taldeak antolatu zuen eta alemaniarrak gakoak eman zizkigun lotsa kendu ahal izateko.

Alemaniarra zara, baina euskalduna ere bai.
Nortasun-agirian alemaniarra naizela dakar, baina nik hainbat hizkuntza ezagutzen ditut. Ondorioz, ez dut neure burua ezer berezitzat jotzen. Gizakia naiz, alemaniarra eta euskaldun berria ere bai. Dena dela, aspaldi honetan ez dut asko euskaraz hitz egin, jendeak aprobetxatzen baitu nirekin alemanez aritzeko.

Noiz ikasi zenuen euskara?
Duela 20 urte, Madrilen. Euskal Herrira 1988. urtean etorri nintzen lehendabiziko aldiz. Neskalagunak Bilbora etorri behar zuen, garai hartan egiten zebilen tesia dela-eta. Ni ere animatu nintzen bertora etortzera, baina Bilbora baino, Donostiara joan nahiago izan nuen.

Derioko Berbalagun Tximintx euskara elkartearen ekimena da. Zertan laguntzen dute proiektu horiek hizkuntza baten ikaste-prozesuan?
Hizkuntza horretan hitz egiteari diogun beldurra kentzen, gramatika praktikan jartzen, gauzak hobeto gogoratzen… Horretaz aparte, hizkuntza pertsona bihurtzen da, hau da, hizkuntza horrekin harreman emozionala izaten laguntzen digute. Eta beste mundu batean murgildu ere egiten gaituzte. Euskaldunen mundua beste mundu bat da, eta Berbalagun bezalako ekimenek mundu horretara eramaten gaituzte.

Eta nola galdu euskaraz hitz egiteko lotsa?
Ba, ekimen horiek erabat baliagarriak dira. Ikasten dabilena babestuta sentitzen da: beste pertsona biren aurrean hitz egingo du, baina horiek ez diote hainbeste zuzenketa egingo. Elkarrizketa nagusi da, eta zerbait ulertzen ez badu, galdetzen du lasai asko. Era berean, besteek hitz egiteko orduan erabiltzen dituzten esamoldeak-eta bereganatzen ditu. Horrek asko laguntzen du, izan ere, gauza bat da hizkuntzaren gaineko teoria ikastea, eta beste bat, hizkuntza hori erabiltzea.
----------

2007-11-12

Permalink 12:33:05, Atalak: Tximintx  

Txarriak eta bertsoak

Zapatua, azaroak 10. Eguraldi ederra. Lagun onak txokotik Derioko eskoletara. Eskolak. Jantokia. Lana egin behar, txokoan baino gehiago.


Bazkaria ederra. Rementeria nagusi, laguntzaile kuadrila ere ederto. Porrusalda, odolosteak eta giarra. Ezin hobeto. Ardaoa eta ura, ahaztu barik. Tarta gozoa eta patxarana.


Bertsolariak hasi behar. Fredi eta Ortzi trikia eta panderoa hartu, eta bazterrak alaitu.



Algortako familia, paiatarrak: Xabi, Fredi eta Itsaso. Eta gai-jartzaile, Derioko Ortzi. Librean hasi. Bateri zein besteri egurra, bateri zein besteri burla. Barreak eta giro ezin hobea.









Gaika. Seriotu dira bertsolariak. Baina emozioez gainezka jarraitu dute. Barre eta erreibindikazio, iragana eta etorkizuna. Ederra benetan. Puntuka jarri dira gero: berriro ere barre algarak. Eta amaitzeko agurrak. Fredirena antologikoa.



Bizkaiko txapelduna izan da lehendabiziko aldiz gurean. Paiatarrak lehendabiziko aldiz batera bertsotan (bueno, beste bertsolaririk gabe). Bertso saio ederra: denetarik eta berritzailea. Itsaso beste ahots bat gehitu dio anaien kalapitari. Gozoa eta ederra.



Ostean, Deriotik poteoa, baita Zamudion ere. Baina horiek beste kontu batzuk dira. Datorren urterako listoia altu jarri dugu, baina gaindituko dugu, dudarik ez izan. Leku berrian izango ote da Txarriboda? Auskalo .....

----------

2007-11-11

Permalink 19:10:14, Atalak: Berbalagun  

Berbalagun Mendi Irteera

----------

2007-11-09

Permalink 13:20:45, Atalak: Tximintx  

Txarribodaren lekua aldatu behar izan dugu

Azken orduko mezua: txarriboda ez da izango iragarri bezala, Lagun onak txokoan. Bazkaria Derioko institutuan izango da.

Arazo batzuk egon dira txokoarekin eta ezin izango dugu erabili. Txokoaren estatutuek zapatuetan umerik ezin dela sartu esaten dute. Iaz salbuespen gisa umeak sartu ahal izan ziren, baina aurten txokoaren batzak ez du baimenik eman umeak sartu ahal izateko.
----------

2007-11-07

Permalink 11:30:19, Atalak: Berbalagun  

Berbalagun mendizalea martxan

Derioko Berbalaguna ikasturte honetan nobedade batekin dator: Berbalagun mendizalea. Orain arte, egon da lau pertsonako talde bat mendi txangoak egiten zituena. Ikasturte honetan, berriz, talde horrek beste guztiei ateak ireki eta Berbalagun mendizalea jarriko dugu martxan.

Berbalagun mendizaleak hilero egingo du txango bat. Txangoak errazak izango dira, edonork egiteko modukoak. Txangoak izango dira hile bakoitzaren hirugarren domekan (salbuespenak salbuespen). Beraz, agendetan apuntatzen joan, sofatik altxa eta ariketa apur bat egin, gure menditxoak ezagutuz.



Eta zelan joango gara mendira, ba? Derioko plazan lotuko gara, goizean eta kotxez antolatu ondoren, hara egingo dugu txangoa. Bakoitzak eramango du bere janaria, bere arropa eta abar. Berbalagunak gidariak jarriko ditu, baita bestelako informazioa ere.

Lehen txangoa Urduñara izango da. Hara joango gara, Santiago mendian dagoen otsategi (lobera) bat ikustera.
----------

2007-11-05

Permalink 14:16:28, Atalak: Tximintx  

Zapatu honetan Txarriboda bertso bazkaria

Zapatu honetan, ohitura legez, Tximintx euskara alkarteak Txarriboda antolatu dau, Lagun Onak txokoan, Derion.

Txarriboda alaitzeko, bertsolariak etorriko dira aurten be: Algortako paiatarrak hain zuzen be: Fredi, Xabi eta Itsaso Paia. Trikitilariak ere egongo dira.

Izena emateko bi modu daude:
- Tximintx euskara elkartean: 635.75.35.95 telefonoan edo tximintx[abildua]gmail.com-en.
- Txorierriko AEKn: Gorbeia kalea, Derio.

Tximintxeko bazkideek eta Berbalagunek 13 euro pagatu beharko dituzte eta besteek 16 euro.
----------

2007-10-31

Permalink 21:25:33, Atalak: Berbalagun  

Hileroko agenda. AZAROA (I)

Azaroko agenda bete beteta dator. Hemen hileko lehen partearena. Hilabete osoa ikusi nahi baduzu .pdf formatuan klikatu hemen
----------

2007-10-29

Permalink 19:40:17, Atalak: Tximintx  

Badator aurtengo txarriboda bertso-saioa

----------

2007-10-25

Permalink 11:02:26, Atalak: Berbalagun  

Zelan galdu euskaraz hitz egiteko lotsa?

Jürgen Wolf. 5. urratsean (???) dagoen aleman-euskalduna. Zelan galdu euskaraz hitz egiteko lotsa? Larrabarri baserrian. Derio, herri bitxia. 30 bat bezero (kazetari bi eta guzti). Bideo kamara dantzan.


Binaka jarri. Eta fideltasuna aitortu (ordu eta erdi gutxienez). Altxa eta jezarri. Bost beldur. Beldur bakoitza gainditzeko hainbat truko. Eta trikimailu.

Eskua organo sexualean, bihotzean alegian. Ostruka. Labaina eta ertzainak. Udaltzainekin mintzapraktika. Trena eta listua bota. Fonetikan adituak gara honezkero. Ikasle idealak.  1. urratsekoak barreka. Filarmonika soinuak.


Alemanez berbetan. Opariak. Karabanarik ez. Desatascos Iturbide. Alemaniako neska bi. Supermerkatuan eske. Dutxapeko aholkuak.  Ariketa fisiko apur bat. Pri-me-ran nago. Eta gero alemanez. Egingo al dugu? Euskal pornoa (hemen esan daiteke). Bikotea behar, berbalaguna edo mintzalaguna behar. Derion aukera bada.

Eskerrik asko, Jürgen, hurren arte.
----------

2007-10-19

Permalink 12:43:03, Atalak: Berbalagun  

Mintzapraktika egitasmoen webgunea

Euskal Herriko mintzapraktika egitasmo guztiak biltzen dituen webgunea aurkeztu dute Topaguneak eta AEKk. Egitasmo horien artean ere agertzen da Derioko gure egitasmo hau.

Oso webgune interesgarria da eta merezi du buelta bat ematea, eta kuxkuxeatzea. Jakinaren gainean zaudete, beraz.


----------

2007-10-17

Permalink 15:59:11, Atalak: Berbalagun  

Jürgen Wolff gurean

Jürgen Wolff gurean izango da datorren asteazkenean, urriaren 24an. "Euskaraz hitzegiteko beldurra nola galdu" izango da berak emango digun hitzaldi-tailerraren izenburua. Hitzaldia arrataldeko 7etan izango da, Larrabarri baserrian.

Jürgen Wolff TANDEM fundazioaren kidea da. Fundazio honek eskarmentu handi du hizkuntzen irakaskuntzan, baita mintzapraktika programetan ere.

Tailer honekin jartzen dugu martxan 2007-08 ikasturteko Berbalaguna Derion. Denak zaudete gonbidatuta. Bide batez, mintzapraktika.org webgunea sortu dela ere jakinarazi nahi dizuegu. Webguneak dakarren nobedaderik inportanteena da internet bidez mintzapraktika egiteko aukera ematen duela. Argibideak hemen.

Begi-gosea sortzeko, bideo bat.


Beste bideo gehiago hemen:

- Hitz egiteko beldurra galdu (II)

- Hitz egiteko beldurra kentzen, ikusi gabe

- Hitz egiteko beldurra kentzen, launaka

- Hitz egiteko beldurra galdu

----------

2007-10-04

Permalink 11:19:55, Atalak: Berbalagun  

Euskaldune zara? Asko dozu emoteko

Euskaldune zara? Asko dozu emoteko.

EUSKALDUNE ZARA?
Asko direz gure inguruan euskara ikasten dabilzanak, baie ez dekie nogaz berba egin.  Euskaraz egin gura dauan horreri laguntzeko prest?  Hamen dekozu zeure aukerea, BERBALAGUNA.
- Nahikoa da astean ordu bete libre izatea.
- Euskaraz berba egin gura dauan bategaz edo bigaz alkartu eta zuek ebatziko dozue non, noz eta zertarako batu: kafetxo bat hartuteko, ibilten joateko, ...
- Helburua euskaraz berba egitea da, ez direz klaseak.

Emon eizu uzena Berbalagunen ....



Iker Martinez de Lagos-ek ere horren ganeko eritxia emon dau.

Getxoko Egizukoek ere aitatu deurie hau.

"Euskalduna naiz eta ez dut Berbalagunan izena eman behar.” Baten baino gehiagoren hausnarketa izaten da aurreko hau. Gu, berriz, ez gaude batere ados; berbalagunak inportanteak dira erabileran eragiteko, harreman sare berriak sortzen direlako, eta Getxoko euskaldunon komunitatea sendotzen delako, erdaldunengan eta ikasten ari direnengan eragin positiboa dutelako, gure hizkuntza kalera, plazara ateratzen dugulako, erakusten dugulako Getxon badagoela euskaraz bizitzerik. Alternatiba bat eskaintzen dugu eguneroko jarduera arruntak euskaraz egiteko: lagunekin elkartu, kafea hartu, poteatzera joan, bazkariak eta afariak, jaiak, kirola, irteera kulturalak.
Ezaguna denez Berbalaguna proiektuan euskaldun zaharrak eta euskaldun berriak elkartzen dira, helburu bakar batekin: euskaraz hitz egitea. Berbalagun batzuk euskaltegian dabiltza eta ez daude ohituta euskara erabiltzera gelatik kanpo; ohitura aldaketa da haientzat, espazio berriak konkistatzen dituzte euskaraz. Beste berbalagun batzuek, berriz, amaituta dute euskalduntze prozesua, euskaldun osoak dira eta kasu batzuetan ama hizkuntza dute euskara. Haien zeregina berbalagun taldeetan ezinbestekoa da: besteentzako erreferentzia linguistikoa dira, irakasle lana egiten dute askotan eta, hala ere, eurek ere, asko ikasten eta jasotzen dute.
Getxon dugun urteetako esperientziak esaten digu hilabete batzuen ostean bi taldeen arteko muga hori difuminatu eta ezabatu egiten dela; hau da, partaideek ahaztu egiten dute nor den euskaldun berria eta nor euskaldun zaharra, eta denak sentitzen dira euskaldun taldean, besterik gabe. Aurten zure txanda da, utzi lotsa eta aurreiritziak etxean eta atera dezagun denon artean euskara kalera! ¤
----------

2007-10-01

Permalink 18:57:11, Atalak: Berbalagun  

Hileroko agenda berriro martxan

Aspertuta zaudela, ez dakizula zer egin.

Derioko berbalagunek euskaraz egin ahal dituzun gauzen agenda aurkezten dizu. Txorierri eta inguruan. Ikasturte honetako hileroko zita gaur hasi gara.



Hilabete osoa ikusi nahi baduzu .pdf formatuan klikatu hemen
----------

2007-09-28

Permalink 08:33:16, Atalak: Tximintx  

Kilometroak jaiarako autobusa


Deriotik Kilometroak jaiara joateko autobusa antolatu du Txorierriko Mankomunitateak. Izena eman behar da Mankomunitateko lokalean edo Derioko udaletxean. Animatu , beraz.

----------

2007-09-26

Permalink 17:11:37, Atalak: Berbalagun  

Bihotza + euskara = Berbalagun

Zornotzako berbalagunen bideoa topatu dugu sarean. Hona ekartzea erabaki dugu. Gogoratu Derioko Berbalagunen izena emateko epea zabalik dagoela. Deriokoa ez bazara, seguru zure herrian bertan edo handik gertu Berbalagun, Mintzalagun edo Mintzakide proiektu bat dagoela. Animatu, beraz.

----------
Permalink 10:51:51, Atalak: Tximintx  

Ikasturtea hasi dugu ...

Ikasturte hasieran Tximintxek bere bazkide guztiei gutuna bidali die. gutun hori ere blogera ekarri nahi izan dugu, jakin badakigulako gure bazkide batzuek irakurtzen dutela bloga euren etxeko gutunak baino gehiago. Gutuna.

Derion, 2007ko irailaren 22an
Bazkide hori:
Tximintx euskara alkarteak ikasturte berriari ilusioz eta gogoz ekin dio.
Berbalagun proiektua berriro ere martxan dagoela adierazi gura dizugu, baita bertan
parte hartzera animatu ere. Horrez gain, datozen hileetan egingo ditugun zenbait
ekintza ere aurkeztu gura dizkizugu.
 Dakizuenez, Tximintx-ek BERBALAGUN proiektua sortu zuen duela
urte bi, Derioko Udala, Txorierriko Udal Euskaltegia eta Txorierriko
AEKrekin batera. Euskaldunak eta euskalduntzen ari direnak harremanetan jartzea
du xede doako zerbitzu honek.
Hori dela eta, Tximintx-eko bazkideak animatu gura zaituztegu
Berbalagunean parte hartzera. Euskaldunak zaretenak, asko duzue emateko eta
euskalduntzen ari zaretenak, ostera, asko duzue hartzeko. Berbalagun proiektuan
parte hartzeko izena eman behar da urriaren 11 baino lehen.
Matrikula honako lekuetan egin ahal da:
- Tximintx euskara elkartean: Besaide plaza z/g. (Derioko KZgunean) goizez
astelehen, eguazten eta barikuetan 9:00etatik 13:00tara eta arrastiz
astelehenetik eguenera 16:30etatik 18:30etara edo 635.75.35.95
telefonoan. Baita tximintx@euskalerria.org edo
derioberba@euskalerria.org helbideetan ere.
- Txorierriko AEKn, Txepetxan: Gorbeia 5, Derio. 94.454.39.67.
- Txorierriko Udal Euskaltegian: Herriko plaza z/g, Derio. 94.454.00.62.
 DATOZEN HILEETAKO EKINTZAK:
- Urriaren 24an Hitzaldi tailerra Jürgen Wolfen eskutik.
Gaia:“Zelan galdu lotsa jendaurrean (euskaraz) hitz egitean”
- Azaroaren 10ean Sª Martinetako txarriboda. Bertso bazkaria eta trikitilariak.
- Abenduaren 16an Sebastopoleko titiriteroak (umeentzat), “Munduko ipuin
eta kondairak”
- Abenduaren 24an, (Ipar-alde abesbatzagaz batera) Olentzeroren etorrera.
Tximintx euskara elkartea.
----------

2007-09-25

Permalink 11:29:46, Atalak: Berbalagun  

Aprender euskara en Derio

Salbuespen bat egingo dugu eta post hau elebiz ekarriko dugu hona.

Hay varias formas de aprender euskara en Derio. Las dos fundamentales son el euskaltegia Txepetxa de AEK y el Udal Euskaltegi. Animate a sumergerte en el mundo del euskara.

Iraila da. Ikasturtea hasten da, baina ez bakarrik ikastetxe eta unibertsitateetan. Euskaltegietan ere. euskara elkarteak derioztar guztiak animatu nahi ditu euren burua euskaldundu edo alfabetatu dezaten. Horretarako, aukera ezin hobeak ditugu gure herrian bertan: Txorierriko Txepetxa AEK euskaltegia eta Txorierriko udal euskaltegia.





HABEk ere euskaltegietan izena emateko kanpina egin du.

----------

2007-09-17

Permalink 13:44:43, Atalak: Berbalagun  

Berbalaguna ostera ere martxan

Ikasturte berria hasi eta Berbalaguna berriro ere martxan. Gaurtik aurrera izena eman ahal duzu gure berbalagunen.

Zer da Berbalagun? Euskaraz berba egiten dutenak eta euskara ikasten ari direnak harremanetan jartzen dituen proiektua da.



EUSKALDUNE ZARA?
Asko dira gure inguruan euskara ikasten ari direnak, baina ez daukate norekin berba egin.  Euskaraz egin gura duen horri laguntzeko prest?  Hona hemen zure aukera, BERBALAGUNA.
- Nahikoa da astean ordu bete libre izatea.
- Euskaraz berba egin gura duen batekin edo birekin elkartuko zaitugu eta zuek erabakiko duzue non, noiz eta zertarako bildu: kafetxoren bat hartzeko, ibiltzera joateko, ...
- Helburua euskaraz berba egitea da, ez dira klaseak.

Emon eizu uzena Berbalagunen ....



EUSKARA IKASTEN ARI(TU) ZARA?
Euskara ikasten ari (edota aritu)  zara? Baduzu norekin berba egin? Ez? Hona hemen zure aukera, BERBALAGUNA.
- Nahikoa da astean ordu bete libre izatea.
- Euskaraz ondo dakien norbaitekin elkartuko zaitugu.
- Zuek erabakiko duzue non, noiz eta zertarako bilduko zareten: kafetxo bat hartzeko, ibiltzera joateko, ...
- Helburua euskaraz berba egitea da, ez dira klaseak.

Eman ezazu izena Berbalagunen ......

Non:
Tximintx euskara elkartean
Derioko KZgunea, Telefonoa: 635.75.35.95.
Txorierriko udal euskaltegia
Telefonoa: 94.454.00.62
Txorierriko AEK (txepetxa)
Telefonoa: 94.454.39.67

Edo gure helbidean:
derioberba@euskalerria.org


 
----------

2007-09-07

Permalink 10:42:48, Atalak: Aikor  

Lezamako jaietan ......

Gaurtik hasita, n jaiak izango dira. Jai horietan, urtero legez, Aikor aldizkariak (eta Zorrizketan euskara elkarteak) txosna jarriko dute. Tximintxekook ere txanda egingo dugu.

Bide batez, animatzen zaituegu Lezamako jaietara joaten eta Aikorreko txosnatik pasetan. Giro ona eta edari ezin hobea edukiko dugu zuen zain.

Lezamako jaien egitaraua (29. orrialdean dator).