Mezua: Urtebete blogeatzen

2006-12-29

Permalink 12:33:33, Atalak: Tximintx  

Urtebete blogeatzen

euskara elkartearen bloga urtebete egingo du martitzenean. Abentura bezala hasi zena, egunak pasa ahala sendotze joan da eta azkenean errealitate bihurtu. Bloga dugu eta gainera oso pozik gaude egindako lanarekin.

Urtebete honetan 80 artikulu igo ditugu blogera (hauxe da 80.a). Trakbakak eta erantzunak ere izan ditugu, baina seguruenik ez gura beste. Hala ere, hasierako erantzunak kriston ilusioa egin zigun (baita harridura ere).

Estatisitikei dagokienez, azaroaren 29tik abenduaren 28 arte batez beste 285 bisita izan ditu gure blogak egunero. Aste barruan nabarmen handiagoa da bisita kopurua eta asteburuetan apaltzen da. Bisita gehien jaso dugun eguna abenduaren 16a izan da: 420 bisita.

Baina ez hori bakarrik. Blogzkatun 40 pertsonek eman dute gure blogaren gaineko iritzia eta batez bestekoa 3,2koa da (5etik). Technoratiren arabera, 11 harpidetza ditu gure blogak.

Web 2.0n ere sartu dugu muturra: wikipedian, flickr-en (63 argazki), tagzanian, bildun, ... Zabaldun ere gure blogeko hiru artikulu zabaldu egin dira. Agian, esparru honetan jorratu ez dugun bide bakarra youtube da. Dena den, asmoa badago horri ere oratzeko.

Urtebete abentura hau hasi zenetik. Pozgarria izan da benetan urtea. Ea datorren urtean artikuu gehiago, bisita gehiago eta, batez ere, erantzun eta trakbak gehiago ditugun. Urte barri on.

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: eider [Bisitaria]
Zorionak Tximintx!!! Urtebete blogean eta lau herrien. Nork esango leuke hori sortu gintzezanian? Benga, pittinke-pittinke Derio euskalduntzera goiez.
Permalink-a mezu RSS 2006-12-30 @ 17:20
Bidaltzailea: txerra [Bisitaria] · http://www.blogak.com/garaigoikoa
Trakbak hemendik: http://www.blogak.com/garaigoikoa/eskerrak-emateko

[Eskerrak bigarrenik Tximintxeri. Urtebete egin du gure blog kolektiboak (Jose Angel, Eider, Joana eta laurok hartu dugu parte). Abentura xume gisa hasi zena...  baina gure artikulu askok ere ez du ahalbidetzen erantzunik egotea.]
Permalink-a mezu RSS 2006-12-30 @ 17:51

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Tximintx elkartearen bloga

Blog hau Tximintx-ek antolatzen dituen ekintzak eta egitasmoak zabaltzeko leihoa da. ------------------------------------------------------------------------------ Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago. --------------------------------------------------------------------------------------
Estatistikak --------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Nabigatu euskaraz

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution