Mezua: Derioko Berbalagunaren gaineko azterketa egin dute

2006-12-13

Permalink 17:59:10, Atalak: Berbalagun  

Derioko Berbalagunaren gaineko azterketa egin dute

Natalia Lopez deustuarrak Derio eta Getxoko berbalagunen gaineko azterketa egin du Hiznet ikasketarako. Hona hemen  ikertzaileak berak  egindako laburpena.
 

egitasmoa egiteko BERBALAGUN egitasmo desberdinak aztertzea, eta zeintzuk diren haien arteko desberdintasunak helburu nagusia izan da.

Egitasmoaren helburua izan da barrutik ezagutzea berbalagunak, eta haiekin batera ulertu zelan dauden modu desberdinetako berbalagunak, eta helburu antzekoa izanda, egiteko modu desberdinak dauden.

Informazio jasa egiteko metodologia kualitatiboa erabiltzea hobetsi dugu. Kuantitatiboaren bidez jende gehiagorengana helduko ginatekeen arren, kualitatiboaren bidez egin dugu mintzalagunaren helburua hitz egitea bada, horren bidez informazioa lortzea modu naturalena delako.

·         Jendea, bai Getxokoak, eta bai Deriokoak gustura dago jasotzen dutenarekin, eta beharrezko ikusten dute horrelako egitasmoak martxan egotea.

pan style="font-family: "Times New Roman"; font-style: normal; font-variant: normal; font-weight: normal; font-size: 7pt; line-height: normal; font-size-adjust: none; font-stretch: normal">         Derion egitasmoaren bidez euskaldun berriek euskaldun oso ezagutzen dute. Bestela, ezagutu arren, gaztelaniazko harremanak mantenduko lukete kasu askotan.

;         Getxon, bestaldetik, eta kontuan izanda herrialde erdalduna dela, batez ere auzo batzuetan, esan behar dugu Berbalagunaren beharra euskaldun berrien kasuan ez ezik, euskaldun zaharren kasuan ere badagoela. Eta guztiek eskertzen dute berbalagun talde barruan duten aukera euskaraz hitz egiteko aukera bakarra delako aste osoan zehar.

;         Getxoko berbalaguna eta Derioko berbalagunaren arteko desberdintasunik nabarmenetarikoa da partaide kopurua. Hasiera batean, Getxoko berbalagunak erabaki zuen talde txikiak egitea, eta denboraren poderioz talde horiek, 3-4 pertsona izatetik, 7-8 izatera pasa dira. Deriok, agian Getxok erabilitako irizpideak hartuta, erabaki du talde txikiak izatea. Etorkizunean ikusgai dago zer egingo duen Derioko berbalagunak.

;         Partaideek, esan behar dago Derion ere, eta ez dutela ez aldatzeko beharrik ezta asmorik ere. Denok oso gustura daude, eta berdin jarraitzeko asmoa adierazi dute.

;         Esan behar da partaideek sentitu dutela nolabait euskaraz kanporatzeko beharra, eremu publikoan erabiltzekoa, baina, horretarako baliabideak behar dituzte, eta berbalagunaren beharra ikusten da.

tyle="font-family: "Times New Roman"; font-style: normal; font-variant: normal; font-weight: normal; font-size: 7pt; line-height: normal; font-size-adjust: none; font-stretch: normal">       Denboraren poderioz ikusten dira aldaketak. Deriok agian jarraituko du Getxok egindako ibilbidea, taldeak osatzerakoan, adibidez, baina, garrantzitsuena da jendea kalera ateratzea, eta euskaldun berri eta euskaldun zaharren arteko  topaketak, denon artean konturatzeko euskaraz hitz egiteko harremanak mantendu behar direla.


Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: Tximintx [Bisitaria] · http://www.blogari.net/tximintx
Natalia Lopezen lan osoa hemen utzi dugu eskegita.
Permalink-a mezu RSS 2007-01-22 @ 16:18

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Tximintx elkartearen bloga

Blog hau Tximintx-ek antolatzen dituen ekintzak eta egitasmoak zabaltzeko leihoa da. ------------------------------------------------------------------------------ Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago. --------------------------------------------------------------------------------------
Estatistikak

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution