Mezua: MINTZA EGUNA, BADATOR

2006-05-16

Permalink 11:35:08, Atalak: Berbalagun  

MINTZA EGUNA, BADATOR

MINTZA EGUNA OSPATUKO DUTE
EKAINAREN 3an, IRUÑERRIAN

TOPAGUNEA Euskara Elkarteen Federazioak Euskal Herriko berbalagun, mintzakide, mintzalagun, solaskide guztiak biltzeko jaia antolatu du ekainaren 3rako, Iruñerrian (Nafarroan). Mintza Egunak mintzapraktika mugimenduaren tamaina ezagutzera emateaz gain, ikasturteari bukaera goxoa ere eskainiko dio.

1.- EGITARAUA
Ekainaren 3a
11:30 Gaztelu Plazan, Euskal Herriko mintzakide guztiei harrera.
12:00 Ttipi-Ttapa, Atarrabiarantz.
13:30 Bermuta, Txantreako Euskaldunon Biltoki Euskara Elkartearen egoitzan (Ezkaba Plaza).
14:15 Bazkaria.
16:00 Sari banaketa.
16:15 Kantaldi-dantzaldia Berriketan taldearekin.

2.- MINTZA EGUNA ANTOLATZEKO ARRAZOI TEORIKOAK

§ Mintzapraktika mugimenduaren tamaina ezagutzera emateko.
§ Parte-hartzaileei mugimendu bateratu baten kide direla ikusi eta sentitzeko aukera ematea.
§ Euskal Herriko gainerako herrietan mintzapraktika programak zabal daitezen animatzea.
§ Mintzapraktika programek duten aisialdi izaera azpimarratzea.

3.- MINTZA EGUNA ANTOLATZEKO ARRAZOI LUDIKOAK

§ Mintzalagunak, mintzakideak, solaskideak eta berbalagunak elkar ezagutzeko aukera ematea.
§ Ikasturteari bukaera goxoa eskaintzea, txango eta bazkariaren bitartez.
§ Iruñerriko pasadizoak euskaraz ezagutzeko aukera izatea.

4.- IRUDIA

Mintza Eguna iragartzeko irudia Kukuxumusuren ekarpena izan da. Kukuxumusuk gertutik lagundu ditu mintzapraktika programak, Iruñerriko Mintzakide egitasmoaren irudia ere eurek egindakoa baita.

5.- MINTZAPRAKTIKA EGITASMOAK

5.1.- HELBURUAK

§ Euskarazko harreman sareak sortu eta zabaltzea: euskaldunok elkar ezagutzea eta euskarazko harremanak ahalbideratzea.
§ Euskaraz erabiltzeko aukerak ugaritzea.
§ Herrietan ingurune euskaldunak sortu, indartu eta zabaltzea.
§ Euskalduntze prozesua bukatzen ari diren ikasleak komunitatean integratzea.

5.2.- NORI ZUZENDUTA

§ Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenei.
§ Euskaraz ongi jakin arren, norekin hitz egin ez dutenei.
§ Euskaraz ongi jakin arren, euskarazko harreman zareak zabaltzen eta inguru euskaldunak sortzen lagundu nahi dutenei.
§ Euskalduntze prozesua bukatzen ari direnei.

5.3.- JARDUERAREN AZALPENA

§ Talde txikiak osatzen dira, gehienez, bospasei lagunekin.
§ Talde guztietan euskaldunak eta ia euskaldunak egoten dira.
§ Gutxieneko maiztasunaren biltzen dira: astean behin, gehienetan.
§ Euskaraz mintzatzeko elkartzen dira.
§ Jarduera berriak ere martxan jarri dira: ikastaroak, berbapoteoa, mendira irteerak etab.

5.4.- DATUAK

§ Euskal Herriko 22 herri eta hiritan gauzatzen da:
û Araba: Bat ere ez.
û Bizkaia: Arrigorriaga, Berriz, Derio, Durango, Enkarterriak, Erandio, Ermua, Gernika, Getxo, Larrabetzu, Mahatserria (Bilbo), Mallabia, Muskiz eta Ortuella.
û Gipuzkoa: Arrasate, Bergara, Donostia, Elgoibar, Hernani, Lasarte-Oria, Ordizia eta Pasaia.
û Nafarroa: Iruñerria (Iruñeaz gain, Antsoain, Arangurengo ibarra, Artika, Atarrabia, Barañain, Berriozar, Bidaurreta, Burlata, Etxauri, Oltzako Zendea, Orkoien eta Zizur).

§ Guztira, 1.300 lagun inguruk parte hartzen du.
§ Dimentsiorik handiena dutenak hiri inguruan ematen dira (Donostian, esaterako, 208 lagunek parte hartzen du; Iruñerrian, 175ek; eta Mahatserrian –Bilbo–, 122k).
§ Egitasmoari esateko zenbait izen erabiltzen da: Berbalaguna, Egizu, Mintzalaguna, Mintzakide, Ostabe, Solaskide, Zahar-Berri.

5.5.- MUGIMENDUAREN HISTORIA

§ 1993: Bagera Euskara Elkarteak Donostian lehendabiziko Mintzalaguna sortu zuen.
§ 1996: Egitasmoa Euskal Herrian zabaltzen hasi zen: Lasarte-Oria, Arrasate, Getxo…
§ 1998: Lehenengoz, topaketak antolatu zituzten eta Mintzapraktika batzordearen martxan jarri zuten.
§ 2005: TOPAGUNEAk proiektua martxan jartzeko metodologia jasoko duen eskuliburua argitaratu zuen.
§ 2006: Mintzapraktika programen inguruko estreinako jardunaldiak antolatu zituzten Durangon TOPAGUNEAk, IKAk eta AEK-k. Guztira, 110 bat lagunek parte hartu zuen. Aurkeztutako txostenak Mintzapraktika egitasmoak: erabilera lantzeko tresna eraginkorrak CDan argitaratu zituzten.

5.6.- PROIEKTUAREN GUTXIENEKO SUSTATZAILEAK ETA EGITEKOAK

Mintzapraktika egitasmoek hiru zutabe dituzte: tokiko Euskara Elkarteak, tokiko euskaltegiak eta tokiko Administrazioa, hain zuzen. Hona hemen bakoitzaren egitekoa:
§ Euskara Elkarteek, euskaldunak erakartzea.
§ Euskaltegiek, ia euskaldunak erakartzea.
§ Tokiko Administrazioak, babes ekonomikoa eskaintzea.

Æ Proiektua martxan jartzeko, TOPAGUNEArekin harremanetan jarri (948.13.26.93 edota nafarroa@topagunea.com).

Erantzunak, Pingback-ak:

Ez daude Erantzunak/Pingback-ak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Tximintx elkartearen bloga

Blog hau Tximintx-ek antolatzen dituen ekintzak eta egitasmoak zabaltzeko leihoa da. ------------------------------------------------------------------------------ Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago. --------------------------------------------------------------------------------------
Estatistikak

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution