Mezua: Derioztarren euskara liburua

2006-01-06

Permalink 16:26:49, Atalak: Tximintx  

Derioztarren euskara liburua

"Derioztarren euskara" izeneko liburua argitaratu berri du Tximintx euskara elkarteak. Liburua egiteko sei ikertzailek, Iñaki Gaminderen gidaritzapean, hainbat derioztar zahar elkarrizketatu dituzte, Derioko berbakeraren ezaugarriak ateratzearren. Mamia liburuan agertzen da.

Libururako Tximintx-ek hitzaurrea idatzi egin du eta mezu honetan blogeratuko dugu.

KATEA EZ DA ETEN…

Katea ez da eten, ez, eta Derioko euskalkiak bizirik dirau, liburu honek argi asko frogatzen duenez. Zaharrek erabiltzen dute, bai, baina baita ume eta gazteek ere. Izan ere, liburu honek ez du bildu museoko bitxikeriarik. Ez da ez, irakurle, hautsa pilatzeko makina, ez da ondare hila. Bizirik dago, beraz, eta bizirik mantendu beharra daukagu, zalantza barik.

Katea ez da eten, ez, eta ez da etengo. Gure euskalkia prestigiatzen, lantzen eta zabaltzen jarraituko dugu. Bilketa hau lehen pausoa baino ez da, gure euskalkia berreskuratzeko bidean abiapuntua baino ez da. Gainera, lagunartean eta familian euskalkia batua baino egokiagoa da, bizitasun handiagoa baitu. Esparru hauetan ei du euskarak erronkarik handienetakoa, hortaz, zergatik ez diogu Derioko berbeteari dagokion garrantzia ematen? Zergatik dago, oraindik orain, Derioko berbakera hain desprestigiatua?

Katea ez da eten, ez, ezta hurrik ere. Geroa euskaraz dator Derion, oztopo handiak bidean topatu arren. Nagusitan euskara ikasi duten herritar asko bizi da Derion. Eskolan ikasitako asko ere gure euskalkiarekin harreman gutxi izan dutenak. Horientzat ere, liburu honek ekarpenak izan baditu. Bertako euskaldunek erabiltzen dituzten berezitasunak bereganatzeko aukera ematen die liburuak. Orain euren esku dago erabiltzea.

Katea ez da eten, ez, eta hori gertatu da euskara ahotik ahora transmititu duten gurasoei esker. Hitzaurre honen bidez, Tximintx euskara elkarteak omenaldi xumea egin nahi die Derion belaunez belaun euskara transmititu duten eta transmititzen ari diren gurasoei. Batez ere, garairik zailenetan euren hizkuntza mantendu zutenei. Zuentzat dira lerro hauek, bihotz-bihotzez.

Tximintx euskara elkartea

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: xiber [Bisitaria] · http://www.blogari.net/xiber
Ondo etorri euskal blogosferara! Derioko euskaldunok Tximintx behar genuen eta euskal blogosferak ere Tximintx behar du. urte askotarako eta ea edukiak maiz eta sarri berriztatzen dituzuen!

Liburu honi buruz eta aurkezpenari buruz nire blogean kritikatxo batzuk egin nituen.

Permalink-a mezu RSS 2006-01-07 @ 10:09

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Tximintx elkartearen bloga

Blog hau Tximintx-ek antolatzen dituen ekintzak eta egitasmoak zabaltzeko leihoa da. ------------------------------------------------------------------------------ Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago. --------------------------------------------------------------------------------------
Estatistikak

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution