2008-06-25

Permalink 10:37:22, Atalak: Tximintx  

Alkatea gutaz berbetan

Aurrekoan enteratu ginen Derio Berbetan blogari esker, gure herriko alkateak, Lander Aiarzak, Tximintxeri buruz egin zuela berba Berria egunkarian egin zioten elkarrizketa batean. Hona hemen alkateak esandako hitzak:

Euskararen inguruan hainbat kanpaina jarri duzue martxan. Zein helbururekin? Euskarazko egunkari batean publizitatea egiteak badu abantailarik? Zergatik aukeratu duzue Berria egunkaria?

Euskararen aldeko politikak lehentasuna du gure eguneroko jardunean, bai udalean bai udaletik kanpo; udaletxean funtzionario euskaldunak izan behar ditugu, herri administrazioarekin edozein hizkuntza ofizialetan komunikatu nahi duten herritarrei erantzuna emateko gai izan daitezen.
Zorionez, hizkuntz normalizazioaren aldeko udal talde nekaezina dugu: Tximintx Euskara Elkartea. Esaterako, beraiekin batera, euskara ikasi eta kalean erabiltzeko Berbalagun proiektua abiarazi genuen, eta izan duen arrakasta ikusita, Txorierriko haran osora zabalduko da. Horrez gain, Derioztarren Euskera liburua egiteko eta argitaratzeko lanean parte hartu genuen. (...)

Kontu bat bakarrik: azken hilabetean Tximintx agertu da Berrian azken bost urteetan baino gehiago (jaiak direla eta artikulu osoa, azken bi emanaldi nagusien entresaka kultura arloan, Landerren elkarrizketa). Zergatik ote?
----------

2008-06-23

Permalink 14:10:13, Atalak: Tximintx, Aikor  

Derioztarrak mundura!

Testua: Ixone Zubieta, Tximintx euskara elkarteko kidea



Nori ez litzaioke gustatuko munduko bazter guztiak ezagutzea, bertan dauden paisaia bitxiak ikustea eta, zelan ez, munduan dauden kultura eta ohitura hain ezberdinetan murgiltzea. Baina, lastima, gehienok ez daukagu ez astirik, ez dirurik hori egiteko.
Uda heltzear dagoela, ohikoa izaten da galdera hau: “Zu, nora zoaz oporretan?” Eta erantzuna zenbat eta herrialde exotikoagoa izan, hainbat hobea dela ematen du. Baina, ze demontre, aukera izan ezkero…

Ekainaren hasieran, astebetean zehar, munduko kontinente ezberdinetan bidaiatzen ibili diren herritarren istorioak entzuteko aukera paregabea izan genuen Derion. Bakoitzak herrialde hori aukeratzeko arrazoiak, bidaiatzeko modua, bertakoekin izandako harremanak eta aurkitutako trabak kontatu zizkigun, baita ikusitako paisaien hainbat argazki erakutsi ere.
Gu ere haiekin ibili gara astebetez, arratsalde bakoitzean mundu zahar honetako kontinente batetik, eta guzti hori Deriotik mugitu gabe. Eskerrik asko gurekin esperientzia hori konpartitu nahi izan duzuen guztiei, nik, behintzat, asko disfrutatu dut eta!
Ondo pasa oporretan, zoazen lekura zoazela, eta ea datorren urtean Derioko puntu ezberdinetan zure bidaiaren zati txiki bat konpartitzeko aukera daukagun.
----------

2008-06-12

Permalink 20:07:27, Atalak: Tximintx  

Ino, Ino, Ino... Badator Bonbardino

Umeok ez galdu hurrengo ekitaldia
----------

2008-06-11

Permalink 17:01:13, Atalak: Tximintx  

Gronholm metodoa gaur Derion

Gaur iluntzeko 19:30tan Gronholm metodoa izeneko antzezlana izango da Gurea aretoan. Txorierriko Mankomunitateak antolatu du emanaldia eta 3 euro balio du sarrerak.

----------
Permalink 15:25:49, Atalak: Berbalagun  

Zapatu honetan Mintzaeguna

Zapatu honetan izango da Mintzaeguna Getxon, Egizu eta Topaguneko lagunek antolatua. Deriotik berbalagun batzuk joango gara Getxora, iaz Donostiara joan ginen moduan.

----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Tximintx elkartearen bloga

Blog hau Tximintx-ek antolatzen dituen ekintzak eta egitasmoak zabaltzeko leihoa da. ------------------------------------------------------------------------------ Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago. --------------------------------------------------------------------------------------
Estatistikak

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution