2010-08-30

Permalink 10:02:52, Atalak: Tximintx  

Ahoz gozatu, irailaren 19an

Ostalaritzan euskararen erabilera bultzatzeko, Txorierriko Mankomunitateak kanpaina berri bat jarriko du martxan Txorierriko herrietan, “AhoZgozatu” lemapean. Kanpaina hau irailaren 19an (igandea) 12:30etik 15:00retara burutuko da, eta ordutegi horretan, parte hartuko duten tabernetan, ohikoa baino merkeagoak izango diren pintxoak egongo dira salgai.

Txorierritarrek, bada, pintxoak euskaraz eskatu eta gozatu baino ez dute egin beharko, eta euskaraz eskatzeagatik pintxo goxo-goxoak merkeago izango dituzte.Gainera,pintxoari eusten dion zotzean osagaiak zeintzuk diren azaltzen duen txartela egongo da atxikia, dena euskara hutsean.

Nahi duenak pintxo onenaren saria erabakitzen ere lagundu ahal izango digu, tabernetan edonoren eskura egongo diren txarteltxoetan pintxorik gustokoena markatuz, eta hau egiteagatik partehartzaile guztiak sari baterako zozketan sartuko dira. Kanpainari amaiera emateko, abenduan, Euskararen Eguneko egitarauaren barruan, Txorierriko pintxo onenaren saria banatuko da, herri bakoitzean irabazle suertatu den tabernen arteko final handian.

Hauexek dira herri bakoitzean parte hartuko duten tabernen izenak:
Derion ---) Adarve taberna, Derioko Batzokia, Amaiketako taberna, Mendia taberna, Rockefeler taberna, Txoria Herriko Taberna eta Udondo Irish Tavern.



Larrabetzun ---) Larrabetzuko batzokia.

Lezaman ---) Lejarrene jatetxea eta Oxangoiti Herriko Taberna.

Loiun ---)Gure Etxea Jubilatuen Etxea, Loiu Hotela eta Loiuko Batzokia.

Sondikan ---) Egarri taberna, Sondikako Batzokia eta Tindaya taberna.

Zamudion ---) Ama3 taberna eta Errota jatetxea.

Beraz irailaren 19an , pintxoa euskaraz eskatu eta …. Ahozgozatu!!
----------
Permalink 09:57:53, Atalak: Tximintx  

Izarren bila Txorierrin

Izarren bila dabiltza Txorierrin, Izarren distira izeneko galarentzat. Aukera polita, ezta?

Talentu handiko 12-18 urte bitarteko txorierritarrak behar ditugu!

Kasting-ean parte hartu eta sari potoloak irabazteko prest?

KASTING-AK: urriaren 14an eta 15ean

IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: urriaren 8a

IZENA EMATEKO BALDINTZAK: hemen

GALA: urriaren 30ean, 19:00etan, Sondikako Kultur Etxean. Sarrera dohainik

  • AURKEZLEA: NEREA ALIAS
----------

2010-07-30

Permalink 11:44:18, Atalak: Aikor  

Zipirienea kafetegian

Aikorrizketan ataleko beste ale bat, Juan Luis Goikoetxearen eskutik. Aikorretik hartua.

Behingoz isilik mostradore ertzean. Txorik DEIA, Lukik GARA, astelehenetan ez da BERRIArik. Horretan, bezero piloa.
-Egunon Zipiri!
-Halan ekarri.
-Zer hartuko dozue?
Hartu danak akeita, baina bakotxak era batekoa; guztira 12 kafe mota.
-Nik hutsa.
-Bai! –Zipirik.
-Nik ebagia.
-Baita! –Zipirik.
-Nik ebagi deskafainatua kafe gitxi-gitxigaz.
-Baita! –Zipirik.
-Nik makinako ebagi deskafeinatu epela soja esneagaz.
-Baitte zera bere!
“Eta horrela doa mundua” hamabigarrenera heldu arte. Guztiei entzuten eutsen banan banan eta patzientzia handiz gure tabernariak. Kafe-makinara bihurtzen zanean hasten zan zurrumurrua:
-Hori memoria harrigarria Zipirirena!
Zipirik, ostera, oroimen ona baino esperientzia eukan handia, ortozik ibiliko txakurra zan-eta. Itauntzen eban bakotxari berea atarakeran:
-Hik zer eskatu deustak?
-Kafea kafe gitxigaz.
-Aiko hemen!
-Hik neska?
-Nik deskafeinatua.
-Aiko hor!
Kontua da Zipirik kokoteko zuloan paretan jakona ataraten ebala; bardin eutson kafe gitxigaz eskatu nahi askogaz. Bereizten eban bakarra deskafeinatua eta kafeinaduna ziran.

Bezeroek ahal danik kafe motarik gehien eskatzen eutsien ernegazoteko. Jabearen eta bezeroen artean halako konplizitate maltzurra egoan, kitanuaren eta trikornioaren artean legokeena. Besterik eta bestera zan Txorigazko hartu-emona eta Lukigazkoa. Egunero entzungo zan:
-Niri Zipiri kafea -Txorik.
-Lukik, baina, hainbeste kafe mota eskatzen entzunik, berak be zeozer barria gura dau:
-Nik Zipiri akeita ebakia ahuntzaren esneagaz
Eta Zipirik eskatuak eskatu, betikoa atara deutso.
-Aiko barrabana! –dino Lukik.
----------

2010-07-22

Permalink 19:36:13, Atalak: Euskararen herriak ezagutu  

Urdiain: euskararen herriak ezagutu

Nafarroara buelta goaz gure herritik ari garen honetan. Oraingoan Sakana aldera, Urdiain herrira hain zuzen ere.

Urdiainek 700 bat biztanle ditu eta Altsasutik gertu dago. Muga egiten du Iturmendirekin, Altsasurekin eta Ataunekin. Aralar eta Urbasa erdian kokatuta dago Urdiain. Deriotik joateko A68 autopista hartu behar da Altuberaino, handik segi Gasteizera eta han Iruñeako bidea hartu. Altsasu pasa eta hurrengo herria da Urdiain.



Urdiainek merezi du bisitatxo bat egitea. Baina batez ere merezi du bere ingurune naturala. Urdiain eta Altsasu artean San Pedro baseliza dago, harizti eder baten erdian. Garai batean gune horretan egiten ziren Egin egunkariaren aldeko jaiak urterik urtera. Horrez gain, hortxe bertan izan zen koroatua Nafarroako lehen erregea, Gartzia Ximenez. Handik gertu ere, Sarabe izeneko harana dago eta bertan Aitziber izeneko beste baseliza bat.



Esan dugun moduan, Urdiainen inguruak zoragarriak dira. Bertatik bertara dago Aralar zein Urbasa, Urbasa zein Aralar, zein baino zein gozagarriago. Ibilbide ederrak eta paisaia zoragarriak daude mendi bazter hauetan.



Bestelakoak ere badaude Urdiainen. Aipatzekoak dira Urdiaingo igerilekuak, udako beroari aurre egiteko ezinbestekoak. Herriko jaiak ere gozatzeko modukoak dira. Uztailean egiten dira, San Ferminen aurretik.



Urtezahar gauean ere ohitura bitxia dute Urdiainen. Afal ostean urdaindarrak batzen dira apaizaren etxean koplak abesten. Ondoren, herriko bi gazte iturrira joaten dira eta ura hartzen dute. Apaizari eman ostean, herritarren artean banatzen da ur berria.



Tour garaian gaudenez, aipatu behar da Urdiainek azken urteotan hiru txirrindulari profesional eman dituela: Iker Flores, Igor Flores eta Pablo Urtasun.

Non lo egin


Non bazkaldu/afaldu

Inguruetan zer egin

- Sakanari buruzko turismo bulegoa: http://www.sakanaturismo.com/

Informazio gehiago:

- Urdiain wikipedian: http://eu.wikipedia.org/wiki/Urdiain
- Urdiaini buruzko informazioa Guaixe aldizkarian: http://www.guaixe.net/Albisteak.asp?IdHerria=4&Tipo=Todas
- Aitziber elkartea: http://www.aitziber.com/
- Makropoligonoaren aurkako batzarra: http://www.aldorinternet.net/Urdiain/

Euskararen herriak ezagutu:


- Aduna
- Gatika
- Leitza
- Mallabia


----------

2010-07-07

Permalink 15:29:39, Atalak: Euskararen herriak ezagutu  

Zestoa: euskararen herriak ezagutu

Jarraituko dugu gure ibilbidean, oraingo honetan Gipuzkoan, Zestoan. Aurrekoan Gipuzkoa tokatzen zen eta Bizkai aldera joan ginen baina oraingoan Zestoara goaz, aurreikusi bezala.

Zestoa Urola aldean dago, Zumaia eta Azpeitia artean. 3500 biztanle inguru ditu. Deriotik joateko biderik samurrena A8 autopista da. Zumaiako irteeran Azpeitia aldera jo eta segituan sartuko gara Zestoan.



Historia handiko herria da Zestoa eta hori nabarmena da euren kale eta etxeetan. Historiaurretik hasita eta gaur arte. Ekaingo kobazuloak ez daude Zestoan, baina Zestoako herrigunetik oso hurbil daude. Gaur egun, ezin dira bisitatu, baina Ekainberri bai. Bertan kobazuloen erreplika eginda dago eta bisitatzeko aukera egon badago.



Ikustekoa da ere Zestoan Lili izeneko etxe multzoa. Bertako jauregia gotikoa da. Zestoako alde zaharra ere merezi du bisitatxo bat. Eta, azkenik, ez ahaztu Zestoako bainuetxea bisitatzea.



Horrez gain, Zestoa inguruan dauden auzoetan ere bada zerikusia. Merezi du bereziki Aizarna herria ikustea eta bertako plaza. Lasaok ere badu zerikusia, batez ere Azpeitiatik hara doan tren zaharrean bidaiatxo bat eginez gero.



Zestoan jaiak irailean izaten dira, hasieran. Auzo bakoitzak, hala ere, baditu bere jaiak. Aipatzekoa da ere azken aldian Zestoan ikusten den parapente kopurua.


Zestoak herriko seme eta alaba ospetsuak eman ditu: Urtain boxeolaria eta Uztapide bertsolaria adibidez.

Non lo egin:

- Agiña nekazaletxea: http://www.nekatur.net/Alojamientos.aspx?Id=109&lang=eu-ES
- Tolare berri nekazaletxea: http://www.nekatur.net/Alojamientos.aspx?Id=95&lang=eu-ES
- Aranburu landetxea: http://www.nekatur.net/aranburu?lang=eu-ES
- Azketa-errota landetxea: http://www.nekatur.net/azketaerrota?lang=eu-ES
- Kortazar landetxea: http://www.nekatur.net/kortazar?lang=eu-ES
- Arocena hotela: http://www.hotelarocena.com/
- Zestoako bainuetxea: http://www.balneariocestona.com/

Non bazkaldu/afaldu:

Agiña

Aizarna auzoa

*943 74 19 26

Agustin

Kale okerra

*943 89 73 31

Arocena hotela

San Juan kale, 16

*943 14 70 40

Bedua

Bedua auzoa

943 86 05 51/

Aranburu

Aranburu Baserria 4 - Aizarna

*943 14 80 05

Fati

Erdikalea 7

*943 14 84 64

Geltoki

Toribio Altzaga hiribidea 5

*943 14 77 58

Iraeta

Iraeta auzoa

*943 14 70 67

Katzaola

Arroa Behekoa

*943 14 76 88

Agote

Arroa

*943 14 72 74

Lorentxa

Iraeta auzoa 2

*943 86 71 98

Txindurri

Arroa Behekoa

*943 14 70 16

Zestoako bainuetxea

San Juan Bidea, 30

*943 14 71 40

Polleria Beko Etxe

Bekoetxe etxea - Iraeta

*

Txomin

San Isidro 6 - Arroa Behea

*



Inguruetan zer egin:

- Urola turismoa: http://www.urolaturismo.net/index2.php?Leng=1

Informazio gehiago:

- Zestoako udala: http://www.zestoa.net/
- Zestoa wikipedian: http://eu.wikipedia.org/wiki/Zestoa
- Zestoari buruzko bitxikeriak: http://www.zestoa.net/bitxikeriak_lekuak.php
- Zestoari buruzko informazioa Hitzan: http://zestoa.hitza.info/
- Ibilbideak Zestoan: http://www.zestoa.net/ibilbideak.php
- Zestoarren euskara: http://www.zestoa.net/images/Zestoarrenerretolika.pdf
- Aizarnari buruzko webgunea: http://www.aizarna.com/


Euskararen herriak ezagutu:

- Aduna
- Gatika
- Leitza
- Mallabia
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Tximintx elkartearen bloga

Blog hau Tximintx-ek antolatzen dituen ekintzak eta egitasmoak zabaltzeko leihoa da. ------------------------------------------------------------------------------ Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago. --------------------------------------------------------------------------------------
Estatistikak

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution