Mezua: Aezkoa

2006-10-30

Permalink 09:47:47, Atalak: txerbola  

Aezkoa

Pasa den astean idatzitakoa Aezkeraz izan bazen ere eta nahiz eta hemen (edo gen) bizi, Ruperrek dioen bezala ez naiz hemengoa (gengoa). Ez naiz hemengoa, zergatik? Gen jaioa ez naizelako? Bertako uskara menderatzen ez dudalako? Gengo bazter gehienak ezagutzen ditut, gen lan egiten dut, gen gaixotzen eta sendatzen naiz...eta blog gontan gengoa erakusten saiatuko naiz.
Baina beno, hasierak hasierak izan behar dira eta horretarako kokatuko gara. Aezkoa bailara Nafarroako ekialdean aurkituko duzue. Bederatzi herritako bailara da: Garralda, Aribe, Aria, Orbara, Orbaitzeta, Hiriberri, Garaioa, Abaurrepea, Abaurregaina. osotara ez gara ezta mila pertsona erroldaturik eta bizi...700 inguru biziko gara. Atera kontuak! Aburrepea txikiena da (28 edo) eta Orbaitzeta handiena (ez dakit 250 inguru). Baina noski! egunero bizi direnak askoz ere gutxiago dira.
Iruñeatik etortzeko bi bide daude: Erro Eta Mezkiritz gainetatik edo Itoitztik (hemendik pasatzea ez da oso komenigarria ze edozein egunetan...egindako astokeriak lehertuko ditu inguruko mendiak); Iparraldetik ailegatzeko aukera gehio dago: Donibane-garazitik, Iratitik, Urepeletik...
Aezkoan uskara ez da asko entzuten baina gaur egun bertan ikasten duten haur guztiak D ereduan daude eta helduak AEKra joan daitezke.Oraindik ere  aezkera  entzun daiteke. Zahar eta gazte batzuek elekatzen dute. Gutxi dira baina badira. Izan direlako gara, garelako izanen dira.

Erantzunak:

Bidaltzailea: urano [Kidea]
Kaixo Ana!
Ia zurekin ikasten dugun uskara pizka bat!
Hor inguruan blogari gehiegi egongo ez denez, aukeraketa hoberena egin duzula iruditzen zait esaten duzunea blog honetan horko mundua erakusten saiatuko zarela, denontzako interes handikoa izango baita!
Permalink-a mezu RSS 2006-10-30 @ 10:21
Bidaltzailea: oxtan [Kidea]
Aupa Txerbola!
Oso ondo jarri duzun informazioa. Txangotxo bat egin beharko dugu hortik.
Natxo
Permalink-a mezu RSS 2006-10-30 @ 10:41

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

txerbola blog

Aezkoa bailaren eta bertan antolatzen diren zenbait ekitaldiren eskaparetea.

Bilaketa

Estekak

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution