Artxiboak: Urria 2006

2006-10-31

Permalink 15:54:32, Atalak: txerbola  

Gure onddoak, denonak?

Aspalditik datorren gaia da, kobratu behar diegu onddo bila datozenei?

gure onddoak?

----------
Permalink 15:51:33, Atalak: txerbola  

Gure bazterrak

garaioa

Leku zoragarri hau Garaioa herrian dago. Argazkia ikusi artio ez zara konturatzen harria non eta nola dagoen.
Gure bailarak horrelako bazter pila dauka.
Bisitari asko eta asko etortzen da. Azken bolada honetan pilo bat etorri da eta badakizue zergatik? Batzuk udazkeneko lehengo pintzeladak gozatzera eta beste batzuk (gehienak Wink) horrelakoen bila:
onddoak

Baina jendea ailegatu baino lehen, ikusten duzuenez, bazter guztietatik ibiliak gira gu Laughing

----------

2006-10-30

Permalink 14:27:03, Atalak: txerbola  

Garralda

Garralda, Aezkoa bailarako herri bat
Gau Garralda da. Orai gen bizi gira eta uste dugu gala izainen dela luzez...ikusiko.
Egunero ehun lagun inguru bizi gira. Eskualde osoko ( Erroibar Garaia, Luzaide, Auritz, Aezkoa, Lakabe) eskola gen da. AEKko euskaltegia ere gen aurkituko duzue Etxabarrengoa etxean eta bertan Etxabarrengoa Kultur Elkartea ere bai. 

----------
Permalink 09:47:47, Atalak: txerbola  

Aezkoa

Pasa den astean idatzitakoa Aezkeraz izan bazen ere eta nahiz eta hemen (edo gen) bizi, Ruperrek dioen bezala ez naiz hemengoa (gengoa). Ez naiz hemengoa, zergatik? Gen jaioa ez naizelako? Bertako uskara menderatzen ez dudalako? Gengo bazter gehienak ezagutzen ditut, gen lan egiten dut, gen gaixotzen eta sendatzen naiz...eta blog gontan gengoa erakusten saiatuko naiz.
Baina beno, hasierak hasierak izan behar dira eta horretarako kokatuko gara. Aezkoa bailara Nafarroako ekialdean aurkituko duzue. Bederatzi herritako bailara da: Garralda, Aribe, Aria, Orbara, Orbaitzeta, Hiriberri, Garaioa, Abaurrepea, Abaurregaina. osotara ez gara ezta mila pertsona erroldaturik eta bizi...700 inguru biziko gara. Atera kontuak! Aburrepea txikiena da (28 edo) eta Orbaitzeta handiena (ez dakit 250 inguru). Baina noski! egunero bizi direnak askoz ere gutxiago dira.
Iruñeatik etortzeko bi bide daude: Erro Eta Mezkiritz gainetatik edo Itoitztik (hemendik pasatzea ez da oso komenigarria ze edozein egunetan...egindako astokeriak lehertuko ditu inguruko mendiak); Iparraldetik ailegatzeko aukera gehio dago: Donibane-garazitik, Iratitik, Urepeletik...
Aezkoan uskara ez da asko entzuten baina gaur egun bertan ikasten duten haur guztiak D ereduan daude eta helduak AEKra joan daitezke.Oraindik ere  aezkera  entzun daiteke. Zahar eta gazte batzuek elekatzen dute. Gutxi dira baina badira. Izan direlako gara, garelako izanen dira.

----------

2006-10-27

Permalink 09:32:57, Atalak: txerbola  

Gendik

Gendik mundurat edo galako zerbeit nahi nuke

----------

txerbola blog

Aezkoa bailaren eta bertan antolatzen diren zenbait ekitaldiren eskaparetea.

Bilaketa

Estekak

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution