2006-12-11

Permalink 09:48:51, Atalak: txerbola  

Gure lanak

Esteka berri bat gehitu dut Gure lanak izenekoa, bertan autoikaskuntzan aritzen diren ikasleen lanak kokatu ditut. Lan egiteko gunea izanen da.

Portzierto larunbatean Tapia eta bere taldea hemen izan ziren eta aipamen txiki bat egin behar. Egia esan joan baino lehen ez nuen Real Politik diska ezagutzen eta agian horregatik edo, baina ez nuen espero entzun genuena: kalitatezko saioa benetan. Hitzak zoragarriak eta batzuetan hunkigarriak, musika benetan ona eta hasieratik bukaerara beste mundu batean geundela zirudien. Luxu bat dudarik gabe horrelako areto batean (egurrezko sabaia da) entzun ahal izatea holako kontzertu bat. Eta gero Etxabarrengoan sekulako afaria, Josuk prestatua eta Josebak eta Harkaitzek gaua primeran bukatzeko postrerako pieza batzuk ere jo zituzten. Bikaina benetan! Zorionak eta bakizue, bueltatu behar...je, je, dena kobratu ahal izateko. Gai honekin bukatzeko aipatu behar jende gutxi egon zela emanaldian, 60 inguru, egun berean eta ia ia ordu berean Auritzen (10 kilometrotara dagoen herri batean) antzerki bat antolatua zegoen "Ama quiero ser lehendakari" izenekoa eta jende gehiena hara joan zen: enfin, koordinazio falta. Edo ez? Auskalo! Baina gurea merezi izan zuen.

 

 

----------

2006-12-01

Permalink 09:21:31, Atalak: txerbola  

Joseba Tapia Aezkoan

Abenduaren 9an arratseko zortziretan Aribeko Junta etxean Joseba Tapiak "Real politik" diska berria aurkeztuko du. Ekitaldia Etxabarrengoa euskara taldeak eta AEKk antolatu dute Aezkoako Bailarako Juntak lagundurik.

Real politik diskaren azala

----------

2006-11-27

Permalink 11:12:47, Atalak: txerbola  

Euskara, jendea

Inguruko herri eta bailara desberdinetako jendez osaturiko euskara lan taldea sortu zen aspaldin gure eskualdean. Pasa den urtean hasi ginen AEKrekin batera mintza taldea proiektuarekin. Astean behin biltzen gara euskaraz egiteko eta programazio bat disinatzen dugu. Pasa den urtean arreta berezia bertako euskarari eman begenion ere, aurten idazleak eta kultura landuko ditugu. Aste gontan adibidez Xamar idazlea etorriko da bere azken liburuaren berri ematera: "Euskara, jendea" Beraz eskualdeko euskaldunok ostegunean arratseko zazpi t'erdietan eginkizun bat gehio badugu: Xamarren hitz goxoak entzutera joan Etxabarrengoa elkartera.
euskara, jendea

----------

2006-11-06

Permalink 09:25:30, Atalak: txerbola  

Aezkeraz

Iñaki Caminok "Aezkoako euskararen azterketa dialektologikoa" liburuan, Aezkoako mintzoari atal bat eskaintzen diot eta hortik atra dut zatitxo hau. Garaioako mintzoa da. Ez duzue entzunen baina bai irakurri.
AEKren gau eskola
Orei duela urte pare bat asi ze gen gau eskola bat eta ekarri zute gen, ya eskola asi zire ikasten, baia bi negus, aitu zire ta ya ori gelditu da, ta ya orei ezta dause.
Zenbat lagun ziren? Guti, bertze errieteik eta gengoak zer, amabi edo amairur edo gala muituko zire. Baia oek ere, oek ere ya etzute seitzen, bear'tzute urteoro segitu, eta ikasten zuena urte batean gero ura berris, berris mintzatu eta ikasi geiao, eta gisa gortan zenbeit urten artean ikasiko zute, ta gero segitu mintzatzen, baia eskolara fan, ikasi, ta ezpadira mintzatzen elkarrekin, gisa gortan eztute sekula ikasiko, o eztute mintzatuko euskera.Baina gen lan andia du zemeit jendek eskolak xuxen segitzeko, ez du aizinarik, ezta? Ba aizina, aizina, nei bazute, nei duten gauzeko artzo'ute aizina, ori da nei izatea ori, bertze gauzetik artze'ute denbora, karo biar da gogoa ta biar da gogoa izan ikasteko, ezta aisa ikastea, aisa ezta, biar da gogoa izan ta segitu urte bat ta bertze bat ya ikasi artio, eta arte gontan, arte gontan euskeran deiltzenak elkarrekin mintzatu oroitzeko, ta sartzeko ya mintzoan biar den gisan, baia ori eztute iten. Ta biar beita indartu, indarrekin gogo anitz segitu ori gortako, ezta gogoik.

Arrazoia zuen ezta?

----------

2006-11-01

Permalink 09:42:54, Atalak: txerbola  

Irati


Paseo bat Iratin?

----------

:: Hurrengo orrialdea >>

txerbola blog

Aezkoa bailaren eta bertan antolatzen diren zenbait ekitaldiren eskaparetea.

Bilaketa

Estekak

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution