Komunera joaten garenean, batzuk, hor ibiltzen gara papera aurrean eta papera atzean. Atzeko papera Eroskitik hartutakoa orain arte. Aurrekoa, liburutegietan edo liburu dendetan. Hala ere, gero eta aukera gehiago dugu atzeko edo atzerako papera beste toki batzuetatik hartzeko.
Gaur, sarean nenbilela, Anjel Lertxundiren bloga irakurri dut. Astelehena izanik, ezin eraman komunera paperean bere idatzia. Aurreko paperaren funtzioa egiteko, jakina. Lasai, Anjel!
Eta Lertxundiren idatzia irakurrita, beste behin, nahiko argi ikusi dut Eroskira joan gabe ere izan dezakedala paperik franko komunean atzeko funtzioa betetzeko. Espainiako kazetaritzak gero eta aukera gehiago ematen digu horretarako.
Hona hemen Anjel Lertxundiren gaurko bloga-sarrera.
Eta hona, bere aipu bat. Bestea ez dut topatu. Eta berari erantzun dion batek gehitzen duen beste bat.
Garai bateko "Elefante" paper hura baino xuabeagoa izango da behintzat atzeko funtzioa betetzeko.Aurrekoa betetzeko Anjel Lertxundiren edozein liburu ezin hobea. Azkena batez ere. Gogoz irakurri dut.
Atsegin dudan idazlea da. Patxadaz irakurtzea atsegin dudana. Gaur goizean, ikasleei bere "Gloria Mundi" elaberriaz aritu natzaie. Ez dakit ereindako haziak uztarik ekarriko duen. Ur faltagatik ez da izango behintzat. Baten batek eskatuko dit. Emango diot. Irakurriko du. Hori espero dut. 
Gaurko Berrian honela idatzi du Anjel Lertxundik, Forgesek irudi hori dela-eta:
Atzoko El País periodikoan Forgesen txisteak Karlos Marxen karikatura bat zekarren. Manifestu komunistaren egileak irribarre ironikoa eskaintzen zigun bizar sarriaren artetik. Ondoan, nekazari itxurako emakume batek galdetzen zuen: “Zergatik uste dun Marx dela?”; eta beste batek erantzun: “Irribarre jostaria ateratzen ari zaiolako”.
Kapitalismoaren krisiak eragindako mendekuzko barrea zelakoan, barre jostari berak harrapatu ninduen neu ere, harik eta egunkari berean irakurri nuen arte Santander Bankuak hamar mila milioi euro irabaztea aurreikusten duela, harik eta egunkari berean orri osoko iragarki bat ikusi nuen arte, orain astebete hondoratu omen zen ING bankuarena, ehuneko seia eskaintzen.
Forgesen txisteari begiratu nion ostera. Irribarreaz gainera, malkotxo bi ikusten ziren Marxen begietan. Lehen kolpean, irribarre jostariak eragindakoak zirela pentsatu nuen. Bigarren begiratuan, ordea…
OHARRAK (Post scriptum)
Olariagaren gaurko bineta ez zaio atzean geratzen atzoko Forgesenari. Banku bateko diru kutxatik beso bat ateratzen da, eskuan sonbreru bat duela, diru eske Zakilixuti…
| Lortu zure stickama doan |
