Gaur udaletxera deitu dut. Euskal Herriko udaletxe batera. Euskaraz ekin diot. Ez duela ulertzen. Losientomuchoperonoteentiendo. Gaztelaniaz egiteko eskatu diot. Ez dut aparteko arazorik beste hizkuntza horretan eta bere hizkuntzan egin diot. Berak bere hizkuntzan erantzun dit ez nirean.
Gero jakitun batek esan dit txarto egin dudala nire erasoan. Malgua izan behar dudala adierazi dit. Enpin.
Azerketa garaiaren ateetan gaude. Larunbatean, hasteko, EGAko azterketa. Aurten deialdi bakarra. Irekia. Baten batek horrela erabakita. Auskalo zeren estakuru. Enpin.
Gero etorriko dira beste hainbat. HAEErenak. HABErenak. Aurten asmakizun berriarekin. 3. mailako azterketa. Eramospocosypariolaabuelamecauendios. Ez dakit oso ondo zeren xerkan. Baserritar jaio nintzan eta herriko gauzak ulertzea zaila egiten zait. Beste azterketa batek, beste agiri batek gehiago lagunduko al digu? Erabilera, benetako erabilera, handiagoa emango al dio euskarari? Dudan akerra jokoan jarten dut ezetz. Bazterrak nahastu eta lan gehiago eman baino ez duela egingo. Lana, lan egin behar dutenei jakina. Asto-lana egin behar dutenei. Ez dudan akerra jokoan jartzen dut lan horretan ez direla arituko gauzak horrela izatea erabi dutenak eta erabakitzea erabaki dutenak edo lagundu dutenak. Enpin.
Baina goazen erretenera. Gaur Deian irakurri izan dut artikulu bitxia. Lehen momentutik harrapatu nau. Hasieran bere horretan irakurri dut eta beno... Azterketak azterketa dira. Gero jolas bat bururatu zait. "Castellano" ipintzen duenean "euskara" jarri eta berriro irakurri. Eta orduan pentsatzen hasi naiz. Gauzak horrela izan balira, hau da, "castellano" ipintzen duen tokian "euskara" ipini izan balu? Ein?? Entzun beharko genituen ederrak. Baina jakina. "Castellano" ipintzen zuen. Eta horrek bula berezia du. Beste gai batzuek ez dute bula, burla dute. Enpin.
Xabier Azanza izendatu dute Euskararen Nafar Institutuaren zuzendari.
2002tik Nafarroako Ikastolen Federazioaren lehendakaria izan da. Gaurko markoarekin jokatu behar dela uste du, baina "aurrerapausoak" eman daitezkeela. Gobernuak hiru hilabete behar izan ditu zuzendaria lortzeko.
Informazio gehaigo Berrian eta Garan. Gaztelaniaz gehago topatu dut eta zahatzagoa ere bai: hemen, hemen eta hemen.

Goizean halako irudia ikusi dudanean BERRIA egunkarian hiztegietara jo dut. Ea nola azaltzen zuten "zukutrio" hori. Ez dut topatu eta poztu egin naiz. Oraindik bada hiztegietan hilda geratu ez den herri mintzairarik.
Irunberrin, munduko herri guztietan bezala, gizon-emakumeek hitzak erabili dituzte horko lorea izendatzeko, goiko muinoa ondokotik bereizteko, lanabesari esateko. Gehienak ikasitakoak izan dira beti, baina badira batzuk, dozenaka, zientoka batzuk, bertan sortu eta bertakook erabili eta, batzuetan, esportatu dituztenak.
Osorik irakurri...
| Lortu zure stickama doan |
