Astiro bada ere, astiroegi agian, dagoeneko abian dira talde mistoak: aurrez aurreko jarduna eta on-line lana lotzen edo batzen dituzten ikas-prozesuak. Zaila da, hain eskarmentu gutxi dugunean, zerk emango duen arrakasta eta zerk ez aurreikustea. Nola lortuko dugun bide berria garatzea.
Hemen eskaintzen dudan hau sarean topatutako dekalogo txiki bat da. Oso modu laburrean eta argian hainbat kontzeptu eskaintzen dituena. On egin!
Beatriz Fainholc irakasleak emando hitzaldia. E-learning eta b-learning arteko aldeak azaltzen ditu bai kontzeptu aldetik eta bai metodologia aldetik. Halaber IKTek zer eskaintzen duten aurrez aurreko irakaskuntzari eta zer birtualari edo konbinatuari (mistoari). Pablo Bongiovanni egile den blogari esker ezagutu dut gune hau.
Oso aberatsa Pablok egiten duen iruzkina.
Ez dira sei hilabete hitz hau, b-learning, lehen aldiz entzun nuela. Berak adierazten duena lehenagotik ezagutzen nuen, baina hitza ez.
Gaur taldetxo bat sortu dugu Donostian gai honen inguruan lan egiteko eta etxera itzuli ostean googlen begiratzen hasi naiz. Sarrera asko ditu. Baina bat aukeratu dut kontuan hartuta nahiko bat datorrela sortu dugun taldean gauzatu behar dugun linearekin: kontzeptua, esperientziak, ...
Espainian beren jaia ospatzen duten bitartean ni honetaz aritu naiz. Irakurri, irakurri eta... irakurri. Hausnarra gero etorriko da.
| Lortu zure stickama doan |
