Atala: Hitzak

2010-06-01

Permalink 19:25:09, Atalak: Hitzak  

Argi gera dadin

Ez dut askorik eskatzen

Ez dut askorik eskatzen:
hitz egin ahal izatea ahotsa aldatu gabe,
makulurik gabe ibiltzea,
baimenik eskatu gabe amodioa egitea,
idaztea plantillarik erabili gabe.

edo bestela, gehiegi badirudi:
idaztea ahotsa aldatu gabe,
plantillarik gabe ibiltzea,
baimenik eskatu gabe hitz egitea,
amodioa egitea makulurik gabe.

edo bestela, gehiegi badirudi:
amodioa egitea ahotsa aldatu gabe,
makulurik gabe idaztea,
baimenik eskatu gabe ibiltzea,
hitz egin ahal izatea plantillarik gabe.

Edo bestela, gehiegi badirudi...
----------

2010-05-26

Permalink 08:33:06, Atalak: Hitzak  

Zuretzat, muxarra!

Maite haut

Javier Bardem aktoreak gogor itxura du, bizitzan kolpe asko jasotako boxeolari baten sudur eta guzti. Zinismo puntu bat dauka itsatsita ezpain artean. Begien azpiko bi poltsa handi itsusiek alukeria guztiak ikusitako baten nekatu itxura ematen diote haren begiradari. Egunetako bizarrarekin ibili ohi da, ez du modaren konbentziorik segitzen. Familia gorri bateko seme gorri, ez dio muzinik egin konpromiso sozialari.

Horregatik harritu gaituzte Canneseko saria jasotzerakoan hain tipo zangar batek esandako hitz txit eztiek:

“Nire adiskideari, nire konpaiari, nire maitasunari. Penelope, asko maite haut”. Euskal aktoreren bat imajinatu nahi dut —edo euskal farandulako edozein, neu ere barne—publikoaren aurrean halakoak esaten. Ni, behintzat, neure zapatapean ezkutatuko nintzateke, gutxienez urtebetez.

Eta hala ere, hain da ezohikoa matxo bat halakoak esaten entzutea…

Beharbada dena ez dago hain galduta ere.

Anjel Lertxundi, Berria, 2010/05/25

----------

2008-12-18

Permalink 18:00:56, Atalak: Hitzak  

Euskara amablea

Izaten dira, ba, horrelako gauzak. Gauza bat azaldu nahi duzu. Zure iritzia plazaratu. Eta ez dituzu hitz aproposak topatzen. Eta topatzen dituzunak ez zaizkizu oso aproposak iruditzen. Hausnartu eta hausnartu eta ezin irentzi. Horixe. Eta azkenean behia ezer jan gabe. Eta zu zure iritzia plazaratu gabe.

Hala ere, zorionez, izaten dituzu laguntzak. Albokoa, edo bestelakoa, etortzen zaizu eta bere hitzak erabiliz, zure hausnarra plazaratzen du berak. Eta ez duzu zuk esan baina esanda dago. Eta bat zatoz berarekin.

Beno. Erretenera. Gaurko Garan Amagoia Mujikaren idatzia irakurri dut. Eta nik nahi nuena plazaratu, berak plazaratu du. Eta ados nago berarekin. Eta hau guztiau euskaraz idatzi dut. Barka iezadazue, mesedez, euskaldun pasibook. Errua nirea da. Naizen bezakoa izateagatik eta ez ulertzeagatik besteok eskubidea duzuela ni erdaraz entzuteko. Nire eskubideak... 

----------

2007-11-24

Permalink 20:50:47, Atalak: Hitzak  

buzoia

----------

2007-11-21

Permalink 22:28:31, Atalak: Hitzak  

Eskailera

----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Kudeaketa

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution