Mezua: El periodismo español

2009-01-05

Permalink 13:33:42, Atalak: Euskal idazleak  

El periodismo español

Komunera joaten garenean, batzuk, hor ibiltzen gara papera aurrean eta papera atzean. Atzeko papera Eroskitik hartutakoa orain arte. Aurrekoa, liburutegietan edo liburu dendetan. Hala ere, gero eta aukera gehiago dugu atzeko edo atzerako papera  beste toki batzuetatik hartzeko.

Gaur, sarean nenbilela, Anjel Lertxundiren bloga irakurri dut. Astelehena izanik, ezin eraman komunera paperean bere idatzia. Aurreko paperaren funtzioa egiteko, jakina. Lasai, Anjel!

Eta Lertxundiren idatzia irakurrita, beste behin, nahiko argi ikusi dut Eroskira joan gabe ere  izan dezakedala paperik franko komunean atzeko funtzioa betetzeko. Espainiako kazetaritzak gero eta aukera gehiago ematen digu horretarako.

Hona hemen Anjel Lertxundiren gaurko bloga-sarrera.

Eta hona, bere aipu bat. Bestea ez dut topatu. Eta berari erantzun dion batek gehitzen duen beste bat.

Garai bateko "Elefante" paper hura baino xuabeagoa izango da behintzat  atzeko funtzioa betetzeko.Aurrekoa betetzeko Anjel Lertxundiren edozein liburu ezin hobea. Azkena batez ere. Gogoz irakurri dut.  

 

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution