
Atsegin dudan idazlea da. Patxadaz irakurtzea atsegin dudana. Gaur goizean, ikasleei bere "Gloria Mundi" elaberriaz aritu natzaie. Ez dakit ereindako haziak uztarik ekarriko duen. Ur faltagatik ez da izango behintzat. Baten batek eskatuko dit. Emango diot. Irakurriko du. Hori espero dut.
Orain, berriro datorkigu Fernando. Beste liburu bat duela besapean. "Zure arimaren truke".
Ikerlari baten eta gaitz larriak jota dagoen neska baten arteko maitasun istorioa kontatzen du ezusteko bukaera duen lanak. Horrela irakurri dut Garan. Maitasun istorio bat ardatz duen 'thriller' zientifikoa idatzi du Fernando Morillok, esan dit
Berriak