
Gaurko Berrian honela idatzi du Anjel Lertxundik, Forgesek irudi hori dela-eta:
Atzoko El País periodikoan Forgesen txisteak Karlos Marxen karikatura bat zekarren. Manifestu komunistaren egileak irribarre ironikoa eskaintzen zigun bizar sarriaren artetik. Ondoan, nekazari itxurako emakume batek galdetzen zuen: “Zergatik uste dun Marx dela?”; eta beste batek erantzun: “Irribarre jostaria ateratzen ari zaiolako”.
Kapitalismoaren krisiak eragindako mendekuzko barrea zelakoan, barre jostari berak harrapatu ninduen neu ere, harik eta egunkari berean irakurri nuen arte Santander Bankuak hamar mila milioi euro irabaztea aurreikusten duela, harik eta egunkari berean orri osoko iragarki bat ikusi nuen arte, orain astebete hondoratu omen zen ING bankuarena, ehuneko seia eskaintzen.
Forgesen txisteari begiratu nion ostera. Irribarreaz gainera, malkotxo bi ikusten ziren Marxen begietan. Lehen kolpean, irribarre jostariak eragindakoak zirela pentsatu nuen. Bigarren begiratuan, ordea…
OHARRAK (Post scriptum)
Olariagaren gaurko bineta ez zaio atzean geratzen atzoko Forgesenari. Banku bateko diru kutxatik beso bat ateratzen da, eskuan sonbreru bat duela, diru eske Zakilixuti…
Ez dut zalantzan jartzen aldaketa garaietan gabiltzala. Asko ari dira gure jardunean eta klaseetako zereginean gauzak aldatzen. Gauzak ez ditugu egiten duela ez hainbeste egiten genituen moduan. Hala ere galderak zergatik? Nork esan digu aldatu behar dugula? Kontuan hartu ote ditugu ikasleen beharrak? Entzun ditugu ikasleen galderak? Ikasleen galderei erantzuten ari ote gara?
Horretaz topatu dudan elkarrizketa hau eskaintzen dizuet hemen. On egin!!
“la escuela está llena de respuestas a preguntas que tu no haces”
Asteburu honetan “LA WEBVOLUCIÓN: Nuevas Herramientas para la Enseñanza/Aprendizaje: Pizarras Digitales Interactivas y Web 2.0″. izeneko jardunaldiak izan dira Madrilen.
Horretaz idatzi du Francisco Muñoz irakasleak bere gunean.
Interesgarria iruditu zait Franciscok berak eskaitakoa hitzaldia wikiei buruz. Oso txukun aurkeztutakoa.
Kobayashi eta Maskawa japoniarrak eta Nambu estatubatuarra izango dira aurtengo hiru sarituak
Arantxa Elizegi
Azken helburua unibertsoaren sorrera azaltzea duten ikerketak saritu ditu aurten Fisikako Nobel sariak. Medikuntzakoekin herenegun gertatu bezala, Fisikako saria ere hiru zientzialarirentzat izango da: bi japoniarrak, Makoto Kobayashi eta Toshihide Maskawa; eta estatubatuarra hirugarrena, Yoichiro Nambu. Hirurek egindako ikerketei esker Unibertsoaren simetriarik eza azaltzeko teoria berriak garatu ditu gizarteak. Horien arabera, maila subatomikoan gertatzen diren desbideratzeak dira simetria ezaren erantzuleak.
Nambu izan zen lehen aldiz simetriaren berezko haustura aipatu zuena. 1960an aurkeztu zuen teoriaren arabera, simetriaren haustura hori da superkonduktibitatearen eragilea -korronte elektrikoak erresistentziarik aurkitzen ez duenean agertzen da superkonduktibitatea-. Hutsaren ikerketan erabiliko zuen aurrerago teoria hori, eta hala azaldu zuen, hutsean, alegia, energia ia ezereza den kasuetan, ez dela simetriarik.
Teoria praktikara
Simetriaren berezko haustura 1964an atzeman ahal izan zuten lehen aldiz; baina Kobayashi eta Maskawa izan ziren, 1972an, partikulekin egindako esperimentuen bidez hura frogatu zutenak. Materia quarkez eta leptoiez dago osatuta, eta bi fisikari japoniarrek azaldu zuten hiru mota quark behar zutela egon. Bi eta hogei urte artean behar izan zituzten mundu osoko zientzialariek Kobayashi eta Maskawaren teoria egiaztatzeko. Zehazki, 1974an, 1977an eta 1994an frogatu ahal izan zuten hiru quark mota zeudela: charm, bottom eta up. 2001ean, Stanfordeko (AEB) partikula azeleragailuan eta Tsukubako (Japonia) KEKen egindako esperimentuek erakutsi zuten partikulen simetria hauts zitekeela. Hala frogatu zuten 30 urte lehenago bi fisikari japoniarren aurkeztutako teoria.
Hiru zientzialariek, ordea, lehendik ere jaso izan dute saririk egindako lanagatik. Nambu Tokion jaio zen 1921ean, baina aurrerago AEBetako herritartasuna jaso zuen. Hala, AEBetako Zientzien Domina eta Japoniako Kulturaren Ordena jaso ditu. Beretzat izango da sariaren erdia. Beste erdia, berriz, Maskawa eta Kobayashirentzat izango da. Gaur, bestetik, Kimikako Nobel saridunak jakinaraziko dituzte.
Berria, 2008/10/08
| Lortu zure stickama doan |