Mezua: Izarak

2008-09-30

Permalink 08:11:38, Atalak: Euskal idazleak, Ikasleentzat  

Izarak

Larrepetit, Castillo Suarez

Ikasturte berriarekin iritsi ziren. Herri txikia zen, eta berehala ohartu ziren bertakoak etorreraz. Horietako bat, gainera, herriko eskolara etorria zen lanera, eta, beraz, laster izan zuen harremana herriko guraso askorekin. Neska jatorra zela esaten zuten, zortea izan zutela; irakasleen joan-etorri handia izaten zela herri hartan, ez zutela hara joan nahi herri txikia eta zokoratua zen aldetik... Urruti zegoen toki guztietatik, bai.

Beste neskak ez zuen bertan lan egiten. Arratsalde partean iristen zen, eta egiten zuen lehendabiziko gauza dendara joatea zen, afaltzekoak erostera. Ez zitzaizkion galderak gustatzen. Deserosoa zitzaion dendariak galderak egiteko zuen joera eta erosleek jartzen zuten arreta. Nolanahi ere, atseginak ziren harekin. Jende atsegina zen. Adeitsua. Jende berrira ez oso ohitua, apika. Nobedade gutxi izaten zen herri hartan, bai.

Une jakin batean, ordea, herritarrek haiekiko jarrera aldatu zuten. Askoz ere jarrera hotzagoa hasi ziren erakusten haiekiko, ulertzen ez zuten arrazoi bategatik. Baina presioa hain handia izan zen, non herri eta ikastetxe handiago batera aldatu baitzen neska hurrengo ikasturtean. Laguna haren atzetik joan zen. Inork ez zien esan ohartuak zirela izara bakarra esekitzen zutela balkoian astean behin, eta ez bi.

«Itzuliko naiz (...) Sasiotan masustarik ez dagoenean (...) Beldurra diot zuen askatasunari». (Gotzon Barandiaran)

 

Une jakin batean, ordea, herritarrek haiekiko jarrera aldatu zuten. Askoz ere jarrera hotzagoa hasi ziren erakusten haiekiko, ulertzen ez zuten arrazoi bategatik

Berria, 2008/09/30

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution