Artxiboak: Iraila 2008

2008-09-30

Permalink 08:11:38, Atalak: Euskal idazleak, Ikasleentzat  

Izarak

Larrepetit, Castillo Suarez

Ikasturte berriarekin iritsi ziren. Herri txikia zen, eta berehala ohartu ziren bertakoak etorreraz. Horietako bat, gainera, herriko eskolara etorria zen lanera, eta, beraz, laster izan zuen harremana herriko guraso askorekin. Neska jatorra zela esaten zuten, zortea izan zutela; irakasleen joan-etorri handia izaten zela herri hartan, ez zutela hara joan nahi herri txikia eta zokoratua zen aldetik... Urruti zegoen toki guztietatik, bai.

Beste neskak ez zuen bertan lan egiten. Arratsalde partean iristen zen, eta egiten zuen lehendabiziko gauza dendara joatea zen, afaltzekoak erostera. Ez zitzaizkion galderak gustatzen. Deserosoa zitzaion dendariak galderak egiteko zuen joera eta erosleek jartzen zuten arreta. Nolanahi ere, atseginak ziren harekin. Jende atsegina zen. Adeitsua. Jende berrira ez oso ohitua, apika. Nobedade gutxi izaten zen herri hartan, bai.

Une jakin batean, ordea, herritarrek haiekiko jarrera aldatu zuten. Askoz ere jarrera hotzagoa hasi ziren erakusten haiekiko, ulertzen ez zuten arrazoi bategatik. Baina presioa hain handia izan zen, non herri eta ikastetxe handiago batera aldatu baitzen neska hurrengo ikasturtean. Laguna haren atzetik joan zen. Inork ez zien esan ohartuak zirela izara bakarra esekitzen zutela balkoian astean behin, eta ez bi.

«Itzuliko naiz (...) Sasiotan masustarik ez dagoenean (...) Beldurra diot zuen askatasunari». (Gotzon Barandiaran)

 

Une jakin batean, ordea, herritarrek haiekiko jarrera aldatu zuten. Askoz ere jarrera hotzagoa hasi ziren erakusten haiekiko, ulertzen ez zuten arrazoi bategatik

Berria, 2008/09/30

----------

2008-09-29

Permalink 01:50:31, Atalak: Euskal idazleak, Ikasleentzat  

Xabier Montoiaren Golgota

Urteetako herra sufrituko du Felisak, aita eta ahizpa hil zizkiotenen gogaideek beren gorrotoaren biktima egingo baitute geroan ere. Moja sartuko da Felisa, ahizpa Elena bihurturik errukia eta barkamena ezagutuko dituelakoan, baina maitasunaren lekuan bazterkeria bihozgabea jasango du berriz ere.
1936ko udan hasi eta XX. mende amaieraraino luzatzen den istorio lazgarria idatzi du Xabier Montoiak; fintasun psikologiko harrigarriz eta leunkeriarik gabeko idazkera gordinez, gizakiaren xalotasuna eta ankerkeria bere biluztasunean erakutsi dizkigu
egileak. Ahaleginak ahalegin, bizitza oro den borrokaren alferrikakotasuna, beharbada.

Gara egunkariak, 2008/09/28, liburuaren pasarte bat eskaintzen du

Xabier Montoia hobeto ezagutu nahi baduzu, begiratu hau.

----------

2008-09-25

Permalink 16:58:51, Atalak: Ikasleentzat  

Hizkuntzak ikastea

Matrikulazio garaian gabiltza. Euskaltegi batean edo bestean izena emateko garaian. Hor zehar, euskaltegi batzuek egindako propagandan, zakur bat azaltzen dela ikusi dut. Zakurra edo zakurraren mingaina. Zakurrek ere izango dituzte beren arrazoiak hizkuntzak ikasteko.Euskara ikasteko ere bai. Zakurrek arrazoi asko izaten dituzte euskara ikasteko.

Arrainek ere bai. Arrainek ere badituzte arrazoiak hizkuntzak ikasteko. Hona hemen arrainen arrazoi bat hizkuntzak ikasteko.

----------

2008-09-21

Permalink 21:57:03, Atalak: Argazkiak  

Numancia

Ez al deu izango bukaera berdina!!

----------
Permalink 21:55:48, Atalak: Argazkiak  

Zubia

Zubi horren ostean bizi da Chris Stewart

----------
Permalink 21:46:37, Atalak: Irakasleontzakoak, MOODLE  

Moodle erabiltzearen abantailak

Ez dizkigu arazo guztiak konponduko baina Moodle erabiltzearen aldekoa izan naiz hasiera-hasieratik. Norbaitek ez badu oraindik argi ikusten hemen du, nik egingo nukeen baino askoz hobeto azalduta, halako plataforma hori erabiltzearen arrazoiak eta abantailak.

----------
Permalink 21:42:48, Atalak: Irakasleontzakoak, B-learning  

Dekalogoa

Astiro bada ere, astiroegi agian, dagoeneko abian dira talde mistoak: aurrez aurreko jarduna eta on-line lana lotzen edo batzen dituzten ikas-prozesuak. Zaila da, hain eskarmentu gutxi dugunean, zerk emango duen arrakasta eta zerk ez aurreikustea. Nola lortuko dugun bide berria garatzea.

Hemen eskaintzen dudan hau sarean topatutako dekalogo txiki bat da. Oso modu laburrean eta argian hainbat kontzeptu eskaintzen dituena. On egin!

----------

2008-09-10

Permalink 08:04:15, Atalak: MOODLE  

MOODLE eta hasi berriak

Azken aldi honetan badirudi MOODLE dugula arazo guztien konponbide. Horrek emango omen digu irakaskuntzaren korapiloen irtenbidea. Irakaskuntzan urte batzuk daramatzagunok honelako gertaera asko ikusi eta jasan ditugu: azken aurkikuntza hoberena. Aurreko guztia zakarrontzira bota eta hartu azkena. Bat aipatzeagatik duela ez hainbeste urte izandako Atazetan Oinarritutako Ikaskuntza/Irakaskuntzarena. Bitxia da zer gutxi entzuten den gaur egun horretaz. Gainditutako fenomenoa nonbait. Hori joan da eta orain MOODLE da erabili behar dena.

Sarean nenbilela ezagutzen ez nuen blog bat ezagutu dut eta Moodle erabiltzeko eskaintzen dituen aholkuak ekarri ditut hona. On egin.

----------

2008-09-09

Permalink 07:36:18, Atalak: Physics  

Matematikaren logika

----------

2008-09-07

Permalink 17:47:04, Atalak: Euskal idazleak, Ikasleentzat  

Orbetarrak

Ikasturte berriari ekiteko ordu hauetan nire lehen lantxoa izan dadila nire ikasleentzat. Aurreko ikasturtea bukatzear zela, hainbatek eskatu zidaten udan irakurri ahal zituzten liburuen zerrenda. Nola halakoa eman nien. Espero dut baten bat irakurri izango dutela.

Oraingoan duela gutxi kaleratu den liburu bat aurkeztu nahi dien. Liburua eta bere egilea.

Egilea: Joan Mari Irigoien. Liburu eta lan andana mardula du Joan Marik.   Ez naiz hasiko hemen bere lanetako hau eta hura aipatzen. Sartu sarean eta bota soa.

Azkena baino ez dut ekarriko hona. Ea gustukoa egiten zaizuen. Batetik Garan argitaratutako aipua duzue eta bestetik Berrian. Baita pasarte bat ere.

Berari egindako elkarrizketa bat eta beste bat irakurtzeko aukera ere baduzue.

Beno, nahiko gauzkoz. Esango didazue atsegin duzuen edo ez liburua.

----------

2008-09-03

Permalink 20:48:21, Atalak: Blogak  

Beste egun bat...

----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Kudeaketa

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution