Cristobal Coboren blogean topatu dut oraingoa.
Cristobal Cobok berak eta Hugo Pardo Kuklinskik idatzitako liburua da.
"Planeta web 2.0. Inteligencia Colectiva y medios fast food". Izenburuaren bigarren atalak ez du asko erakartzen baina merezi du. Liburu zehatza eta esku artean erabilgarria. Batez ere bosgarren kapitulua gustatu zait: "Aprendizaje colaborativo". Erraz eta arin irakurtzen da eta baliabide asko eskaintzen ditu.
Liburua PDFn jaitsi ahal da.