Gaur IKTen eremuan irakasle dudan lagun batekin izan naiz bazkari lasaian. Bazkaria eta batez ere bazkari ostea. Sabela gobernatuta hobeto egiten da hitz gauza serioez.
Horretan ari ginela podcasten gaira lerratu gara une batean. Badirudi, IKTen arloko beste tresna batzuekin erkatuta ahaztuta dagoen gaia dela hau, podcasten gai hau. Arrazoi asko egon daitezke horretarako. Bat izan daiteke ni oker egotea. Hau da, nahiz eta nik pentsatu ahaztutako edo baztertutako tresna dela, benetan ez izatea horrela.
Argi dudana zera da: beste tresna batzuekin gertatzen ez den bezala ingurune honetan beharrezkoagoa dela elkarrekin aritzea, elkarrekin lan egitea. Ez dut oso erraz ikusten otso bakartia izatea podcast bat egitean. Pentsatzen dut hemen oinarri sendoagoa behar dela IKTen inguruko tekniketan.
Hori horrela, geroago etxean ordenagiluan RSSak begiratzen ari nintzela blog berri bat ezagutzeko aukera izan dut. Cuaderno Intercultural izenekoa. Egileak: Rosana Larraz Antón eta Mª Isabel González Martínez.
Eta gaurko datarekin honako hau: El podcast y su uso didáctico. Badut tarte baterako zeregina.
Bukatu dugun aste honetan, maiatzaren 14, 15 eta 16an, Murciako Lorcan "III Jornadas Nacionales sobre TIC y educación (TICEMUR 2.0008)" izeneko jardunaldiak garatu dira. Programan ikus ditzakegu bertan hizpide izan diren gaiak.
Laburpenean eskaintzen dizkiguten bertako foro irekian azaleratu diren ideiak. Gehiago jakiteko sartu Pere Marguès irakasleak bere blogean egindako laburpenean. Benetan erabilgarria, batez ere ikastetxeetan IKTak erabiltzen hasteko eta trebatzeko egiten dituen iradokizunak.
Deskribapena gure kurrikulumaren atal bat da. Gure euskaltegian, Leioako Mastitxu Udal Euskaltegia, 1B mailako atala da.
Lagungarri izango zaizuelakoan amaraunean topatu dudan experintzia dakarkizuet. Lourdes Domenech irakaslearen blogean topatu dut. "Un album para la descripcion" du izena. Argazki bilduma ederra eskaintzen digu klasean erabiltzeko. Eta badirudi gero eta argazki gehiago eskainiko dizkigula.
On egin.
| Lortu zure stickama doan |