Gaur, familian izandako ospakizunen ostean, ordenagailuaren aurrean jarri naiz. Bihar kalekumeen artetik ihes egingo dut eta hamar egunez internet heltzen ez den tokira joango naiz. Sopuertako mendi-etxera. Hamar egunez ez Internet ez telebista. Beno, herriko liburutegian bada ordenagailu bat eta zaila egingo zait noizean behin bertara joan eta begiratzen ez hastea. Gogoa gogorra da baina haragia ahula.
Horrela bada, hor ari nintzela, amaraunean hara eta hona, Francisco Muñoz irakaslearen gunean sartu naiz berriro ere. IKTen mundu honetara hurbilarazi ninduen irakaslea dut eta sarritan begiratzen ditut bere idatziak. Nahiz eta ez egon beti ados berarekin.
Honako honekin egin dut topo. Sergio Mongek egindako tesia ezagutzeko lotura eskaintzen du Francisco Muñozek. Batetik, ezagutzen ez nuen Sergio Mongeren bloga ezagutu ahal izan dut. Uste dut sarritan begiratuko dudala. Mendian emango ditudan hamar egunen osteran, jakina.
Bestetik, esan bezala, Sergio Mongeren tesia: "La escuela vasca ante el cambio tecnologico (1999-2004". Luzea. Baina, aurkibideari so bat egin ostean interesatzen zaizkidan gaiez josia dagoela konturatu naiz. Inprimatu (betiko baliabide teknologiko tradizionaletara jo behar orain ere) eta irakurriko dut.
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
| Lortu zure stickama doan |