Artxiboak: Martxoa 2008

2008-03-28

Permalink 11:06:23, Atalak: Argazkiak  

Demokrazia

Ikusi argazki gehiago.

----------

2008-03-19

Permalink 19:43:06, Atalak: EKIN  

IKTak ikasgeletan

Gaur, familian izandako ospakizunen ostean, ordenagailuaren  aurrean jarri naiz. Bihar kalekumeen artetik ihes egingo dut eta hamar egunez internet heltzen ez den tokira joango naiz. Sopuertako mendi-etxera. Hamar egunez ez Internet ez telebista. Beno, herriko liburutegian bada ordenagailu bat eta zaila egingo zait noizean behin bertara joan eta begiratzen ez hastea. Gogoa gogorra da baina haragia ahula.

Horrela bada, hor ari nintzela, amaraunean hara eta hona, Francisco Muñoz irakaslearen gunean sartu naiz berriro ere. IKTen mundu honetara hurbilarazi ninduen irakaslea dut eta sarritan begiratzen ditut bere idatziak. Nahiz eta ez egon beti ados berarekin.

Honako honekin egin dut topo. Sergio Mongek egindako tesia ezagutzeko lotura eskaintzen du Francisco Muñozek. Batetik, ezagutzen ez nuen Sergio Mongeren bloga ezagutu ahal izan dut. Uste dut sarritan begiratuko dudala. Mendian emango ditudan hamar egunen osteran, jakina.

Bestetik, esan bezala, Sergio Mongeren tesia: "La escuela vasca ante el cambio tecnologico (1999-2004". Luzea. Baina, aurkibideari so bat egin ostean interesatzen zaizkidan gaiez josia dagoela konturatu naiz. Inprimatu (betiko baliabide teknologiko  tradizionaletara jo behar orain ere) eta irakurriko dut.

----------

2008-03-09

Permalink 20:18:41, Atalak: Euskal musika  

Morauren kalamidadiak

Atzo aipatzen nuen hildotik, gaur Berrian Andoni Tolosari egindako orrialde osoko elkarrizketa irakurri dut eta hona dakarkizuet.
----------

2008-03-07

Permalink 19:40:00, Atalak: Euskaltegietakoak  

Morau

Behin baino gehiagotan gertatu izan zaigu Ameriketako zilarra bilatzera joatea alboan urre gorri ederra geneukala jakin gabe.

Horrela gertatu izan zait Andoni Tolosarekin. Morau. Lankide edo biltzarkide aspalditik, elkarrekin hainbat zeregin genituela-eta gure lanbidearen arlokoak. Duela gutxi arte ez dut jakin izan musikaria zela eta diskoak ere badituela kaleratuak.

Gaur goizean lanera nindoala (elkarrekin dugun zeregin bat buruan biraka  kendu ezinik) Euskari Irratian disko berri bat kaleratu duela entzun dut. Poztu egin naiz. Albokoek arrakasta lortzen dutela beti da poztekoa. Egonga gaituk. Beno, arituko gaituk!!

Entzun.

----------

2008-03-05

Permalink 08:27:06, Atalak: Blogak  

Blogen gida

Rosa Jimenez Caroren blogean honako hau topatu dut. Hainbat sailetako blogen gida ikaragarria (500 orrialde baino gehiago ditu). Eskaneatuta eta paperatzeko moduan. On egin.
----------

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution