Mezua: Bulak eta burlak

2008-02-20

Permalink 20:27:01, Atalak: Euskara, Irakasleontzakoak  

Bulak eta burlak

Azerketa garaiaren ateetan gaude. Larunbatean, hasteko, EGAko azterketa. Aurten deialdi bakarra. Irekia. Baten batek horrela erabakita. Auskalo zeren estakuru. Enpin.

Gero etorriko dira beste hainbat. HAEErenak. HABErenak. Aurten asmakizun berriarekin. 3. mailako azterketa. Eramospocosypariolaabuelamecauendios. Ez dakit oso ondo zeren xerkan. Baserritar jaio nintzan eta herriko gauzak ulertzea zaila egiten zait. Beste azterketa batek, beste agiri batek gehiago lagunduko al digu? Erabilera, benetako erabilera, handiagoa emango al dio euskarari? Dudan akerra jokoan jarten dut ezetz. Bazterrak nahastu eta lan gehiago eman baino ez duela egingo. Lana, lan egin behar dutenei jakina. Asto-lana egin behar dutenei. Ez dudan akerra jokoan jartzen dut lan horretan ez direla arituko gauzak horrela izatea erabi dutenak eta erabakitzea erabaki dutenak edo lagundu dutenak. Enpin.

Baina goazen erretenera. Gaur Deian irakurri izan dut artikulu bitxia. Lehen momentutik harrapatu nau. Hasieran bere horretan irakurri dut eta beno... Azterketak azterketa dira. Gero jolas bat bururatu zait. "Castellano" ipintzen duenean "euskara" jarri eta berriro irakurri. Eta orduan pentsatzen hasi naiz. Gauzak horrela izan balira, hau da, "castellano" ipintzen duen tokian "euskara"  ipini izan balu? Ein?? Entzun beharko genituen ederrak. Baina jakina. "Castellano" ipintzen zuen. Eta horrek bula berezia du. Beste gai batzuek ez dute bula, burla dute. Enpin.

 

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution