Asko eta asko hitz egiten dugu (eta idazten) IKTei buruz. Badirudi, orain, horiek aipatzen ez dituena lekuz kanpo dagoela. Ezin dela izan irakasle.
Erabili ere erabiltzen ditugu. Batzuek gehiago eta beste batzuek gutxiago. Eta hor dago galdera. Badakigu erabiltzen? Irizpideak argi ditugu?
Manuel Area Moreira irakasleak "Ordenadores en el aula" blogean "Comunicacion y pedagogia" aldizkarian idatzi duen artikulu baten laburpena egiten digu. "Buenas prácticas en el uso de las TICs en el aula" du izenburua.
Bertan, klasean IKTak erabiltzeko momentuan argi izan behar diren hainbat irizpide edo printzipioren zerrenda egiten digu.
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
| Lortu zure stickama doan |