Duela bost hilabete edo ezagutu nuen. Esan nahi dut: igande arratsalde aspergarri batean telebista aurrean eserita eta, batera eta bestera eta, berari egiten zioten elkarrizketa batekin egin nuen topo. Saioa hasita zegoen baina harrapatu egin ninduen. Bestelako pertsona iruditu zitzaidan hasieratik. Inbidia ematen dizuten horietakoa. Inbidia positiboa esan nahi dut.
Besteak beste, jakin nuen liburu bat zuela idatzita: "Entre limones". Geroago jakin nuen beste bat ere bazuela: "El loro en el limonero". Egun hauetan jakin dut hirugarren bat ere baduela ingelesez: "The Almond Blossom Appreciation Society".
Lehen biak egun hauetan irakurri ditut. Aurten. Urte berri honetan. Hirugarrena, nik ingeles ez.
Benetan gustatu egin zaizkit eta nire inguruan irakurri dituztenei zer esanik ez. Horregatik, besteontzat, morroi honen inguruko zertzelada eta burutazio batzuk hemen jartzea erabaki dut. Esango didazue zer iruditzen zaizuen.
Biografiaz: hau, hau, hau eta hau.
Chris eta Alpujarras: hau, hau, hau eta hau.
Elkarrizketak: hau, hau, hau eta hau.
Bere liburuez: hau, hau, hau, hau eta hau.
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
| Lortu zure stickama doan |