Gaur arratsaldean, Nati Abasolori esker, (barkatu Nati, ez dut beste argazkirik topatu) aldizkari berri bat ezagutu dut.
HABE sareratu ditu dagoeneko mailen azterketetako datak eta gainontzeko egutegi-xehetasuna.
Hona hemen egutegi osoa.
Gaur Ana Ovandoren bloga ezagutu dut. Garai batean latina eta grekoa ikasi (behar izan) genituenontzat joandako "tenporak" berriro gogoratzeko aukera ederra.
UIGen emandako ikastaro baten berri ematen digu. Eta donon gozagarri hainbat langai utzi dizkigu ikusteko eta ikasteko.
Bi saio eman ditu. Bata urtarrilaren 17an azalatzen digu eta bestea urtarrilaren 26an.
Honako langaiak utzi dizkigu sarean:
Algunas posibilidades didacticas del internet.
Lista de direcciones y referencis.
Horrelako guzak ikusita batzuetan hausnarketa egiten dut IKTen inguran mugitzen diren irakasleek ezaugarria dela sortutako langaiak denon eskuetara jartzea. Egia esan tekonologia berriek erraztu egiten dute aukea hori. Baina erraztasunaz gain gaur egungo irakasleen jarrera dela uste dut. Zerbait egin dugu aurrera.
Bitxia egiten zait zein gutxi ezagutzen duten bizkaitarrek Enkarterri aldea. Hainbat eta hainbat gauza izanda ikusteko eta ezagutzeko bertan. Beno, ez naiz hasiko hemen pulpitotik errieta egiten herria ezagutu behar dela eta. Are gutxiago aurpegiratzen nola joan daitekeen oporrak ematera Argentinara norberaren Herria ezagutu gabe. Batzuk galdu egiten dira alde horretan.
Beno, ezagutzen hasi nahi baduzue edo gehiago ezagutu hartu txapela.
Windows-erako doakoa edota askea den software baliabideen zerrenda. On egin!
Ez da erraza hitzez azaltzea gertatutakoa. Beste batzuk nik baino hobeto egin dute. Hemen
Duela bost hilabete edo ezagutu nuen. Esan nahi dut: igande arratsalde aspergarri batean telebista aurrean eserita eta, batera eta bestera eta, berari egiten zioten elkarrizketa batekin egin nuen topo. Saioa hasita zegoen baina harrapatu egin ninduen. Bestelako pertsona iruditu zitzaidan hasieratik. Inbidia ematen dizuten horietakoa. Inbidia positiboa esan nahi dut.
Besteak beste, jakin nuen liburu bat zuela idatzita: "Entre limones". Geroago jakin nuen beste bat ere bazuela: "El loro en el limonero". Egun hauetan jakin dut hirugarren bat ere baduela ingelesez: "The Almond Blossom Appreciation Society".
Lehen biak egun hauetan irakurri ditut. Aurten. Urte berri honetan. Hirugarrena, nik ingeles ez.
Benetan gustatu egin zaizkit eta nire inguruan irakurri dituztenei zer esanik ez. Horregatik, besteontzat, morroi honen inguruko zertzelada eta burutazio batzuk hemen jartzea erabaki dut. Esango didazue zer iruditzen zaizuen.
Biografiaz: hau, hau, hau eta hau.
Chris eta Alpujarras: hau, hau, hau eta hau.
Elkarrizketak: hau, hau, hau eta hau.
Bere liburuez: hau, hau, hau, hau eta hau.
Zenbat hari, kable eta h... dituzu zure lan-mahaian, ordenagailuaren inguruan, ...
Asko eta asko hitz egiten dugu (eta idazten) IKTei buruz. Badirudi, orain, horiek aipatzen ez dituena lekuz kanpo dagoela. Ezin dela izan irakasle.
Erabili ere erabiltzen ditugu. Batzuek gehiago eta beste batzuek gutxiago. Eta hor dago galdera. Badakigu erabiltzen? Irizpideak argi ditugu?
Manuel Area Moreira irakasleak "Ordenadores en el aula" blogean "Comunicacion y pedagogia" aldizkarian idatzi duen artikulu baten laburpena egiten digu. "Buenas prácticas en el uso de las TICs en el aula" du izenburua.
Bertan, klasean IKTak erabiltzeko momentuan argi izan behar diren hainbat irizpide edo printzipioren zerrenda egiten digu.
Neure blog honen (eta aurrekoaren) inguruan izan ditudan gorabeherak oso ondo aztertzen dituen artikulu bat topatu dut.
Boris Mir blogariak bere "La Mirada Pedagogica" blogean idatzita topatu dut. Beste gune bat ere badu.
Seguruenik beste hainbatek ere antzekoak izan dituzue blogen historia honetan.
Mikel Agirregabiriari esker. Urteari gogotsu ekiteko hainbat argazki.
| Lortu zure stickama doan |