Artxiboak: 2008

2008-11-19

Permalink 19:20:36, Atalak: Irakasleontzakoak  

Irakasle on samarra

Ez dago txarto jakitea nola dabiltzan besteak. Honako honetan irakasle baten eskarmentuak ezagutzeko aukera ematen digute. On egin.
----------
Permalink 18:56:22, Atalak: Argazkiak  

Neurtzen

----------

2008-11-18

Permalink 18:37:28, Atalak: Argazkiak  

Udazkena

----------

2008-11-08

Permalink 19:08:04, Atalak: Euskal idazleak  

Hasi da Durango

Hilabete bat geratzen bazaigu ere hor dugu Durangoko Liburu Azoka deika. Lehenago zizka-mizkak izan ditugu. Gaurko Berriak lehen plater ona izan daitekeen Joseba Sarrionandiaren azken lana eskaintzen digu. Ez diezagula zuhaitzak basoa ikustea oztopatu baina, seguruenik, zuhaitz bikaina izango da. Gau ilunekoak.
----------

2008-10-30

Permalink 19:07:41, Atalak: Euskal idazleak  

Forges Lertxundik ikusita

Gaurko Berrian honela idatzi du Anjel Lertxundik, Forgesek irudi hori dela-eta:

Malkotxo bi

Atzoko El País periodikoan Forgesen txisteak Karlos Marxen karikatura bat zekarren. Manifestu komunistaren egileak irribarre ironikoa eskaintzen zigun bizar sarriaren artetik. Ondoan, nekazari itxurako emakume batek galdetzen zuen: “Zergatik uste dun Marx dela?”; eta beste batek erantzun: “Irribarre jostaria ateratzen ari zaiolako”.

Kapitalismoaren krisiak eragindako mendekuzko barrea zelakoan, barre jostari berak harrapatu ninduen neu ere, harik eta egunkari berean irakurri nuen arte Santander Bankuak hamar mila milioi euro irabaztea aurreikusten duela, harik eta egunkari berean orri osoko iragarki bat ikusi nuen arte, orain astebete hondoratu omen zen ING bankuarena, ehuneko seia eskaintzen.

Forgesen txisteari begiratu nion ostera. Irribarreaz gainera, malkotxo bi ikusten ziren Marxen begietan. Lehen kolpean, irribarre jostariak eragindakoak zirela pentsatu nuen. Bigarren begiratuan, ordea…

OHARRAK (Post scriptum)

Olariagaren gaurko bineta ez zaio atzean geratzen atzoko Forgesenari. Banku bateko diru kutxatik beso bat ateratzen da, eskuan sonbreru bat duela, diru eske Zakilixuti…

----------

2008-10-23

Permalink 21:16:45, Atalak: MOODLE  

MOODLE urratsez urrats

Oraindik arazoak MOODLE erabiltzeko? Ikastaroak sortzeko? Honek emango dizu laguntza. Ekin redio...
----------
Permalink 20:48:35, Atalak: Irakasleontzakoak  

Ikasleen galderak

Ez dut zalantzan jartzen aldaketa garaietan gabiltzala. Asko ari dira gure jardunean eta klaseetako zereginean gauzak aldatzen. Gauzak ez ditugu egiten duela ez hainbeste egiten genituen moduan. Hala ere galderak zergatik? Nork esan digu aldatu behar dugula? Kontuan hartu ote ditugu ikasleen beharrak? Entzun ditugu ikasleen galderak? Ikasleen galderei erantzuten ari ote gara?

Horretaz topatu dudan elkarrizketa hau eskaintzen dizuet hemen. On egin!!

 

“la escuela está llena de respuestas a preguntas que tu no haces”

----------

2008-10-22

Permalink 20:00:45, Atalak: EKIN  

Web 2.0 tailerrak

Carlos Cabanillas eta Francisco Muñoz de la Peñak landutako tailer baten berri izan dut. Orain arte isilean eta propagandarik egin gabe omen zuten. Baliagarria iruditu zait lehen begiradan. Badago beraiek sortutakorik eta baita besteek egindakorik ere. Bildumatze lan bikaina egin dute.  
----------

2008-10-19

Permalink 22:50:58, Atalak: Wikiak  

Wikiak irakaskuntzan

Asteburu honetan “LA WEBVOLUCIÓN: Nuevas Herramientas para la Enseñanza/Aprendizaje: Pizarras Digitales Interactivas y Web 2.0″. izeneko jardunaldiak izan dira Madrilen.

Horretaz idatzi du Francisco Muñoz irakasleak bere gunean.

Interesgarria iruditu zait Franciscok berak eskaitakoa hitzaldia wikiei buruz. Oso txukun aurkeztutakoa.

----------

2008-10-08

Permalink 07:25:18, Atalak: Physics  

Nobel sariak

Partikula subatomikoei buruzko ikerketak saritu ditu Fisikako Nobel sariak

Kobayashi eta Maskawa japoniarrak eta Nambu estatubatuarra izango dira aurtengo hiru sarituak

Arantxa Elizegi

Azken helburua unibertsoaren sorrera azaltzea duten ikerketak saritu ditu aurten Fisikako Nobel sariak. Medikuntzakoekin herenegun gertatu bezala, Fisikako saria ere hiru zientzialarirentzat izango da: bi japoniarrak, Makoto Kobayashi eta Toshihide Maskawa; eta estatubatuarra hirugarrena, Yoichiro Nambu. Hirurek egindako ikerketei esker Unibertsoaren simetriarik eza azaltzeko teoria berriak garatu ditu gizarteak. Horien arabera, maila subatomikoan gertatzen diren desbideratzeak dira simetria ezaren erantzuleak.

Nambu izan zen lehen aldiz simetriaren berezko haustura aipatu zuena. 1960an aurkeztu zuen teoriaren arabera, simetriaren haustura hori da superkonduktibitatearen eragilea -korronte elektrikoak erresistentziarik aurkitzen ez duenean agertzen da superkonduktibitatea-. Hutsaren ikerketan erabiliko zuen aurrerago teoria hori, eta hala azaldu zuen, hutsean, alegia, energia ia ezereza den kasuetan, ez dela simetriarik.

Teoria praktikara

Simetriaren berezko haustura 1964an atzeman ahal izan zuten lehen aldiz; baina Kobayashi eta Maskawa izan ziren, 1972an, partikulekin egindako esperimentuen bidez hura frogatu zutenak. Materia quarkez eta leptoiez dago osatuta, eta bi fisikari japoniarrek azaldu zuten hiru mota quark behar zutela egon. Bi eta hogei urte artean behar izan zituzten mundu osoko zientzialariek Kobayashi eta Maskawaren teoria egiaztatzeko. Zehazki, 1974an, 1977an eta 1994an frogatu ahal izan zuten hiru quark mota zeudela: charm, bottom eta up. 2001ean, Stanfordeko (AEB) partikula azeleragailuan eta Tsukubako (Japonia) KEKen egindako esperimentuek erakutsi zuten partikulen simetria hauts zitekeela. Hala frogatu zuten 30 urte lehenago bi fisikari japoniarren aurkeztutako teoria.

Hiru zientzialariek, ordea, lehendik ere jaso izan dute saririk egindako lanagatik. Nambu Tokion jaio zen 1921ean, baina aurrerago AEBetako herritartasuna jaso zuen. Hala, AEBetako Zientzien Domina eta Japoniako Kulturaren Ordena jaso ditu. Beretzat izango da sariaren erdia. Beste erdia, berriz, Maskawa eta Kobayashirentzat izango da. Gaur, bestetik, Kimikako Nobel saridunak jakinaraziko dituzte.

Berria, 2008/10/08

----------

2008-10-02

Permalink 07:11:02, Atalak: Euskal idazleak, Ikasleentzat  

Kalean "Golgota"

Atzo kaleratu zen Xabier Montoiaren azken elaberria. Gaurko egunkariek hala jasotzen dute berria. Besteak beste, Berriak eta Garak
----------

2008-09-30

Permalink 08:11:38, Atalak: Euskal idazleak, Ikasleentzat  

Izarak

Larrepetit, Castillo Suarez

Ikasturte berriarekin iritsi ziren. Herri txikia zen, eta berehala ohartu ziren bertakoak etorreraz. Horietako bat, gainera, herriko eskolara etorria zen lanera, eta, beraz, laster izan zuen harremana herriko guraso askorekin. Neska jatorra zela esaten zuten, zortea izan zutela; irakasleen joan-etorri handia izaten zela herri hartan, ez zutela hara joan nahi herri txikia eta zokoratua zen aldetik... Urruti zegoen toki guztietatik, bai.

Beste neskak ez zuen bertan lan egiten. Arratsalde partean iristen zen, eta egiten zuen lehendabiziko gauza dendara joatea zen, afaltzekoak erostera. Ez zitzaizkion galderak gustatzen. Deserosoa zitzaion dendariak galderak egiteko zuen joera eta erosleek jartzen zuten arreta. Nolanahi ere, atseginak ziren harekin. Jende atsegina zen. Adeitsua. Jende berrira ez oso ohitua, apika. Nobedade gutxi izaten zen herri hartan, bai.

Une jakin batean, ordea, herritarrek haiekiko jarrera aldatu zuten. Askoz ere jarrera hotzagoa hasi ziren erakusten haiekiko, ulertzen ez zuten arrazoi bategatik. Baina presioa hain handia izan zen, non herri eta ikastetxe handiago batera aldatu baitzen neska hurrengo ikasturtean. Laguna haren atzetik joan zen. Inork ez zien esan ohartuak zirela izara bakarra esekitzen zutela balkoian astean behin, eta ez bi.

«Itzuliko naiz (...) Sasiotan masustarik ez dagoenean (...) Beldurra diot zuen askatasunari». (Gotzon Barandiaran)

 

Une jakin batean, ordea, herritarrek haiekiko jarrera aldatu zuten. Askoz ere jarrera hotzagoa hasi ziren erakusten haiekiko, ulertzen ez zuten arrazoi bategatik

Berria, 2008/09/30

----------

2008-09-29

Permalink 01:50:31, Atalak: Euskal idazleak, Ikasleentzat  

Xabier Montoiaren Golgota

Urteetako herra sufrituko du Felisak, aita eta ahizpa hil zizkiotenen gogaideek beren gorrotoaren biktima egingo baitute geroan ere. Moja sartuko da Felisa, ahizpa Elena bihurturik errukia eta barkamena ezagutuko dituelakoan, baina maitasunaren lekuan bazterkeria bihozgabea jasango du berriz ere.
1936ko udan hasi eta XX. mende amaieraraino luzatzen den istorio lazgarria idatzi du Xabier Montoiak; fintasun psikologiko harrigarriz eta leunkeriarik gabeko idazkera gordinez, gizakiaren xalotasuna eta ankerkeria bere biluztasunean erakutsi dizkigu
egileak. Ahaleginak ahalegin, bizitza oro den borrokaren alferrikakotasuna, beharbada.

Gara egunkariak, 2008/09/28, liburuaren pasarte bat eskaintzen du

Xabier Montoia hobeto ezagutu nahi baduzu, begiratu hau.

----------

2008-09-25

Permalink 16:58:51, Atalak: Ikasleentzat  

Hizkuntzak ikastea

Matrikulazio garaian gabiltza. Euskaltegi batean edo bestean izena emateko garaian. Hor zehar, euskaltegi batzuek egindako propagandan, zakur bat azaltzen dela ikusi dut. Zakurra edo zakurraren mingaina. Zakurrek ere izango dituzte beren arrazoiak hizkuntzak ikasteko.Euskara ikasteko ere bai. Zakurrek arrazoi asko izaten dituzte euskara ikasteko.

Arrainek ere bai. Arrainek ere badituzte arrazoiak hizkuntzak ikasteko. Hona hemen arrainen arrazoi bat hizkuntzak ikasteko.

----------

2008-09-21

Permalink 21:57:03, Atalak: Argazkiak  

Numancia

Ez al deu izango bukaera berdina!!

----------
Permalink 21:55:48, Atalak: Argazkiak  

Zubia

Zubi horren ostean bizi da Chris Stewart

----------
Permalink 21:46:37, Atalak: Irakasleontzakoak, MOODLE  

Moodle erabiltzearen abantailak

Ez dizkigu arazo guztiak konponduko baina Moodle erabiltzearen aldekoa izan naiz hasiera-hasieratik. Norbaitek ez badu oraindik argi ikusten hemen du, nik egingo nukeen baino askoz hobeto azalduta, halako plataforma hori erabiltzearen arrazoiak eta abantailak.

----------
Permalink 21:42:48, Atalak: Irakasleontzakoak, B-learning  

Dekalogoa

Astiro bada ere, astiroegi agian, dagoeneko abian dira talde mistoak: aurrez aurreko jarduna eta on-line lana lotzen edo batzen dituzten ikas-prozesuak. Zaila da, hain eskarmentu gutxi dugunean, zerk emango duen arrakasta eta zerk ez aurreikustea. Nola lortuko dugun bide berria garatzea.

Hemen eskaintzen dudan hau sarean topatutako dekalogo txiki bat da. Oso modu laburrean eta argian hainbat kontzeptu eskaintzen dituena. On egin!

----------

2008-09-10

Permalink 08:04:15, Atalak: MOODLE  

MOODLE eta hasi berriak

Azken aldi honetan badirudi MOODLE dugula arazo guztien konponbide. Horrek emango omen digu irakaskuntzaren korapiloen irtenbidea. Irakaskuntzan urte batzuk daramatzagunok honelako gertaera asko ikusi eta jasan ditugu: azken aurkikuntza hoberena. Aurreko guztia zakarrontzira bota eta hartu azkena. Bat aipatzeagatik duela ez hainbeste urte izandako Atazetan Oinarritutako Ikaskuntza/Irakaskuntzarena. Bitxia da zer gutxi entzuten den gaur egun horretaz. Gainditutako fenomenoa nonbait. Hori joan da eta orain MOODLE da erabili behar dena.

Sarean nenbilela ezagutzen ez nuen blog bat ezagutu dut eta Moodle erabiltzeko eskaintzen dituen aholkuak ekarri ditut hona. On egin.

----------

2008-09-09

Permalink 07:36:18, Atalak: Physics  

Matematikaren logika

----------

2008-09-07

Permalink 17:47:04, Atalak: Euskal idazleak, Ikasleentzat  

Orbetarrak

Ikasturte berriari ekiteko ordu hauetan nire lehen lantxoa izan dadila nire ikasleentzat. Aurreko ikasturtea bukatzear zela, hainbatek eskatu zidaten udan irakurri ahal zituzten liburuen zerrenda. Nola halakoa eman nien. Espero dut baten bat irakurri izango dutela.

Oraingoan duela gutxi kaleratu den liburu bat aurkeztu nahi dien. Liburua eta bere egilea.

Egilea: Joan Mari Irigoien. Liburu eta lan andana mardula du Joan Marik.   Ez naiz hasiko hemen bere lanetako hau eta hura aipatzen. Sartu sarean eta bota soa.

Azkena baino ez dut ekarriko hona. Ea gustukoa egiten zaizuen. Batetik Garan argitaratutako aipua duzue eta bestetik Berrian. Baita pasarte bat ere.

Berari egindako elkarrizketa bat eta beste bat irakurtzeko aukera ere baduzue.

Beno, nahiko gauzkoz. Esango didazue atsegin duzuen edo ez liburua.

----------

2008-09-03

Permalink 20:48:21, Atalak: Blogak  

Beste egun bat...

----------

2008-07-14

Permalink 17:42:53, Atalak: Euskal idazleak, Ikasleentzat  

Azterketetako ariketak

Oporretan dagoeneko. Ondo egin dutenak zein txarto aritu direnak denak oporretan. Azken egunetako zurrumbiloa ahaztu eta lasaitu. Azken egunetako zurrumbiloan azterketak. Ez da egon azterketa faltarik. Ahozko azterketan modan jarri da orain argazkien iruzkinak egitea. Ikasleari, azterketariari, argazkia ematen zaio eta ea... Gauza bitxiak entzuten dira. Bai.

Aurreko egun batean Anjel Lertxundiren testu bat irakurri nuen. Argazki baten iruzkina egiten zuen. Idatziz. Bere blogean. Ez nuen izan zalantzrik azterketa gainditutzat emateko. Bikaina testua. Beti izan dut irakasle Anjel.

Ea zer iruditzen zaizuen zuei. Testua hau da. Argazkia goikoa. Azterketen bigarren deialdirako eredu paregabea.

----------

2008-06-25

Permalink 19:08:12, Atalak: Euskal idazleak  

Nire ikasleei

Oporretan dira jadanik. Eta oporretan joan aurretik zin egin nien beraiek buruan nituela behin baino gehiagotan idatziko nuela blogean beraientzat.  Oraingo honetan aspertuta edo aisialditxo bat nola bete ez dakitela direnean lagungarri izango duten gunea eskaini nahi diet. Irakurtzeko. Irakurtzeko eta...

On egin azken ikasterteko lagunok!! On egin eta ongi izan!!

 

----------

2008-06-14

Permalink 22:08:57, Atalak: Physics  

Feynman geroago

">" />
----------
Permalink 22:06:27, Atalak: Physics  

Feynman

">" />
----------

2008-05-31

Permalink 18:56:09, Atalak: MOODLE  

MoodleMoot Euskadi 08

Joan den maiatzaren 23an Arrasaten MoodleMoot Euskadi 08 izan da. Dagoeneko sarean daude bertan eman ziren hitzaldien laburpen eta testu osoak. Euskaltegietan gabiltzanontzat bat baino gehiago begiratu beharrekoak. Bat aipatu behar izango banu hauxe. Besteak ahaztu gabe.
----------
Permalink 18:41:37, Atalak: Podcasting  

Podcastak erabili, sortu eta argitaratu.

Azken aldi honetan gai honen inguruan janzten ari naiz eta hor ibiltzen naiz hara eta hona amaraunean. Oso zaila izaten da podcasten prozesu osoa azaltzen duen tokirik topatzea baina orangoan topatu dut bat. Isabel Perez Torresen gunean topatu dut. Hemendik aurrera ekin eta ea zer gertatzen den jakitea falta zait.
----------

2008-05-21

Permalink 19:31:35, Atalak: EKIN  

UBUNTUri esker

Alejandrox gunean UBUNTU erabiltzaileentzako 100 aplikazio topatu ditut. Gehiegi pertsona batentzat baina aukeraketa eginda...
----------
Permalink 19:24:30, Atalak: Podcasting  

Beste blog bat eta podcast

Gaur IKTen eremuan irakasle dudan lagun batekin izan naiz bazkari lasaian. Bazkaria eta batez ere bazkari ostea. Sabela gobernatuta hobeto egiten da hitz gauza serioez.

Horretan ari ginela podcasten gaira lerratu gara une batean. Badirudi, IKTen arloko beste tresna batzuekin erkatuta ahaztuta dagoen gaia dela hau, podcasten gai hau. Arrazoi asko egon daitezke horretarako. Bat izan daiteke ni oker egotea. Hau da, nahiz eta nik pentsatu ahaztutako edo baztertutako tresna dela, benetan ez izatea horrela.

Argi dudana zera da: beste tresna batzuekin gertatzen ez den bezala ingurune honetan beharrezkoagoa dela elkarrekin aritzea, elkarrekin lan egitea. Ez dut oso erraz ikusten otso bakartia izatea podcast bat egitean. Pentsatzen dut hemen oinarri sendoagoa behar dela IKTen inguruko tekniketan.

Hori horrela, geroago etxean ordenagiluan RSSak begiratzen ari nintzela blog berri bat ezagutzeko aukera izan dut. Cuaderno Intercultural izenekoa. Egileak: Rosana Larraz Antón eta  Mª Isabel González Martínez.

Eta gaurko datarekin honako hau: El podcast y su uso didáctico. Badut tarte baterako zeregina.

 

 

----------

2008-05-18

Permalink 18:31:43, Atalak: Irakasleontzakoak  

Irakaslearen gaitasunak IKTen inguruan

Bukatu dugun aste honetan, maiatzaren 14, 15 eta 16an, Murciako Lorcan "III Jornadas Nacionales sobre TIC y educación (TICEMUR 2.0008)" izeneko jardunaldiak garatu dira. Programan ikus ditzakegu bertan hizpide izan diren gaiak.

Laburpenean eskaintzen dizkiguten bertako foro irekian azaleratu diren ideiak. Gehiago jakiteko sartu Pere Marguès irakasleak bere blogean egindako laburpenean. Benetan erabilgarria, batez ere ikastetxeetan IKTak erabiltzen hasteko eta trebatzeko egiten dituen iradokizunak.

----------
Permalink 18:18:29, Atalak: Irakasleontzakoak  

Deskribapena

Deskribapena gure kurrikulumaren atal bat da. Gure euskaltegian, Leioako Mastitxu Udal Euskaltegia, 1B mailako atala da.

Lagungarri izango zaizuelakoan amaraunean topatu dudan experintzia dakarkizuet. Lourdes Domenech irakaslearen blogean topatu dut. "Un album para la descripcion" du izena. Argazki bilduma ederra eskaintzen digu klasean erabiltzeko. Eta badirudi gero eta argazki gehiago eskainiko dizkigula.

On egin.

----------

2008-05-14

Permalink 18:52:56, Atalak: WEB 2.0  

Web 2.0 Planeta

Cristobal Coboren blogean topatu dut oraingoa. Cristobal Cobok berak eta Hugo Pardo Kuklinskik idatzitako liburua da. "Planeta web 2.0. Inteligencia Colectiva y medios fast food". Izenburuaren bigarren atalak ez du asko erakartzen baina merezi du. Liburu zehatza eta esku artean erabilgarria. Batez ere bosgarren kapitulua gustatu zait: "Aprendizaje colaborativo". Erraz eta arin irakurtzen da eta baliabide asko eskaintzen ditu. Liburua PDFn jaitsi ahal da.
----------

2008-05-08

Permalink 18:43:40, Atalak: Argazkiak  

Bestelako mundu bat

----------

2008-05-07

Permalink 18:48:14, Atalak: Euskaltegietakoak, Irakasleontzakoak  

Udako prestakuntza ikastaroak

Etengabeko prestakuntzaren bidean urrats berriak egiteko, prestakuntza-ekitaldi ugari eratu ditu HABEk udarako.
----------

2008-04-29

Permalink 22:51:29, Atalak: Stamptxoak  

Hontza

----------

2008-04-27

Permalink 20:48:03, Atalak: Blogak  

Blogak ikasgelan

Anibal de la Torrrek blogak nola erabili dituen bere klaseetan azaltzen digu. Benetan astiro irakurtzekoa eta etekin asko ateratzeko modukoa.

Portzierto. Bukaera nire euskaltegikoaren antzekoa. Sareak lehen ere kale egiten zuen sarritan. Lehen itsasoan eta orain...

----------
Permalink 20:40:11, Atalak: Wikiak  

WIKI ikastaroa

Francisco Muñozi esker ezagutu dut honako Wiki ikastaroa. Manolo Asensioren ikastaroa da.
----------

2008-04-16

Permalink 18:18:17, Atalak: Euskaltegietakoak, Irakasleontzakoak  

Ari garela eta...

----------

2008-04-15

Permalink 13:00:39, Atalak: Euskaltegietakoak, Ikasleentzat  

IPOD bat opari

Ez duzula oraindik IPOD bat? Lasai!! Leioako Mastitxu Udal Euskaltegiak aurten 25 urte egin ditu. Hori ospatzen ari dira. Hori dela arrazoi musika emanaldia eskainiko dute maiatzaren 30ean. Emanaldian parte hartuko duen musika taldea aukeratzeko herritarren artean inkesta bat egingo dute bakoitzak adierazteko zein talde duen atsegin. Erantzuna ematen duten guztien artean IPOD bat zozkeatuko dute. Beraz, sartu eta erantzun. IPODa zurea izan daiteke!!!
----------

2008-04-14

Permalink 18:59:23, Atalak: Irakurtzekoak, Irakasleontzakoak  

Demokrazia

Atsegin dudan idazle batekin egin dut topo gaur "Gara" egunkarian. Eduardo Galeano. Nik atsegin dut. Beste batzuek gorroto izango dute. Denok atsegin berberak bagenitu aspergarria litzateke mundu hau. Ondo dago batzuek atsegin izaten duguna beste batzuek gorroto izatea. Eta alderantziz. Aberastu egiten du unibertso hau.

Gaur Errepublika eguna da. Izan zitekeenaren eguna. Errepublika. Rex Publika. Uste dut horregatik dagoela hainbat pendilaje errepublikaren aurka. Nahiago dute Rex pribata. Errepribata. Eta Errepribata horren barruan ondo konpontzen dira Erregetzaren barnean. Eta ondo izate horren altzoan Erregetza eta Demokrazia uztartzen dituzte. Denok gara berdinak baina bat berdinagoa.

Ezagutzen nautenek ondo dakiten bezala, gutxi dut Erregetzaren alde. Ezagutzen dutenek susmatzen duten bezala Demokraziak ez nau gehiegi erakartzen.

Izan ere, eta Eduardo Galeanori lapurtzen diot, la democracia griega amaba la libertad, pero vivía de sus prisioneros. Los esclavos y las esclavas labraban tierras, abrían caminos, excavaban montañas en busca de plata y de piedras, alzaban casas, tejían ropas, cosían calzados, cocinaban, lavaban, barrían, forjaban lanzas y corazas, azadas y martillos, daban placer en las fiestas y en los burdeles y criaban a los hijos de sus amos.

Un esclavo era más barato que una mula. La esclavitud, tema despreciable, rara vez aparecía en la poesía, en el teatro o en las pinturas que decoraban las vasijas y los muros. Los filósofos la ignoraban, como no fuera para confirmar que ése era el destino natural de los seres inferiores, y para encender la alarma. Cuidado con ellos, advertía Platón. Los esclavos, decía, tienen una inevitable tendencia a odiar a sus amos y sólo una constante vigilancia podrá impedir que nos asesinen a todos.

Y Aristóteles sostenía que el entrenamiento militar de los ciudadanos era imprescindible, por la inseguridad reinante.

Nolako zura, halako ezpala??

----------

2008-04-07

Permalink 12:46:11, Atalak: Euskara  

Malgua izan behar dut

Gaur udaletxera deitu dut. Euskal Herriko udaletxe batera. Euskaraz ekin diot. Ez duela ulertzen. Losientomuchoperonoteentiendo. Gaztelaniaz egiteko eskatu diot. Ez dut aparteko arazorik beste  hizkuntza horretan eta bere hizkuntzan egin diot. Berak bere hizkuntzan erantzun dit ez nirean.

Gero jakitun batek esan dit txarto egin dudala nire erasoan. Malgua izan behar dudala adierazi dit. Enpin.

----------

2008-04-02

Permalink 19:25:45, Atalak: Euskal musika  

Anje Duhalde Sopuertan

Datorren ostiralean, apirilak 4, Anje Duhaldek kantaldia emango du Sopuertan.

Enkarterriko Berbalagun taldeak antolatuta.

Larunbatean, apirilak 4. Sopuertan (El Castaño auzoan), Aterpe tabernan, iluntzeko 20:00etan.

Bizkaitarrok: dagoeneko ez duzue aitzakiarik Enkarterriko zatitxo hau ez ezagutzeko!

Sarrera doan eta edaria merke.

 

----------

2008-03-28