Mezua: Irakurtzeko zaletasuna: harribitxiori

2007-12-28

Permalink 19:15:00, Atalak: Irakasleontzakoak  

Irakurtzeko zaletasuna: harribitxiori

Batzuk adinean zertxobait aurrera joandakoan gara. Eta seme-alabak ere baditugu. Eta sarritan euskaltegietan ikasleekin izaten ditugun arazoak etxera heldutakoan berriro ditugu. Horietako bat irakarkurtzearena. Garai txarrak hauek liburuarentzat. (Malos tiempos para la poesia).Euskaltegietan ikasleek ez dute irakurtzen. Ez dute irakurri nahi. Guk agintzen dieguna ez dute irakurri nahi izaten, behintzat. Etxean berdin gertatzen zaigu. Seme-alabek gorrotoa diote irakurtzeari.

Orokorrean hitz egiten ari naiz. (Idazten). Batzuei ez zaizue horrelakorik gertatuko zuen ikasle eta seme-alabekin. Zoriontzuok zuek!

Ana Fernández Martínez-ek lan bikaina sareratu du. Interesgarria eta osoa. Ikasleak (araututako ikaskuntzakoak, egia da) irakurtzera eramateko teknikak, estrategiak eta baliabideak eskaintzen dizkigu. Euskaltegietan gabiltzanontzat ez da baliagarria izango bere osotasunean. Baina aurkezten dituen hainbat eta hainbat ideia oso erabilgarriak dira dauden-daudenean edo aldaketatxoren bat eginda.

Zer esanik ez gurasoak garenontzat.

Hala ere izan beti gogoan honako hau: ikasi nahi ez duenari irakasten aritzea landugabeko lurrean ereitea bezalaxe da. (Ez horregatik!) (Lore guztiek dute beren arantzatxoa).

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution