Uste nuen egun hauetan (neguko solstizioko egun hauetan, neguko tenporak duela gutxi izan ditugun egun hauetan, udaberrian erein eta landatu eta udan jasotako uztaz gozatzeko egun hauetan, ...) inork ez zuela sarean ibiltzeko ohiturarik.
Baina ez da horrela. Hortik zehar nenbilela, Zibereskola gunean Migel Agirregabiriak idatzitako artikulu baten aipu baten atzetik joanda blogak ikasleen artean erabiltzeko, beste batzuek nola erabili izan dituzten, ideiak jasotzeko parada izan dut. EDUTEKAn sareratua. rtikulu laburra. Zenbait atal ezagunak eta agian soberan ere egon daitezkeenak batentzat edo gehiagorentzat. Baina, bese atal batzuk interesgarriak. Batez ere egindako edo izandako esperientziei erreferentzi egiten dieten atalak. On egin. Garai hauetako oturuntzak baino hobea da.
| Lortu zure stickama doan |