Aspaldi izan nuen irakasle F. Muñoz. Eta egia esateko berak murgildu ninduen IKTen mundu eder honetan. Bere bloga hurbiletik segitzen dut, sarritan idazten dituen gauza asko gustatzen ez bazaizkit ere. Larregi aritzen da erretenetik kanpo. Eta batzuetan euskara eta euskaldunon inguruan botatzen dituenak erretenetik oso urruti daudela esatea baino ez zaigu geratzen.
Baina oraingoan eta, eta beste hainbat aldiz gertatu zaidan bezala, berari esker topatu dut honako harribitxia. Harribitxia edo harritzarra, galanta eta luzea baita. Lola Torres Ríos irakasleak idatzitako testu luzea eskaintzen digu. Blogen erabileraz aritzen da, eta izan edo burutu dituen eskarmentuak ezagutarazten dizkigu. Ez dut irakurri osorik. Aurkibidea eta paragrafo solte batzuk baino ez. Laster izango ditugun neguko solstizioko oporretan irakurtzeko modukoa dela uste dut eta horretarako gordeko dut.
Ea zer deritzozuen zuek.
| Lortu zure stickama doan |