Zubi luzea joan da eta berriro ohikoetara.
Egun hauetan sarean nenbilela berriro egin dut topo Feynmanekin. Rich Feynman. Ecce Homo.
Beti izan dut gustoko pertsona hau. Ezer baino gehiago pertsona. Bere zerzelada guztiekin. Irakaskuntzan lan egien dugunok benetan ezagutu beharko genukeen pertsona da. Fisikako bere lanak eta ideiak ulertzea ez da oso erraza. Are gehiago, ezinezkoa batzuetan. Baina irakasle izan zen neurrian ezinbestekoa iruditzen zait bera ezagutzea.
Princentoneko Ikasketa Aurreratuetan lanpostu eder bat eskaini izan ziotenean uko egin zion lanposturari. Zergatik? Aurrez aurreko klaseak emateko aukerarik izango ez zuelako halako lanpostua onartuta. Zertaiten adierazle.
Bera ezagutzen hasteko biderik onena bere alabak bildutak eskutitzen liburua izan daitekeela uste dut. Udan irakurri nuen eta benetan paregabea iruditu zitzaidan.
Eta eskutitz horien artean Feynmanek bere lehen emazteari, Arline, idatzi zion eskutitza. Arline hil eta bi urtetara idatzi zion. Eskutitz hori irakurri eta zerbait berezia sentitzen ez baduzu, ... enpin.
Behin horrekin hasi eta gero erabili google. Ez duzue irakurgairik faltako.
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
| Lortu zure stickama doan |