Artxiboak: Abendua 2007

2007-12-30

Permalink 18:48:44, Atalak: Argazkiak  

Txerren

----------

2007-12-28

Permalink 19:36:09, Atalak: Argazkiak  

Non dago?

----------
Permalink 19:15:00, Atalak: Irakasleontzakoak  

Irakurtzeko zaletasuna: harribitxiori

Batzuk adinean zertxobait aurrera joandakoan gara. Eta seme-alabak ere baditugu. Eta sarritan euskaltegietan ikasleekin izaten ditugun arazoak etxera heldutakoan berriro ditugu. Horietako bat irakarkurtzearena. Garai txarrak hauek liburuarentzat. (Malos tiempos para la poesia).Euskaltegietan ikasleek ez dute irakurtzen. Ez dute irakurri nahi. Guk agintzen dieguna ez dute irakurri nahi izaten, behintzat. Etxean berdin gertatzen zaigu. Seme-alabek gorrotoa diote irakurtzeari.

Orokorrean hitz egiten ari naiz. (Idazten). Batzuei ez zaizue horrelakorik gertatuko zuen ikasle eta seme-alabekin. Zoriontzuok zuek!

Ana Fernández Martínez-ek lan bikaina sareratu du. Interesgarria eta osoa. Ikasleak (araututako ikaskuntzakoak, egia da) irakurtzera eramateko teknikak, estrategiak eta baliabideak eskaintzen dizkigu. Euskaltegietan gabiltzanontzat ez da baliagarria izango bere osotasunean. Baina aurkezten dituen hainbat eta hainbat ideia oso erabilgarriak dira dauden-daudenean edo aldaketatxoren bat eginda.

Zer esanik ez gurasoak garenontzat.

Hala ere izan beti gogoan honako hau: ikasi nahi ez duenari irakasten aritzea landugabeko lurrean ereitea bezalaxe da. (Ez horregatik!) (Lore guztiek dute beren arantzatxoa).

----------
Permalink 18:59:22, Atalak: Blogak  

Blogak ikasleen artean

Uste nuen egun hauetan (neguko solstizioko egun hauetan, neguko tenporak duela gutxi izan ditugun egun hauetan, udaberrian erein eta landatu eta udan jasotako uztaz gozatzeko egun hauetan, ...) inork ez zuela sarean ibiltzeko ohiturarik.

Baina ez da horrela. Hortik zehar nenbilela, Zibereskola gunean Migel Agirregabiriak idatzitako artikulu baten aipu baten atzetik joanda blogak ikasleen artean erabiltzeko, beste batzuek nola erabili izan dituzten, ideiak jasotzeko parada izan dut. EDUTEKAn sareratua. rtikulu laburra. Zenbait atal ezagunak eta agian soberan ere egon daitezkeenak batentzat edo gehiagorentzat. Baina, bese atal batzuk interesgarriak. Batez ere egindako edo izandako esperientziei erreferentzi egiten dieten atalak. On egin. Garai hauetako oturuntzak baino hobea da.

----------

2007-12-27

Permalink 20:23:20, Atalak: Informatika  

Software Askea

Ez naiz hasiko oraingo honetan software askearen aldeko arrazoiak ematen. Entzun edo irakurri nahi dituenarentzat badira sobran dagoeneko emanda. Eta gehiago eman behar badira badira ni baino askoz ere hobeto emango dituzten asko.

Hala ere, ipuinen garai hauetan (zer dira, bada, egun nazkagarri hauek ipuinen garai baino?) Xavier de Blas Foix irakasleak ipuin itxura duen testu luze batean software askearen aldeko aldarrikapena egiten digu.

Zoriontsu izan benetako ipuin hau irakurtzen duzuen bitartean.

----------

2007-12-25

Permalink 17:56:03, Atalak: Physics  

Gaurko zerua

----------

2007-12-20

Permalink 16:03:28, Atalak: Physics  

Nire etxea hortxe dago

----------

2007-12-18

Permalink 23:11:21, Atalak: Blogak  

Blogak

Aspaldi izan nuen irakasle F. Muñoz. Eta egia esateko berak murgildu ninduen IKTen mundu eder honetan. Bere bloga hurbiletik segitzen dut, sarritan idazten dituen gauza asko gustatzen ez bazaizkit ere. Larregi aritzen da erretenetik kanpo. Eta batzuetan euskara eta euskaldunon inguruan botatzen dituenak erretenetik oso urruti daudela esatea baino ez zaigu geratzen.

Baina oraingoan eta, eta beste hainbat aldiz gertatu zaidan bezala, berari esker topatu dut honako harribitxia. Harribitxia edo harritzarra, galanta eta luzea baita. Lola Torres Ríos irakasleak idatzitako testu luzea eskaintzen digu. Blogen erabileraz aritzen da, eta izan edo burutu dituen eskarmentuak ezagutarazten dizkigu. Ez dut irakurri osorik. Aurkibidea eta paragrafo solte batzuk baino ez. Laster izango ditugun neguko solstizioko oporretan irakurtzeko modukoa dela uste dut eta horretarako gordeko dut.

Ea zer deritzozuen zuek.

----------

2007-12-15

Permalink 22:10:50, Atalak: Irakasleontzakoak, B-learning  

E-learning eta b-learning

Beatriz Fainholc irakasleak emando hitzaldia. E-learning eta b-learning arteko aldeak azaltzen ditu bai kontzeptu aldetik eta bai metodologia aldetik. Halaber IKTek zer eskaintzen duten aurrez aurreko irakaskuntzari eta zer birtualari edo konbinatuari (mistoari). Pablo Bongiovanni egile den blogari esker ezagutu dut gune hau.

Oso aberatsa Pablok egiten duen iruzkina.

----------
Permalink 21:52:25, Atalak: Denbora ematekoak  

Etxe garaiak

Sartu eta zenbatu etxearen solairuak.
----------
Permalink 21:45:23, Atalak: MOODLE  

MOODLE

Bitacora de Anibal de la Torre guneari esker Moodle hobeto menperatzeko hiru bideo ezagutu ditut. Benetan  bikainak dira. Gauzak oso modu errazean eta ulergarrian azaltzen dituzte hiru bideook. Batetik Moodle zer den, bestetik nola instalatu eta hirugarrenean alde tenologikoak. Hasi berriak direnentzat benetan egokia. Gero eta atxakia gutxiago dago tresna honi bere ekekinak ateratzen hasteko. Gure eguneroko lanean erabiltzen hasi garenok ikusi dugu dagoeneko zenbat laguntzen duen klaseak antolatzeko orduan.

----------

2007-12-13

Permalink 23:13:19, Atalak: Euskara  

Nafar Institutuko zuzendari berria

Xabier Azanza izendatu dute Euskararen Nafar Institutuaren zuzendari.

2002tik Nafarroako Ikastolen Federazioaren lehendakaria izan da. Gaurko markoarekin jokatu behar dela uste du, baina "aurrerapausoak" eman daitezkeela. Gobernuak hiru hilabete behar izan ditu zuzendaria lortzeko.

Informazio gehaigo Berrian eta Garan. Gaztelaniaz gehago topatu dut eta zahatzagoa ere bai: hemen, hemen eta hemen.

----------

2007-12-12

Permalink 23:03:25, Atalak: Irakurtzekoak  

Maitasuna

Gaur, testu bila sarean, hau topatu dut. Bilaketa ikasleengandik zen, bilatutakoa...
----------

2007-12-11

Permalink 11:24:57, Atalak: Denbora ematekoak  

Kalekumeentzat

">" />
----------
Permalink 11:16:22, Atalak: Physics  

Feynman

Zubi luzea joan da eta berriro ohikoetara.

Egun hauetan sarean nenbilela berriro egin dut topo Feynmanekin. Rich Feynman. Ecce Homo.

Beti izan dut gustoko pertsona hau. Ezer baino gehiago pertsona. Bere zerzelada guztiekin. Irakaskuntzan lan egien dugunok benetan ezagutu beharko genukeen pertsona da. Fisikako bere lanak eta ideiak ulertzea ez da oso erraza. Are gehiago, ezinezkoa batzuetan. Baina irakasle izan zen neurrian ezinbestekoa iruditzen zait bera ezagutzea.

Princentoneko Ikasketa Aurreratuetan lanpostu eder bat eskaini izan ziotenean uko egin zion lanposturari. Zergatik? Aurrez aurreko klaseak emateko aukerarik izango ez zuelako halako lanpostua onartuta. Zertaiten adierazle.

Bera ezagutzen hasteko biderik onena bere alabak bildutak eskutitzen liburua izan daitekeela uste dut. Udan irakurri nuen eta benetan paregabea iruditu zitzaidan.

Eta eskutitz horien artean Feynmanek bere lehen emazteari, Arline,  idatzi zion eskutitza. Arline hil eta bi urtetara idatzi zion. Eskutitz hori irakurri eta zerbait berezia sentitzen ez baduzu, ... enpin.

Behin horrekin hasi eta gero erabili google. Ez duzue irakurgairik faltako.

----------

2007-12-04

Permalink 23:05:18, Atalak: Denbora ematekoak  

Jope, jope

Sarean topatua. Bakoitzak jakingo zertan dabilen bere eskuekin.

Una científica inglesa, Kette Follen, descubrió con sus estudios que las personas que no tienen suficiente actividad sexual, leen los posts de los blogs con la mano posada en el ratón…

Zuzenean irakurtzeko, hemen.

----------
Permalink 22:55:17, Atalak: Euskal idazleak  

Relax

"Relax". Izen horrekin datorkigu Rafa Ugalderen azkena. Izenburu egokia datorkigun asteburu luzean irakurtzeko. Lasai eta relaxean. Ez dugu izaten gure hizkuntzan, zuzenean, horrelako gaiaz irakurtzeko aukera askorik eta eskertu egiten da etortzen zaiguna.

Liburuaz izan da gaur bertan "Berria" eta "Gara" egunkarietan aipamenik.

Eta Rafa Ugalde gehiago ezagutu nahi duenak: hau, hau eta hau.

----------
Permalink 14:57:14, Atalak: Physics  

Lehen izarrak

Lehen izarrak ilunak izan ote ziren?

----------

2007-12-03

Permalink 21:11:09, Atalak: Irakurtzekoak, Denbora ematekoak  

Murphy

Garai zailetan ez galdu irribarrea. Are gutxiago etsaiaren aurrean.

Murphyren legeak 1.

Murphyren legeak 2

----------

2007-12-02

Permalink 18:46:15, Atalak: Denbora ematekoak  

Sudoku 3 dimentsiotan

----------
Permalink 18:35:06, Atalak: Physics  

Telebista ikusten ez duenarena

Hona hemen telebista ikusten ez duen horrena, gaztelaniaz azalduta.
----------

2007-12-01

Permalink 17:57:29, Atalak: Physics  

Bestelako bizitza

No veo la tele. Milagrosamente, eso me permite tener cantidad de tiempo libre para hacer surf, contemplar los secretos del universo y tener contenta a mi novia.

– Garett Lisi, el Físico Surfero
que tiene una Teoría Unificada del Universo

----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution