Lasai. Ez dut ligatze asuntoarekin egonezinik. Fernando Morillok kaleratu duen liburu berriaz natorkizue oraingoan. Lehenago zertxobait ezagutzen nuen. "Gloria mundi" irakurri nuen eta atsegin egin zitzaidan liburua. Nire gustuetatik hurbil zebilelako, besteak beste. Fisika.
Baina hemen, batez ere, aipatu nahi dudana Fernando Murillok plazaratu duen azken liburua da.
«Seximenduz» edo, azpitituluak argiro esaten duen bezala, «Zer arraio egin behar da hemen ligatzeko?». Hori da Fernando Morillok, batez ere nerabeei begira, plazaratu duen (esku)liburua. «Ars amandi» moduko bat da, fitxak eta guzti, edo nolabaiteko «mapa seximentala». (Gara.
Fernando Morillori buruz gehiago jakin nahi izanez gero: hau, hau, hau, hau eta beste hau.
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
| Lortu zure stickama doan |