Artxiboak: Azaroa 2007

2007-11-30

Permalink 13:26:06, Atalak: Stamptxoak  

Earradagalizia

----------

2007-11-28

Permalink 11:36:20, Atalak: Irakasleontzakoak  

Aldizkari berria

Gaur aldizkari elektroniko berri bat ezagutu dut: "Glosas didacticas"
----------
Permalink 11:02:04, Atalak: Irakasleontzakoak, EKIN  

Emozio adimena

Ez dira gutxi aldatu urteen joanean gure lana eta lan hori egiteko era. Sarritan euskara irakasleok klasean horixe izaten gara  gutxien: euskara irakasle. Lehenago gara (batzuetan nahita eta besteetan halabeharrez) lagun (batzuena, besteena baino gehiago, tamalez) aholkulari (ez izan eta eman), aitorpen entzule, laguntzaile, tutore, ... aita, ama, ... enpin.

Uste dut, horrek guztiak adierazten duena, zera dela: gure kezka guztien ardatz eta gune ikaslea dela, eta lanean agertzeko arrazoi nagusia. Horrek konpromiso handiago eskatzen digun jarrera hartzera eramaten gaitu.

Hezkuntza (irakaskuntza) ez da mugatzen arlo intelektualera, burulanera. Arlo gehiago daude. Emozioak, txera, harremanak...

Emozioen hezkuntzak rol nagusia betetzen du. Horen harira postan jaso ditudan bi testu eskaintzen dizkizuen hemen. Biak gaztelaniaz daude, baina euskara irakasleok ez dugu arazorik gazleniarekin. Bata "La inteligencia emocional en el aula" eta bestea "Curso-taller de inteligencia emocional" .

Ea atarremendurik ateratzen diezuen.

----------

2007-11-24

Permalink 20:50:47, Atalak: Hitzak  

buzoia

----------
Permalink 00:06:20, Atalak: Irakurtzekoak  

Garai hauetako zerua

----------

2007-11-21

Permalink 22:28:31, Atalak: Hitzak  

Eskailera

----------
Permalink 22:24:24, Atalak: Irakasleontzakoak, EKIN  

WEB 2.0: ematen dituen aukerak

Asko dira web 2.0 inguruko ikuspegi orokorra izateko sarean topatu ahal diren guneak. Hemengo hau Pere Marqués-ek eskaintzen diguna da. Ematen digun erabilera didaktikoen ikuspegi orokorragoa eta azkarra izateko aukera erakargarria da.

 

----------
Permalink 22:16:46, Atalak: Irakasleontzakoak, EKIN  

Foroak erabiltzen

Plazaratu (sareratu??) berria da Bits Spiral aldizkariaren 9 alea. Hainbat eta hainbat irakurgai interesgarri eskaintzen dizkigu oraingoan ere. Hala ere batekin geratu naiz: "El foro: mas que un lugar de debate libre". Bere atal batzuk teknika hutsa dira. Agian batzuok ez ditugu behar, beste bide batzuetatik gainditu dugulako gune hori. Baina foroak era egokian eta berrizailean erabiltzeko ideia interesgarrian ematen dizkigu.
----------

2007-11-20

Permalink 22:15:22, Atalak: Irakasleontzakoak, Ikasleentzat  

au dek humorie

Herri honetan gauza asko falta zaizkigu. Soberakinak ere baditugu. Baina barre egiteko gogoa ez da falta bazterretan. Patxitraperori esker honako hau ezagutu dut. Enpin. Bizitza serioegia da serio hartzeko.
----------

2007-11-16

Permalink 07:24:56, Atalak: Euskal idazleak, Ikasleentzat  

Zer arraio egin behar da hemen ligatzeko?

Lasai. Ez dut ligatze asuntoarekin egonezinik. Fernando Morillok kaleratu duen liburu berriaz natorkizue oraingoan. Lehenago zertxobait ezagutzen nuen. "Gloria mundi" irakurri nuen eta atsegin egin zitzaidan liburua. Nire gustuetatik hurbil zebilelako, besteak beste. Fisika.

Baina hemen, batez ere, aipatu nahi dudana Fernando Murillok plazaratu duen azken liburua da.

«Seximenduz» edo, azpitituluak argiro esaten duen bezala, «Zer arraio egin behar da hemen ligatzeko?». Hori da Fernando Morillok, batez ere nerabeei begira, plazaratu duen (esku)liburua. «Ars amandi» moduko bat da, fitxak eta guzti, edo nolabaiteko «mapa seximentala». (Gara.

Fernando Morillori buruz gehiago jakin nahi izanez gero: hau, hau, hau, hau eta beste hau.

 

 

----------

2007-11-15

Permalink 07:29:28, Atalak: Denbora ematekoak  

Egunari ekiteko

----------

2007-11-12

Permalink 20:30:33, Atalak: Denbora ematekoak  

Joan Baez euskaraz

">" />
Yankilandiatik etortzen zaigun guztia ez da gaiztoa eta txarra. Bestelakorik ere bada. Adibidez JOAN BAEZ. Euskaraz abesten. Eta ni baino hobeto. Beno, ez da zaila.
----------

2007-11-07

Permalink 22:21:33, Atalak: Irakasleontzakoak  

Batek irakasten duenean...

Anibal de la Torrek bere blogean noizean behin aipu, esaldi, sententzia, aforismo... ederrak eskaintzen dizkigu irakaskuntzan gabiltzanoi.
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution