Mezua: Tximu eginda

2007-10-31

Permalink 18:42:03, Atalak: Irakurtzekoak, Ikasleentzat  

Tximu eginda

Goizeroko ibilalditik etxerantz zetorrela, euriak hasi zuen. Etenik gabe eta oparo. Pausoa bizkortu zuen. Hala ere, tximu eginda iritsi zen etxera.

Tximu eginda? Nondik ote dator espresioa? Zer arraio tximu esan nahi du? Espresio bitxitik kokatuta egin zuen dutxatu, gosaldu eta lanerako prestatu artekoa, ez baitzuen loturarik ikusten tximino baten eta blai-blai eginda egotearen artean. Sarean kontsultatu zituen hiztegiek-eta ez zioten ezer argitu, harik eta ohartu zen arte tximu hitzak esan nahi zuela troxa edo haurren pixa-oihala ere. Eta pixak ez al du ba oihala zopa-zopa eginda uzten, goizeko euri zaparradak bera utzi zuen bezala?

Ez zekien bere burutazioa zuzena zen, eta axola ere, gutxi.

Troxa jartzen zioten garaiko sanotasun beraz irten zen kalera. Euriak goi eta behe segitzen zuen. Ez zeraman aterkirik, baina espaloiaren erdi-erditik hartu zuen, singing in the rain txistukatuz.

 Anjel Lertxundi, Berria 2007/10/31

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution