Xabier Amuriza bertsolari ezaguna (Zornotza, 1941) literaturara itzuli da. 'Joan ziren' idazteari ekin dio: zazpi nobelak osatuko duten ziklo mardula. Ziklo horretako aurreneko nobela gaur aurkeztuko du, Bilbon: 'Dinosauroak horizontean', egileak bere kabuz argitaratua. Nobela horretako pasarte bat da honako hau.
Eleka Ingeniaritza Linguistikoa enpresak Elebila sortu du. Interneteko euskarazko bilatzaile berria da. Aurrerantzean bilatzaile berri honi esker, ez dugu arazorik izango nahi dugun informazioa euskaraz topatzeko.
Goizeroko ibilalditik etxerantz zetorrela, euriak hasi zuen. Etenik gabe eta oparo. Pausoa bizkortu zuen. Hala ere, tximu eginda iritsi zen etxera.
Tximu eginda? Nondik ote dator espresioa? Zer arraio tximu esan nahi du? Espresio bitxitik kokatuta egin zuen dutxatu, gosaldu eta lanerako prestatu artekoa, ez baitzuen loturarik ikusten tximino baten eta blai-blai eginda egotearen artean. Sarean kontsultatu zituen hiztegiek-eta ez zioten ezer argitu, harik eta ohartu zen arte tximu hitzak esan nahi zuela troxa edo haurren pixa-oihala ere. Eta pixak ez al du ba oihala zopa-zopa eginda uzten, goizeko euri zaparradak bera utzi zuen bezala?
Ez zekien bere burutazioa zuzena zen, eta axola ere, gutxi.
Troxa jartzen zioten garaiko sanotasun beraz irten zen kalera. Euriak goi eta behe segitzen zuen. Ez zeraman aterkirik, baina espaloiaren erdi-erditik hartu zuen, singing in the rain txistukatuz.
Anjel Lertxundi, Berria 2007/10/31
Urteak daramatza Belfasteko irakasle Sean O'Muireagainek Irlandako gaelikoa haur nahiz helduei irakasten, eta haren aldeko ekimen eta proiektuetan parte hartzen, era militantean zein instituzioetan lan eginda.
Gaelikoaren arloko langile O'Muiregainen esanetan, unionistengan gaizki ulertzea dago gaelikoaz; existituko ez balitz bezala jokatzen dutela dio.
Hemen ere ez oso gauza joanak(??) berauek.
Ez dira sei hilabete hitz hau, b-learning, lehen aldiz entzun nuela. Berak adierazten duena lehenagotik ezagutzen nuen, baina hitza ez.
Gaur taldetxo bat sortu dugu Donostian gai honen inguruan lan egiteko eta etxera itzuli ostean googlen begiratzen hasi naiz. Sarrera asko ditu. Baina bat aukeratu dut kontuan hartuta nahiko bat datorrela sortu dugun taldean gauzatu behar dugun linearekin: kontzeptua, esperientziak, ...
Espainian beren jaia ospatzen duten bitartean ni honetaz aritu naiz. Irakurri, irakurri eta... irakurri. Hausnarra gero etorriko da.
Ordenagailua piztu. Googlen sartu. Eta Txopoeta idatzi. 463 (inguru) emaitza. Lehenengoa aukeratu. Wikipedia, la enciclopedia libre. Harridura. Beldurra. Harridura, batzuen burutxoak noraino eman dezakeen ikusita. Beldurra, sareak eskaintzen dituen aukerek noraino eraman gaitzaketen ikusita.
Ez du iruzkin edo komentario gehiagorik behar. Uste dut. Enpin.
| Lortu zure stickama doan |