Artxiboak: Iraila 2007

2007-09-19

4. MAILA Leioako Mastitxu Udal Euskaltegian

Ez da dena bukatzen EGArekin. EGA eta gero ere bada zer ikasi. Hori dela eta Leioako Mastitxu Udal Euskaltegiak aurten HABEren Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikuluaren LAUGARREN MAILAri ekin dio. Ikasleek aukera izango dute halako maila egiteko Leioako Mastitxu Euskaltegian.

Titulazioen arteko parekotasunaz  gero eta zurrumurru gehiago entzuten diren garai hauetan batzuentzat egokia izango da.

Saio taldea izango da eta irekita dago oraindik parte hartu nahi duenarentzat. Batez ere zuzenduta dago honako hauentzat:

  EGA  (edo  baliokideren bat)  dutenentzat, eta horien artean , batez ere

  • administrazioko langileentzat
  •  ikastetxeetako zein euskaltegietako irakasleentzat
  •  unibertsitateko ikasle zein irakasleentzat.

Nahi duenak badaki nora jo: LEIOAKO MASTITXU UDAL EUSKALTEGIira

----------

2007-09-12

Permalink 09:05:57, Atalak: EKIN  

Bilaketak

IKTen inguruan geure lehen gauzatxoak egiten ari garen garai hauetan teknologia ez da izaten arazo makala. Zenbat ordu eta ordu galerazten dizkiguten hor sortzen zaizkigun buhauste eta katramilek. Audio edo entzutekoak formatoz aldatzera edo bilakatzera behartuta izaten gara sarritan. Baina bideoak ere aldatu behar izaten dira batzuetan. Bilatu eta bilakatu. Bilaketak. Lagungarri izango zaizuelakoan honako hau.
----------
Permalink 08:56:47, Atalak: Irakasleontzakoak  

Ikasleen hutsegiteak

Beste ikasturte bati ekiteko orduetan gara. Asmo berriak, irrika berriak, ikasle berriak... Baina betikoak ere izango dira. Ikasleen betiko hutsegiteak esaterako. Ea ikasturte honetan atarramendu hobea ateratzen diegun halako horiei.
----------
Permalink 08:51:13, Atalak: Irakurtzekoak  

Fisika atsegin

Fisika atsegin dugunok arrazoi asko ditugu fisika atsegin izateko.
----------
Permalink 08:44:47, Atalak: Irakasleontzakoak  

Elkarrizketak lantzeko webquesta

Ez da erraza izaten euskarazko webquestarik topatzea. Are zailago (edo neketsuago)  norberak sortzea. Horregatik eskertzen da beste batek egindakoa topatzea. Bikaina bada, zer esanik ez.

Halako da, bikaina, oraingoan Maite Goñik eskaintzen diguna. Bere lan guztiak bezalakoa. Eta sorginen orduan idatzitakoa. Ordu emankorra hori batzuentzat.

Erabiliko dut .

----------
Permalink 08:33:59, Atalak: Irakasleontzakoak  

Gure uste ustelak

Guztiz bat egiten dut Anibal de la Torrek bere blogean irailaren 8an idatzitakoarekin. Klaseetan eta gure irakaskuntza jarduenean IKTen inguruan mugitzen hasi garen garai hauetan beldurturik sentitzen gara batzuetan gure ikasle nerabeek arlo  honetan guk baino gehiago dakitela, gu baino gehiago direla pentsatzen dugulako. Baina ez. Nerabe horietako askoren abilezia segapotoa erabiliz  mezuak bidaltzera eta pantailako joku-jolas zaratatsu horietara mugatzen da. Beraz lasai. Gu ere bagara zerbait. Urteetan irakaskuntzan aritzeak eman digun azeri-jakinduriak ez gaitu bide bazterrean botata utziko.
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution