Mezua: Moodle EGAra heldu da.

2006-10-05

Permalink 19:02:24, Atalak: Irakasleontzakoak, Ikasleentzat  

Moodle EGAra heldu da.

Askotxo gara dagoeneko, uste dut, Moodle plataformari zirriak egiten hasi  gatzaizkionak nolabaiteko etekina edo zukua atera nahiz. Ez da erraza. Zaila da bere zirrikutu guztiak ezagutzea eta orduak eta orduak eskatzen ditu.

Hala ere hasi dira lehen fruituak heltzen. Batetik hor ditugu HABEk eskaintzen dituen irakasleontzako prestakuntza-ikastaro birtualak.

Santurtziko Udal Euskaltegiak ere ekin dio gaiari.

Eta, nola ez, Euskaljakintza eta bertako Maite. Oraingo honetan EGA azterketa prestatzen ari direnentzako materialarekin datorkigu. Ez dut izan denbora luzerik hor indusika aritzeko baina kontuan hartuta noren eskutik datorren egongo da zer ikusi eta ikasi.

Eta, ez dakit noiz izaten  diren, baina benetan emankorrak sorginen orduak.

Ekin eta on dagizuela!!

Erantzunak:

Bidaltzailea: aekide [Bisitaria] · http://www.aeknet.net/autoikaskuntza
AEKn aspaldian ari da funtzionatzen Idazkuntza lantegia. Hemen daukazu: www.aeknet.net/autoikaskuntza
Permalink-a mezu RSS 2006-10-05 @ 19:16
Bidaltzailea: txelis [Kidea]
Mila esker eta barkatu ez ezagutzea.
Permalink-a mezu RSS 2006-10-05 @ 19:21
Bidaltzailea: Benito [Bisitaria] · http://karrajua.org
Aupa Txelis,
Lehengo egunean bota nuen karrajuan. Hemen nobedadea:http://www.euskaltegia.net
Permalink-a mezu RSS 2006-10-05 @ 19:34
Bidaltzailea: txelis [Kidea]
Beste hainbeste zuretzat, Benito. Badirudi Moodle asuntoa nik uste nuen baino zabalduago eta hedatuago dabilela.
Ondo etorriko zait idatzi dudana jende gehiagoren lana ezagutzeko.
Permalink-a mezu RSS 2006-10-05 @ 19:59
Bidaltzailea: Benito [Bisitaria] · http://karrajua.org
Eta gainera hau ere hor dabil: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1147793817
Moodle-i zirriak egiten jarraitu badaezpada.
Permalink-a mezu RSS 2006-10-05 @ 20:23
Bidaltzailea: Maite [Bisitaria] · http://euskaljakintza.blogsome.com
Aupa, Txelis! Hasteko, mila esker esandako guztiagatik. Dakizun bezala, blogari lanetan ibilia naiz orain arte Moddle lanetan baino gehiago. Iazko ikasturtean ezagutu nuen tresna eta aurtengo udan heldu diot gaiari. Mila aukera ditu, hori garbi dago. Nik nire gai guztiak nahi nituen sartu plataforman eta horretan arituko naiz ikasturte osoan. Arrazoi osoa dute aurrekoek, dohaineko tresna hau nahiko zabaldua dago edo zabaltzen ari da azkenaldi honetan, gero eta jende gehiago ari da/gara erabiltzen. Dena den, aitortu beharrean nago, Moodle-en orain arte topatu ditudan ia ikastaro guztiak giltzapean daudela (zer esanik ez EGAkoak!!) eta horrek nirea irekitzera eraman nau.

Gure lanari dagokionez, hortik zehar barreiatuta ikusten nuena biltzeari ekin diot eta, horri guztiari guk sortutakoa erantsi. Ez da beste munduko ezer baina pixkanaka zerbait baliagarria izatera iristea nahi nuke. Gure filosofiari jarraituz, aurten sortuko dugun materiala ere denon eskura jarriko dugu.

Egia esan, material ugari dago sarean euskara lantzeko baina gutxi (edo nik, behintzat, ez dut topatu) elkarreragilea, ariketak egin eta zuzentzen den horietakoa... Nire helburua horixe izan da, ahal izan dudan neurrian horrelakoak ipintzea. Dena den, ziur nago material ugari egongo dela nik ezagutzen ez dudana eta norbaitek ezagutzen badu eta denon eskura badago, biziki eskertuko nuke adieraztea.

Mila esker berriz ere aipamenagatik eta laster arte. :-)
Permalink-a mezu RSS 2006-10-06 @ 01:43

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution