Mezua: El panfleto antipedagogico

2006-05-23

Permalink 20:18:28, Atalak: Irakasleontzakoak  

El panfleto antipedagogico

Lehenago ekarri nuen blog honetara eta oraingoan ere ez dut utziko ekarri gabe, liburu gisa kaleratuko den honetan. Lan bikaina delakoan nago eta zer hausnartu ematen duela ez dut zalantzarik. Hezkuntzak, orokorrean, alde guztietan kale egiten duen garai hauetan irakurri gabe utzi ezin den panfletoa da.
Eskerrak Francisco Muñoz irakasleari, beren blogean izan baitut argitalpen honen berri.

Erantzunak:

Bidaltzailea: plisti-plasta [Bisitaria]
Panfeto antipedagogikoa: azukrea eta pozoia

Egia da Hezkuntza sistema dela-eta, denok gaudela kezkak jota; aldrebeskeria franko egin direla erreformaren izenean, eta bizimoduaren ufalak noraezean jarri duela hezkuntzaren txalupa baina horrek ez du esanahi antzinako garaiak hobeak zirenik.
Ricardo Moreno irakasleak murrizkeria erabiltzen du hezkuntza porrotaren arrazoi nagusiak hezkuntzan bertan eta LOGSEn sustraitzen direla esatean. Hori horrela balitz, LOGSEk eskumenik ez duen nazioetan ez lituzkete aipatzen dituen zenbait arazo izango eta izan badituzte. LOGSEk akatsak izan ditu eta oso kritiko jokatu behar dugu baina ez da errudun bakarra.
Ricardo Moreno irakasleak zenbait klaberekin asmatzen du eta erabat ados nago berarekin gainera: memoriaren eta ahaleginaren garrantziaz, hitz batzuen erabilera maltzurraz, lanbide heziketaren garrantziaz, gurasoek hezkuntzan bereganatu behar duten paperaz... Baina beste kontu batzuekin demagogia egiten du: jolasa eta ikasketa edo motibazioa eta ahalegina antagonikotzat joz , konstruktibismoaren aurka arinkeriaz jokatuz, inork esaten ez dituen gauzen kontra eginez, giza paternalismoa erabiliz...
Eta batez ere, erreformaren penduluak alde batera gehiegi jo duenaren aitzakiaz, penduloa beste aldera eramaten duen kontraerreforma sustatuz. Batzuetan (sarriegitan, egia esan), ardo mingoztuaren zaporea etorri zait gogora. Adibide gisa, hona pasarte pare bat:
“Una buena escuela primaria hasta los doce años, cuando los chicos son todavía controlables, donde se desarrollen actividades creativas pero sobre todo se incida en las rutinarias de los dictados y las cuentas, se educe la memoria y se exija buena educación, puede da runa formación más integral y unos conocimientos mucho mayores que los que da hoy toda la educación obligatoria”
“Los modales se imponen, no se pueden dialogar y razonar, porque los modales son precisamente la premisa indispensable que hace posible el diálogo. Y si para imponerlos se hace necesaria una bofetada, pues adelante.”
Beraz, ibil gaitezen kontuz panfletoekin eta betez ere, antipedagogikoak badira. Abestiak dioen moduan: “Lilurarik ez, ez dago itzultzerik”.
Permalink-a mezu RSS 2006-05-30 @ 14:52

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Kudeaketa

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution