Oporretan dagoeneko. Ondo egin dutenak zein txarto aritu direnak denak oporretan. Azken egunetako zurrumbiloa ahaztu eta lasaitu. Azken egunetako zurrumbiloan azterketak. Ez da egon azterketa faltarik. Ahozko azterketan modan jarri da orain argazkien iruzkinak egitea. Ikasleari, azterketariari, argazkia ematen zaio eta ea... Gauza bitxiak entzuten dira. Bai.
Aurreko egun batean Anjel Lertxundiren testu bat irakurri nuen. Argazki baten iruzkina egiten zuen. Idatziz. Bere blogean. Ez nuen izan zalantzrik azterketa gainditutzat emateko. Bikaina testua. Beti izan dut irakasle Anjel.

Ea zer iruditzen zaizuen zuei. Testua hau da. Argazkia goikoa. Azterketen bigarren deialdirako eredu paregabea.
Oporretan dira jadanik. Eta oporretan joan aurretik zin egin nien beraiek buruan nituela behin baino gehiagotan idatziko nuela blogean beraientzat. Oraingo honetan aspertuta edo aisialditxo bat nola bete ez dakitela direnean lagungarri izango duten gunea eskaini nahi diet. Irakurtzeko. Irakurtzeko eta...
On egin azken ikasterteko lagunok!! On egin eta ongi izan!!
| Lortu zure stickama doan |