Lubljanako parking batean aparkatu genuen hiria bisitatzeko eta Joanes eta Iñigo gaizki zeudenez hantxe gelditu ziren, furgonetetan. Funikular batean igo ginen gaztelu bat ikustera. Bisitatu eta berriro jeitsi ginen eta hiria bisitatzen jarraitu genuen. Marrubi batzuk erosi genituen, Amaiak burnia behar zuelako, eta afarirako lekak ere. Parkingera itzuli ginen, bazkaldu eta laku batera joateko intetzioa geneukan baino bertan bainatu ezin zela esan zigutenez, bidaiatzen jarraitu genuen. Paisaia zoragarriak ikusi genituen bidetik. Nekeari aurre egiteko kafetxo bat hartzera gelditu ginen karreterako kafetegi batean, baina furgonetetatik atera zirenak berehalaxe bueltan ziren, kanpoan zegoen erle kantitatea ikusita. Oraingoan gidari berri bat jarri zen bolante aurrean, Maitenak hartu zuen furgoneta, parkingetik bueltatxo bat emateko eta denak ahoa zabalez utziz. Salzburgo kanpoko gasolindegi baten atzeko aldean gelditu ginen oraingoan, afaldu eta trikitixa, gitarra eta pandero saio bat eduki genuen, kamiolariak haien kamioietatik ere txaloka genituelarik.