Mezua: kamiyo hiltzear

kamiyo hiltzear

2006-11-04

kamiyon sartu eta hilkutxa batekin egin dugu topo..... eta ezin genuen ixilik geratu.
lehenengo azaldu nahi dugu traidore izena ez dugula inor mintzeko aukeratu, alderantziz... aurtengo traidore bazkarian okurritu zitzaigun blog bat egitea eta zer hobeto, garai hartan horrenbeste polemika sortu zuen hitz bat hautatzea baino gure izentzat...
norbaiti ez bazaio gustatzen, sentitzen dugu.
kamiyon agertzen den hilkutxaz hitz egitera gatozkizue gaur, arritu egin gaitu....bagenekiena azken aldian indar asko galdu zuela baina ez gaude heriotzarekin batere pozik.
kamiyok asko eman digu..... eta denoi eman digu. euskal gazte guztioi. kamiyok garai oso onak izan ditu eta euskal gazte guztioi lasai hitz egin eta parranda onak emateko aukera oso onak eman dizkigu.....jende zoragarria ezagutzeko aukera emateaz gain... gu geu ere, traidoreok, hala ezagutu ginen.
ezin dugu ahaztu kamiyoplanet.com orria aitzindaria izan zela, euskaraz orain webgune libre gutxi baditugu, duela pare bat urte gutxiago....

beraz, esan nahi dugu kamiyoplaneten heriotza ez dela inorentzat ona. denok egin behar baitugu euskarazko orri guztien alde. eta kamiyoko filosofia ez dugula galduko...

eta nola ez...... ezagutu dugun jendea zoragarria dela!

argazkikoa aurtengo bazkariko maskota.....KOXK!!! zakur gaztajalea

Erantzunak:

Bidaltzailea: traidoreak [Kidea]
ez dakit zergatik ez den argazkia agertzen...
Permalink-a mezu RSS 2006-11-04 @ 17:27

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)