Artxiboak: Uztaila 2007

2007-07-03

Permalink 17:04:13, Atalak: Toponimia, Enkarterri, Euskal Herria, Albisteak, 223 hitz  

Toponimia Histórica de Barakaldo

Egun batzuk pasatu dira liburu eder honek argia ikusi zuenetik, eta dagoeneko esku artean daukadanez pentsatu dut aitzakia ona izan zitekeela blog hau hilda ez dagoela nola edo hala frogatzeko.

"Toponimia Histórica de Barakaldo" izeneko liburu hau Goio Bañales ikerlariak eta Mikel Gorrotxategi euskaltzainak burutu dute. Izenak ondo dioen bezala, Barakaldoko udalerriko toponimo historikoak batzen dira (Goio Bañalesek urteak eman ditu artxiboetan arakatze-lan izugarria eginez), bai eta toponimo bakoitzaren forma normalizatua eta testigantza historikoak eman ere. Landa-lana ere egin da, jasotako toponimo historikoen egungo forma jasotzeko, eta hori hainbat barakaldarri esker egin ahal izan da. Hala, udalerriko panorama toponimikoaren oso argazki fidagarria lortu da, aldaketa handiak, izugarriak oso denbora gutxian jasan zuen ingurune batean, ezin baitugu ahaztu Barakaldok 5.000 biztanle eskas zituela XX. mende amaieran eta 100.000 baino gehiago XX. mende erdialdean, horrek dakartzan aldaketekin.

Baina liburuan ez dira soilik Barakaldoko toponimoak batu, baita Alonsotegikoak ere. Izan ere, udalerri hau urte luzez egon zen Barakaldoren "menpe" (lehenago Arrigorriagako elizatearen parte ere izan zen), eta, gainera, egungo udal-dermioaren barruan historikoki barakaldarrak izan diren inguru eta auzo batzuk hartzen dituelako (Sasia, Pertxeta, Torregoiko eta Zamundi inguruak esaterako).

Azkenik, mapa txukun bat ere badakar liburuak.

Edozein modutan ere oso liburu interesgarria eta ezinbesteko lanabesa toponimia eta historia linguistikoaren aldetik oso interesgarria den inguru hau ezagutzeko.


Barakaldo antzinean Arrontegitik

Azken erantzunak

Izenen Oihanean Artziniega eta, oro har, Euskal Herriko mendebaldea abiapuntu hartuta euskal toponimiaz jarduteko txoko bat duzue blog hau. Partehartze, iruzkin eta erantzun guztiak zinez eskertzen dira, jakina.

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Xabi Zalbide

toponimia

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Atalak


Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution