Beharbada
Aiarako eskualdearen irudirik ezagunena dugu Gorobel mendia. Mendebaldetik ekialdera luze-luze zabaltzen da eta Gaztelako lautadarekin dugun muga naturala da, kantauriko eta Mediterraneoko isurialdeak modu bortitzean banatuz. Ikusgarriak dira bertako amildegiak, harkaitzak, lautada zabalak, basoak... baina berezitasunak ez dira soilik naturalak, toponimoak berak ere badu bere mamia, eta noski, blog xume honetan horri lotuko gatzaizkio.

[Gehiago:]
Azken urteotan
m erdaraz
Salvada izenez ezagutzen duguna izendatzeko
Garobel forma erabili izan da , hala agetzen ei zalako Garcia de salzarren "Bienandanzas e Fortunas" liburuan. Horrela idatzi eta erabili da mendizaleen artean bai ekitaldi eta elkarte batzuen izenetan ere (Aiarako mendizale taldeak hala du izena, esaterako). Baina hori ez zen erabat zuzena, zeren geroagoko ikerketek frogatu dutenez, liburu horretan toponimoa "
Gorobel" da, eta ez Garobel. Ikertzaile baten lapsusa izan zen a-rekin transkribatzea, eta beste erreferentziarik ez zegoelako halaxe onartu zen.
Hori kontuan hartuta, oker egindakoa zuzentze aldera eta toponimoa normalizatzearren, Euskaltzandiako Onomastika Batzordeak bere irizpena eman zuen iaz txosten baten bidez, esanez euskarazko forma zuzena Gorobel zela. Ez zen horretan geratu, ostera, eta gaztelaniazko forma zehazteko orduan ere berrikuntzak izan ziren azentuari dagokionez. Esan bezala, gehienok Salv
áda ahozkatu izan dugu azken urteotan toponimoa (gaztelaniazko "salvar" aditzaren partizipioarekin zerikusia zuelakoan edo), eta ez dugu kontuan izan inguruotako adineko jendearentzat, batez ere Gorobelen ibiltzen diren artzainentzat, berba esdrujuloa izan dela betidanik, beste toponimo ugariren antzera (Larrázabal, Isúskiza, Úreta...). Azentu "berezi" hori jatorrizko euskal azentuaren arrastoa da, izan ere, hiru silabatako euskal toponimoek lehenengo silaban daramate azentu batm eta beste ahulago bat akabukoan. Beraz, Euskaltzaindiak Sálvada forma hobesten du gaztelaniarako, "v"-z, euskal etimologia dula ziurra ez da eta.
Gorobel/Sálvada dira forma zuzenak, beraz.
Iaztik hasita aldaketaren barri zabaltzen hasi zen, esaterako Amurrioko Mendiko Lagunak taldeak urtero antolatzne duen "Gorobel Ibilaldian" (ordura arte "Garobel" izandakoa) banatutako
esku orrien bitartez edota komunikabideetan iragarriz, eta, zelan ez, polemika linguistikoen paradisua den gure Euskal Herri honetan egonda, berehala sortu da eztabaidatxoa eta hedabideetan zenbait iritzi kritiko ikusi ahal izan dugu; dela Lope G. de salazarren
nahikotzat jotzen ez delako toponimo bat onartzeko, dela
Sálbada sustatu gura delako... hau da, gurean edozein toponimia kontuk ezinbestean ekarri behar duen saltsa-maltsa.