Mezua: Laudioko mapa toponimikoaren aurkezpena

2006-12-15

Permalink 10:23:28, Atalak: Toponimia, Aiara, Albisteak, 212 hitz  

Laudioko mapa toponimikoaren aurkezpena

Atzo, abenduak 14, Laudioko mapa toponimikoa aurkeztu zuten udaletxeko hitzaldi-aretoan Laudioko alkateak, Jon Karla Menoyok, eta Felix Mugurutzak, euskara teknikaria. Felix, gainera, lanaren alde linguistiko eta historikoaz arduratu da. Mapa azken urteotan egin diren ikerketen emaitza da: herriko 539 toponimo biltzen ditu eta erabilpen praktikoa izan dezan burutu da; hala, kale, auzo, baserri eta baita inguru eta leku garrantzitsuen izenak ere agertu eta normalizatu dira. Maparen atzeko aldean, berriz, herri osoaren ortoargazki bat eta jakingarri historiko eta etnografikoak daude. Lanaren ezaugarriak eta asmoak Felixek azaldu zituen zehatz-mehatz power-point bidezko aurkezpen batekin.




Aurkezpenean nabarmendu zen lez, Udalarentzat mapa hau Laudioko herriari itzultzen behar zion ondarea da, azken hogeita hamar urteetan egin diren bilketen ostean. Hala, egitasmo ezberdinak direla medio horretan jardun duten pertsonen lana goraipatu gura izan zuen Felix Mugurutzak, euren ekarpenarekin gabe maparik egongo ez zelako, jakina. Aipatutako ikerlariak (Andoni Gorostiaga, Bittor Arbizu eta Kepa Barañano) hantxe zeuden, eta euretako bat, Bittor Arbizuk hitza hartu zuen bere esperientzia kontatzeko.

Azkenik, jendeak hainbat galdera eta iritzi plazaratzeko aukera izan zuten eta solasaldi interesgarria sortu zen. Bertaratutakoek maparen ale bana hartu zuten, eta gabon ostean herriko etxe guztietara bidaliko da, lanaren asmoak eta toponimo batzuen normalizazioan izan diren aldaketak azaltzen dituen liburuxka batekin. Horretaz gain, Laudioko Udalaren webgunean ere eskuragarri egongo da pdf formatuan.

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Azken erantzunak

Izenen Oihanean Artziniega eta, oro har, Euskal Herriko mendebaldea abiapuntu hartuta euskal toponimiaz jarduteko txoko bat duzue blog hau. Partehartze, iruzkin eta erantzun guztiak zinez eskertzen dira, jakina.

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Xabi Zalbide

toponimia

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Atalak


Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution